26.08.2013 Views

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

50 –––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––

Eta neuronak desberdinak direnez (higierazle eta ezagutzezkoak) zerebroan toki

desberdinetan kokaturik egonik (nahiz eta biak burmuineko azalean egon), gogoratu behar

dena zer-nolakoa denaren arauera (trebetasunak, gertaerak edo irakurketak...), memoria

desberdin bat izango dugu.

Era berean eta tokiz-toki, arrazionala eta higierazlea izateaz gain (denak azalean

finkaturik) emoziozko datuak direnak zerebro ertainean kokatzen direla esan daiteke.

B. Ikaskintza-Aprendizaia

Baina, esan bezala, ikaskintza memoria-motarekin oso elkarturik doa. Ikas daitezke

ohiturak (beti oroitzapen baten gainean) edo sor daitezke ezagutza berriak (beti hartutako

datuekin batera) konkretu (eskubiko hemisferioan) zein abstraktuagoak (ezker

hemisferioan), eta elkar-lotura, alde batetik, eta funtzio-banaketa bestetik, beti argi baino

argiago azalduko dira.

Hala eta guztiz ere, azken honek ez du esan nahi, gorde eta berreskuratzen diren

datuak beti nahita besterik lortzen ez direnik. Aitzitik, memoriaren baitan eta

ikaskintzarako oinarrian, oroitzapen, eragingarri, biziera zein nahiak ditugu gutxienez70 .

Lehenengo biak emoziozko datu sinpleagoak izan ohi diren bitartean, besteak arrazional

eta eginagoak azaltzen zaizkigu. Denek zerebrora doazen datu-moten antolaketa laburtzen

dute.

Memoria eta ikaskintza ahalmeneko osagaiak

Dena dela eta guzti hau behar den neurrian zehazteko, ezagutza berrien sorkuntza

(ikaskintza ahalmenak duen gorengo lana) ikertzen hasiko gara.

Gizakiaren inteligentziak bilakatzeko bi bide ditu: ohitura higierazle bat bereganatu

eta ideia berriak sortu.

70 "Psikologia klasikoan... sinesmenak, jarrerak, asmoak, xedeak, gogoak, beharrak, joerak; grinak eta

antsiak; beldurrak eta hunkipenak; pentsamendu eta etendurak eta abar ez dira garunari informazioa

bidaltzen dioten keinu edo mezuak besterik. Gainera, garuna berarengandik sortzen dira. Aipatutako lau

multzo (oroitzapen, eragingarriak, biziera eta nahiak) haien gauzaketa edo konbinazio ditugu".

Cibernética de lo humano, (op. cit) 106. orr.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!