26.08.2013 Views

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

36 –––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––

Kultura edo, kasu honetan, nazioei dagokiena, hauxe litzateke: zenbat eta kultura

garatuago (idazkeraren hedapena, nazioarteko harremanak, alfabetatzearen zabalkuntza,

irakaskuntz-sistemaren indarra etab...) hainbat eta formalago azaltzen da hezkuntzaren

egitura bere praktikan (E, D, B, A-ren progresio hierarkikoaren arauera).

Dena dela, baieztapen hau zehaztu izan da hezkuntza formalaren kontzeptua

eskolarekiko parekotasunetik bereiziaz32. Ikuspegi honetan hezkuntza formala:

A) Bereziki trasmisiorako antolatzen da.

B) Eguneroko bizitzatik bereiztuz, berezko eraz hornituriko testuinguru batetan

garatzen da.

D) Gizarteak bere gain hartzen du.

Horrela ulerturik eta J. Trilla-k berak dioskunez33 , "Hezkuntza formala oraindik

eskola ez duten aintzinako gizarteetan ere egon badago" (A.R.B. itzul).

Baina azken honek ez du esan nahi, kultur garapena eta hezkuntz formalizazioaren

prozeduren artean erlaziorik ez dagoenik. Aitzitik, adierazitako harreman hori onartu eta

gero, beraren baitan dagoen edukia eta esanahia adjetibatzea besterik ez du egiten azken

aipamenak.

Kultura eta hezkuntzen arteko erlazio hau, gainera, bai nazioarteko instituzioetatik

eta baita hirugarren mundua deitutako egituretatik (eta Hego-Ertamerikan bereziki) oso

ikerturik dugu, teorian zein praktikan34 .

Eskolarik gabeko herriek, beren kulturbideetarako nonbait, ez omen dute

"garatutako herriek" jarraitutako bide berberak segitu beharrik. Are gehiago, hori, nahita

32 Sriner - Cole: "Consecuencias cognitivas de la educación formal e informal". Infancia y Aprendizaje,

17. aleko aldizkarian. 1982. (ingelesez, 1973).

33 Trilla, J. La educación fuera de la escuela. Aipatutako liburuaren 16. orrialdean.

34 UNESCO, Aprender a ser. Alianza Editorial, Madrid 1974.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!