14.05.2013 Views

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GEURE ALKATEAK

Azpiegitura barriak eta gaurkotuak, Foru gaur egun

auzotarren eta euron beharren neurriko udalerria da?

Forun akzesibilitate legea urigune osoan betetzen dogu.

Behar tekniko, diseinu eta aurrekontuari jagokonez, ahalegin

itzela izan da. Proiektu guztiak auzotarrekaz adostu dira;

beraz, onak dira ez daukot dudarik. Uriguneak %100

akzesibilitate bermea izateak eta ezintasunen bat daukenak

herrian errezago ibili ahal izateak poztu egiten gaitu; harro

gagoz; gainera, landa inguruak asfaltodun bideak daukoz,

eta basoak be probetxua atarateko zein larrialdietan suteak

amatetako arazorik ez egoteko moduan egokitu dira. Foru

eredua da EAEan, Euskalteleko zuntz optiko sarea daukon

1000 biztanletik beherako udalerria dalako. Ahalegina

haundia izan da, ze lurpeko azpiegiturak udalak ordaindu

dauz. Behar asko egin dogu operadore pribatua kablea

ipintzeaz baino ez da arduratu. Udalaren ekimen honegaz

urigunearen %90 izango dau zerbitzu hau uri-gasagaz

batera. Gainera, elektrizitate eta komunikabide sare guztiak

be lurperatu doguz ingurumenaren alde. Herri atsegin eta

bertaratzen oso erreza lortu dogu.

Zertan oinarritu dozuz orain arte martxan ipini

dozuezan proiektu guztiak? Zein da harro sentiarazoten

zaituena?

Gure apostua zerbitzu guztiekaz hornitzea izan da, landa

eremuan be bizi kalitatea bermatzeko. Helburu horren

adibidea Baldatikako ekimena dogu. Auzoa orain arte ez

eukon ur eta saneamendu zerbitzuaz hornitu dogu. Herritik

3 kilometrora dago eta 300 metroko altitudean. Kostatu da

ura eta saneamendua bertaraino eroatea. Proiektu haundia

izan da, baina lurpean dagoanez, laster ahazten da.

Inbertsino galanta izan da eta beharrak gorabeheratsuak

izan dira. Baldatikak leheN 12 etxebizitza eukozan eta gaur

egun bikoiztu egin da. Gainera, bestelako zerbitzuak be ipini

doguz: zabor-bilketa, auzokoek udalerriko ekintza eta

iragarkiak jakiteko iragarki-taula, jolas parke txikitxua, edo

txoko gastronomikoa. Eta hemendik gitxira beste zerbitzu

18 URREMENDi

IGOR DUÑABEITIA

FORUKO

ALKATEA

"Herri atsegina lortu dogu,

zerbitzu guztiak daukozana

eta bertaratzen erraza

%100"

barri bat be izango dogu, ze Bernardo Deunaren eleiza

ondoan erabilera sozio-kulturalerako eraikina izango dugu.

Liburutegia, ludotekea, hartuemon kulturala eta jaietako

urteko meza nagusia be hantxe eukiko doguz. Foruk

badauko bizi duina eroateko besteko oinarrizko zerbitzuak.

Edateko uraren hodi barriak ipini dira, udalerri osoak dauko

saneamendu sarea Armotxerri auzoak izan ezik, eta berton

laster hasiko dira beharrak. Honegaz Foruko etxebizitzen

%99k saneamendu zerbitzu barria eukitea lortuko dogu.

Foruko hartuemon sozio-kulturalak be indartu dira.

Herriko bizitza sozio-kulturalean udalak eta herritarrek

parte hartzea ezinbestekoa da?

Forun jarduera sozio-kultural haundia eta ugaria dago. "Foru

Ezagutuz" herri martxatik hasi eta auzoetan ospatzen diran

jaietara. Herritarrak animatu gura dodaz udalerrian

antolatzen dan edozetan orain arte lez parte hartzera. Horixe

da daukogun eta gauzarik onena eta: partaide izatea.

Etorkizunari begira ze planteamendu gustatuko leuskizu

martxan ipintzea?

Nik neuk 3 proiektu gura neukez martxan ipini,

ordenamendu eta garapenaren gaineko HAPO berriaren

barruan. Bide barriak, aparkalekuak, oinezkoentzako

inguruak eta etxebizitza sozialak egiteak dauko garrantzia

bertan. Kirol eraikin estalia egitea be planteatzen da. Eta

hirugarrenik, eko-museo bat, geure aurrekoak zelan biziziran

erakusteko eta geure aztarnategi arkeologikoak batzeko.

Etorkizunean Foru 20.000-30.000 biztanleko edozein

udalerrik euki ahal dauezan zerbitzu guztiekaz ikusten dot.

Gaur egun, zaharren egoitzea, jatetxe onak, merkatalgunea,

industria… daukoguz. Bihar-etzi mediku kontsulta haundi

eta modernoagoa daukon Foru, jubilatuen etxea daukon

Foru, hotela daukon Foru eta erabilera askotarako eraikin

kulturala daukon Foru gura neuko. Asko egin da, baina asko

dago egiteko. Horretarako behar-beharrezkoa da garapen

ekonomiko koordinatua.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!