11.01.2013 Views

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

pasaia eusk . - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gamonen ustez, gaskoiak XV. mendean etorri ziren bere eskumeneko Pasaiko alderdira,

hau da, San Pedrora. Bertan txabola edo etxetxo batzuk egin zituzten eta haietatik abiatuta

herria eraikitzen joan ziren. 1467an eliza txiki bat eraiki zuten eta handik San Juana

igaro ziren 20 . Gure iritzian, ordea, garai hori baino lehenago ere erabiliko zuten gaskoiek

portua, itsas-merkataritzari zenbaterainoko garrantzia ematen zioten kontuan harturik.

Pasaian hasieratik bizi izan ziren gaskoi batzuk, merkataritza portuari ahalik eta etekin

gehien ateratzeko, eta portuaren bidez egindako merkataritza sendotu ahala gaskoi

gehiago etorri zen bertara.

Beste teoria aipagarri bat Bonaparterena da. Bonaparte hizkuntzalari ezaguna XIX.

mendeko bigarren erdialdean izan genuen San Juanen, eta haren ustez, portu egoki

baten beharrak bultzatu zituen arrantzale eta itsasgizon gaskoiak Pasaiako portura etortzera;

izan ere, beraien portuak itsasora irekiak ziren, eta portu seguru baten beharra

sortu zitzaien 21 .

Hala ere Donostian eta Pasaian lortu bide zuten boterea kontuan hartzen bada, ezin

pentsa daiteke gaskoiek arrantzan soilik jardun zutenik.

Gaskoiera eta euskara Pasaian

Mende honen hasieran bazen gaskoieraz hitzegiten zekiten herritarrik San Juanen.

Eta arestian aipatu dugun bezala, XIX. mende bukaeran, gaskoi zahar batzuek gaskoieraz

egiten zuten beren tertulia, nahiz eta euskaraz ere ongi asko zekiten.

Euskara eta gaskoieraren arteko lotura horren erakusgarri izan daiteke, halaber, gaur

egun sanpedrotar nagusiek sanjuadarrrei buruz esaten dutena:

“Hoiek gaskoiak dira”.

Ondoko lerroetan egoera linguistiko horretara iristeko eman diren pausuak azaltzen

saiatuko gara.

Donostian gaskoierak hedadura handia hartu zuen, eta hedadura horrekin batera

garrantzi handiko estatusa ere lortu zuen. Garai hartako aztarnek aditzera ematen dutenez

gaskoierak gaztelaniarekin batera ofizial izatea lortu zuen. Serapio Múgicak dioen

bezala:

“Con estos ayuntamientos compuestos por gascones, se comprende perfectamente

que las Ordenanzas de vinos y sidras y otros documentos que el Doctor

20 GAMON,J.I: Noticias Históricas de Rentería, Ed. Nueva Editorial, San Sebastián, 1930.

- 39 -

Gaskoiak Pasaian

21 BONAPARTE, Louis Lucien: Les gasconnes de Passage eskuizkribua, Urtea ezezaguna baina 1850 ondorengoa

behintzat (autoreak urte hau lehenaldian aipatzen du)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!