14.05.2013 Views

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GEURE ALKATEAK

Eako eskola barriak zabaltzea udalerrirako proiekturik

inportanteena izan dala esan leiteke? Zein da egiten

dozun balantzea?

Bai, jakina. Beharrezkoak dira herritarrei ongizate maila

emoteko eta udalerriaren etorkizuna bermatzeko. Eako

umeek hartuemonak izatea, euren artean olgetea, alkar

ezagutzea beharrezkoa da ze horrek etorkizunean herrian

bertan geratzen lagunduko dau. Pozik gagoz, iazko

ikasturtea ondo joan zan nahiz eta zentroa otsailean

inaguratu, ikasturtea hasita egoala. Gurasoen pazientzia eta

egoera zelan ulertu daben eskertzekoak dira, hasierahasieratik

hartu eben parte eta eurek barik ezin izango

genduan ikastetxea zabaltzerik izango. Gaur egun ikasturtea

martxan dago 16 ume dagoz, aurrekoan 8 izan ziran. Umeak,

gurasoak zein irakasleak pozik dagoz ikastetxeagaz eta

instalazinoiekaz.

Eako bizibarritze sozio-kulturalak aurrera pausu

haundiak emon dauz. Zelan hartzen dau udalerriak?

Gure helburua herritarren eskabideak erantzutea eta herri

txikia bada be, ongizatea beste edozein herri haundiren

parean egotea da. Aurten urte batzuetako beharraren

ondorioak ikusi dira: Natxituan gas sarea dago; Aldebaster

eta Olagortako herri bideak konponduta dagoz; parkinean

kaleetan aparkatzen ziran auto asko dago, batez be udan.

Gainera, Kale Nagusia eta Artza kaleko sartu-urtenak araututa

aparkatzeko orduan Eako herritarrak lehentasuna eukitzea

lortu da. Eskolondon berreskuratu dogun espazioa ezin

hobea da, aisialdirako leku zarratu bat dalako eta batez be

eguraldi txarrean non egon dagoalako. Altxikar, Barria, Jesus

eta Belen urbanizatu dira, baita bigarren autobus geltokia

eta Angeletxuko markesina.

Honek danak herritarren bizi- kalitatea hobetzen dau.

14 URREMENDi

ASIER MADARIETA

EAKO

ALKATEA

"Gure helburua

herritarren eskabideari

erantzun eta herrian

ongizate maila ona izatea

da”

HAPNa herritarrakaz batera burutzea azken urteotako

beste apostu bat izan da, ezta? Zer nabarmenduko

zeunke prozesu osoan?

HAPNa geldi-geldi baina seguru doa. Earen ezaugarriekaz

planifikazino urbanistikoa gatxa da. Gainera, honeri Udalak

herritarrakaz batera burutzeko proposamena gehitzen

badotsegu, askoz gehiago. Horretarako, azalpen hitzaldiak

emon, herritarren batzordea osatu eta 500 inkesta baino

gehiago banandu ziren herritarren artean. Prozesu honen

guztiaren gaineko eritxi eta ondorioekaz Udal Batzak

HAPNaren nondik norakoak markatu ebazan eta erribisinoa

idatziko ebenei eroan jakezan, eta eurok dabiltza idazten.

Laster izango dogu agiria behin betiko onartzeko. Pozik

gagoz prozesua martxan ipini gendualako eta batez be,

herritarren partaidetzagaz, nahiz eta lortu doguzan eritxiek

laburpen prozesua eta agirian jartzea konplikatu.

Zeintzuk dira Earen etorkizunerako erronkak? Zeintzuk

dira planik aitagarrienak?

Geroari begira herritarren ongizatea ahalbideratzea da

helburua. Horretarako aurrikusita daukoguz proiektu batzuk:

abiadaren kontrako badenak oinezkoen eta ibilgailuen

segurtasuna bermatzeko, Bedaronan gas sarea ipini, Ean

etxebizitza tasatuak eraiki, Eskolondo kirol erabilera eta

kulturala izateko prestatu, Altxikarrerako sarbide barria edo

frontoiak eta kolunpioak konpondu eta zakarrontziak

aldatu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!