26.08.2013 Views

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

18 –––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––

Izan ere, neurea izan dudan esperientziarako zein gaurkide daukagun euskal

kulturan, ahozkaritzaren eragina (bertsoa barne) ezinbestekoa da eta.

Baina orain arte esandakoa, adierazitako abiapuntua eta ikusmira orokorra

definitzeko aski izan bada ere, ez dirudi, ordea, lanaren osotasuna aurkezteko nahikoa

denik. Ikerketaren helburu zehatzen eta osabideen azalpenaren premian gaude. Hona

hemen jarraian.

Helburuak

Orain dela lau bat urte, Euskararen gaurkotzeari buruz eta lexikografiaren arloan

hain zuzen ere, urteetan zehar iraunkorra izan den polemika birpiztu zen. Hau da,

zientzietako ikerketa ezarriaren urritasuna zein euskal unibertsitateko komunikazio

praktikarik gabe garatutako hiztegigintzaren kritika.

UZEI, zoritxarrez, izan genuen lehia ideologiko haren xedea. Funtsean eritzi guztiak

batera egon arren (oinarrian euskaraz egindako zientzi mota guztietako azterketak beharko

lirateke, hiztegi berezi bakoitza, egindakoaren ondorioa izanik,...), praktikan joera erabat

kontrajarriak ziren.

Egindako ekarpenak kritikatzeaz gain (arautzaileegiak zirelakoan), batzuek ez zuten

uste, lan teoriko asko egiterik zegoenik ere.

Besteok, berriz, nahiz eta praktika azpimarratu (U.E.U., Elhuyar, etab.), beren

mugaketen jabe izanik, Teoriaren zereginari ekin beharrekoa aldarrikatu genuen. Hau da,

gure hizkuntza zientziarako lan-tresna gisa, geure eginkizunetan erabili, ikur-espazio

gehiago lortu eta, azken finean, teoria edota praktika dela medio, behar den neurrian treba

erazi.

Beste nonbait honetaz neure eritzia zehaztu izan badut ere1, edo, agian, horregatik

bereziki, lantxo honen helburuetariko bat hauexek lirateke:

1 Rdgz. Bornaetxea, A. "Hezkuntzaren iker-tresnak". "IPES" Formazio Koadernoak, 7. zb.,

Irakaskuntzaren Erreformaz. Bilbo, 1984.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!