14.05.2013 Views

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GEURE ALKATEAK

Zeintzuk izan dira erronka nagusiak lau urte honeetan?

Udalerria hobetzeko eta bizi kalitatean irabazteko proiektu

asko atera doguz. Herrian jarduera sozio-kultutralak eta giza

bizitzea bizibarritzeko ezaugarriak daukezan azpiegiturak

eta espazioak ipini doguz. Saneamendu sare osoa konpondu

dogu: ur depuratu, egoki eta kalitatezkoaz herria hornitzen

erabili doguz ahalegin guztiak. Etxebizitza tasatuak eraiki

doguz eta eskola zaharren eraikina konpondu eta herriko

zentro sozio-kulturala egin dogu bertan.

Herriaren dinamizazino soziala izan da aposturik

haundienetakoa?

Bai. Herriaren bizibarritze sozialerako beharrezkoa zan

Loiolako eskola zaharrak zentro sozio-kultural bihurtzea.

Eskaintza kulturalean irabazi egin dogu. Badoguz ludotekea,

gazteen aisialdirako monitorea eta herritarrentzako tailer

eta ikastaro eskaintzea. Datorren urterako beste proiektu

bat daukogu: Belendiz auzoko erdiguneko ingurua

urbanizatu gura dogu, eleiza ingurua, txokoena, herritarrek

kanpoan non egon izateko eta itxurea be hobetzeko.

Arrolako indusketak aurrera doaz eta proiektu honen

garapenak dinamismo sozial eta ekonomikoa sortuko dau

herrian.

Herriaren akzesibilitatea da beste apostuetako bat. Zer

behar egiten dozu horretan?

Hiru fasetan burutzeko bidegorri sarea planteatuko dogu:

Belendizetik Uharkara 2011an, hurrengo Uharkatik Oleskora

eta Uharkan errotondea eta hirugarren fasean Uharkatik

Loiolara, honen proiektua idatzita dago. Laster hasiko gara

Loiola eta Belendizeko herri bideetan asfaltoa botaten.

Gainera, bai ibilgailu bai oinezkoentzako segurtasuna hobetu

doguz, badenak eta pasabide altxatuak ipini doguzalako

Belendiz eta Loiola auzoetan eta Loiola eta Santo Tomas

bidearen 350 metroetan bi metroko luzerea daukon espaloia

egin dogu Harro nago proiektu honegaz. Loiola eta Santo

Tomas eleiza lotzen dauazan paseoa sortu dogu. Orain

12 URREMENDi

JOSU OLANO

ARRATZUKO

ALKATEA

"Etorkizunerako

etxebizitzen eskubidea

gordetea da bihar-etzirako

ardatza”

jendea oinez joan ahal da bertara espaloitik; herria batzeko

modu bat da.

Etxebizitza tasatuen eskaintzea izan da zeure aposturik

nagusienetakoa. Bete dozuz helburuak?

Eraiki doguzan etxebizitzekaz belaunaldi bat beteko dogu,

baina Arau Subsidiarioak aztertu genduzanean, erabagi

genduan lur sailak gordetea datozen belaunaldientzat.

Urigintzako jardunune guztietan gordeko doguz

etxebizitzak. Lur sailaren %15 etxebizitzentzako, 15-20

etxebizitza nahikoa dala uste dogu. Etxebizitzen eskubidea

gordetea da bihar-etzirako ardatza.

Zer proiektu daukozu esku artean udalerria hobetzeko?

Plan berezi bat garatu gura dogu; horregaitik, Arauak

aztertzen gabiltza; ezinduentzako zentroa egin eta Gernika-

Lumoko suhiltzaileen parkea Barrutira eroan gura doguz,

eskaintzen daben zerbitzua eraginkorragoa izateko. Arau

subsidiarioten sartuko doguz proiektu biak eta eskolak be

arautuko doguz ordenazinotik kanpo dagoz eta. Gainera,

industrialde bi eta jarduera ekonomikoak ezartzeko industria

txikientzako 3ha dagoz aurreikusita. Loiolan argiaren kableak

lurperatzea, 200.000€ko inbertsinoa izango da eta Eleixalden

etxebizitza gune bat eraikitzea gure da. Aldundiak Aldapeko

ur biltegiak begietara sortzen dauan eragina txikitzeko

garatuko dauan proiektua sustatuko dogu. Bidegorriaren

2.fasea eta Uharkako fasea eta suhiltzaileen parkea eta

ezindu intelektualen zentroaren proiektua burutzea dira

hurrengo erronkak; honek 25-30 lagunentzako lekua eukiko

leuko eta eskualderako izango litzateke. Proiektuak

Arratzuarrentzako beharlekuak sortuko dauz. Asmo onen

hitzarmena daukogu sinatuta Bizkaiko Foru Aldundiagaz

udalak, Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailagaz izandako

gestinoak eta gero erosi eban lur sailean zentro hau eraikitzea

sustatzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!