26.08.2013 Views

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

24 –––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––

1.- Ahozkaritza bera dokumentu bihurtu. Hau da, egungo aho-azterketak aritzen

diren legez, hitza protagonistei eman (kasu honetan bertsolariei beraiei) eta lanerako

erreferentziatzat hartu.

2.- Egun irakaskuntza egitaratuan txertaturik dauden bertso-eskolen datuak

agerrerazi, ahozko-dokumentuen bidez lortu dugunarekin alderatzeko.

3.- Esaten den guztia edonork egiazta dezan,

3.1.- Oinarrizko iturburuak beti aipatu, nahiz eta zaharrak izan eta, beraz, aurkitzen

zailak.

3.2.- Aipamenen artean jatorrizko erreferentziak zerrendatu, edo bestelakoan

erabilitakoaren gain, jatorrizkoaren zehazkizunak (argitaletxea, non eta noiz kaleratutako

liburua).

3.3.- Oharra liburugintzan bilatzerik ez dagoenean, lortzeko bidea eskaintzen dut

(irratsaioak, hitzaldietako baieztapenak etab.) edota dokumentu osoa transkribatzen dut

(Manuel Lekuona-k, Odon Apraiz-en omenaldian esandakoa kasu).

3.4.- Liburugintza arruntean saiatu naiz gaurkotuenak erabiltzen, ugaritasun

handiegian ez erortzekotan.

Edonolaz ere, posible izan den heinean, diskurtso sintetikoa eskaintzen ahalegindu

naiz. Hauxe dela eta emandako baieztapen bakoitzarekin batera, non sakondu edota non

frogatu aipatzen da.

Askotan nahiago izan dut, aipatutako ikertzaileen teoriak besterik gabe azaltzea,

erudizio maltzurrez garatzea baino. Halere, esan bezala, lan osoan zehar adierazitako guztia

egiaztatzeko bideak egon badaude.

Eta azken finean, itxaropena bera baino zerbait gehiago den lantxo honetatik aitortu

behar dut, guzti hau burutzeko ez dudala inongo bekarik lortu, eskatu badut ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!