26.08.2013 Views

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

30 –––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––

Dena dela, ez du merezi hain jorratuta dagoen bidetik ibiltzeak9. Elkar ulertzeko,

nolabaiteko erreferentzi batzuk eman behar direla dudarik ez dago; baina latinetik ateratako

etimologia guzti hauek, beharrezkoa zaigun argitasuna eman beharrean, ikuspegia

lanbrotzen digute sarritan, eta azken hauxe bi arrazoirengatik.

Hizkuntza problemagatik

Gaztelaniaz Educación eta frantsesez Education baldin badute, euskaraz Hezkuntza

edo Heziketa dugu. Kontzeptu hauen barruan "irakurketa desberdinak" baldin badaude,

alde hauek euskaraz ikaskuntza, hazketa, trebakuntza, etab, izan daitezke, eta, ondorioz,

kontzeptuaren ulerkuntzarako latinetik mekanikoki ateratako etimologia, ez zaigu, zuzenki

behinik behin, lagungarri. Beste etimologi mota bat izan beharko luke, ordea, gure

hizkuntzari dagokiona eta, beraz, Hezkuntza kontzeptua ulertzeko argirik eman

diezagukeena.

Halako saialdia egin dut beste nonbait10 baina, agian, etimologia hutsa baino

bertako ikasketa-prozedura baten ikerketaren indukzioa izan zitekeen, Hezkuntzaren

osagai guztien berri eman liezagukeena. Hauxe da, besteen artean, saio honen esperantza,

nahiz eta arrazoi berdinengatik abiapuntua izateko aukerarik ez izan.

9 Ezaguna denez, 1930.erako españolez Edukazioari buruz l84 definizio bildu zituen Blanco Irakasleak.

Blanco, R : Enciclopedía Pedagógica. Madrid, l930. 94-116 orrialdeetan.

Diaz Fabelo, T. Estudio crítico del fin de la educación a través de la historia. Colegio nacional de

maestros normales. La Habana, 1958. 133 definizio.

Cunninghan, W.F. Filosofía de la Educación. El Ateneo. Buenos Aires, 1955. 48 definizio.

García Yague, J. "¿Qué es educar?". Bordon 17 (1965). 323-348 orrialdeak

Gaur egun, honetan, Pedagogo gehienak aritu dira, besteak beste hona hemen klasikotzat jotzen

ditugunak:

García Hoz, Victor. Principios de Pedagogía Sistemática. RIALP. Madrid, 1974. 17-34 orrietan.

Fermoso, Paciano. Teoría de la Educación. Agulló. Madrid, 1976. Eta Trillas eta CEAC Barcelona-ko

argitaletxeetan ere bai.

Guzti honetaz gain, Lerena-k egin duen ekarpena kontutan izatekoa da.

Lerena, C. Reprimir y Liberar. Akal. Madrid, 1983. Bertan Espainako hezkuntz lexikoan frantsesak

duen eragina (Diderot-en entziklopediarena batez ere) ikertzen da.

Orain dela mende t'erdirarte gaztelaniaz hezkuntz-harremanak izendatzeko erabilitako hitza Hazkuntza

("Crianza") zuten. Frantsesen noziketa zela medio, ostera, "educación" hitza zein kontzeptua hasi omen

zen erabiltzen eta hedatzen.

10 Rdgz. Bornaetxea, Fito. Hezkuntzaren Teoria. U.E.U. Iruñea, 1985. 9-18 orrietan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!