14.05.2013 Views

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

PERTSONAIA

Jose Ramón Laskurain "Motriko"

aurreko orrialdetik dator

sartu ahal izateko barkuari buelta emoten nengoela,

bera leku txarretik sartu zan eta izterra apurtu",

gomutaten da.

Txangoak be egiten ebazan umeekaz edo urte guztian

behar eben herritarrak pasatzen ebazan alderdi

batetik bestera, baina denboreak aurrera egin ahala

"gasolino"a udarako geratu zen.

Negozio honexeri emon eutson bere bizia "Motriko"k

eta anekdota asko dauko, irribarretsu dinosku: "Euskal

Herriko jilgerorik onenak atrapatzen ziren Laga

mandatik eta geure embarkazinoan pasaten ziren

txoriak hartzeko bermeotar batzuk kaiola eta guzti

Mundakatik. Egun baten berandu zan eta harek agertu

ez Laidan.. Ni Mundakarantz irten nintzen eta halako

baten errepidetik agertzen dira alkondarak palo baten

ipinite, bandera modura, neu abisetako... Buelta eman

neban eta harek bai etorten ziren kargata, baina ez

jilgerokaz, eurek kargata petroleoagaz..."

Guillermo eta Romualdok, bere aurrekoek, errekearen

kanalean bidaiariak zeharkatzeko, itsasontziari lotuta

idiak eta eroaten ebezela Laidatik hiltegira

gomutatzen da "Motriko"s eta inoz zekorren bat be

eskapatu jakela. "Guillermo eta Romualdo, nire lagunak

ziren eta ikaratuta geratu ziren geure barkuaren

erreztasunekaz. Geureak motor potentea eukan eta

pasajeroak bajatu eta igoteko martxan egiten gendun,

harera bajatu barik."

"Motriko"k neguan San Antonion utzi txalupea eta

arrantzan egiten eban. Ze ezin zan bizi urte osoan

hiru hilabetean irabazitakoagaz. "Irailean hasten

40 URREMENDi

1970an jarri zan martxan gasolino izenagaz

ezagutu dogun enbarkazinoa,

Laidatik Mundakara eta Sukarrietara joatekoa.

nintzen bisigutan, lebatzetan... Arrantzatik jubila

nintzen 62-63 urtegaz, baina itsasoan, txipiroietan eta

lupinetan, pasadan urterarte ibili naz".

"Gasolino"a martxan ibili zan 40 urteetan, eguraldia

baino ez dau geratu, ze eguraldi zatarragaz ezin zan

arriskatu bidaiariak eroatera "sarritan eguraldi txarra

etorri arratsaldean eta Laidatik bueltan mundakarrak

Pedernaleseko entsenadan itxi eta handik oinez etorten

ziren".

"Motriko"k Laida bestelakoa zanean gomutatzen dau,

kaioek hondarreko bokadilo zatiak jaten ebezanekoa,

hondartzatik aldeten azkenak ziranak eroaten

ebazanekoa. "Motriko"k negozioa orain dala 3 urte

zarratu eban, 78 urtegaz "orain lantzean behin

atunetan joaten naz, baina hori deskantsue da, irten

itxasora eta hamaiketakoa jan, ardautxua edan...”

diño.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!