26.08.2013 Views

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

46 –––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––

hutsen ekarpenetan murgiltzerik ez dugu, azken finean, dagoen xedea (gure

pentsamenduaren ordena eta beraren islada linguistikoarena) ez bait dugu bistatik galdu

behar.

Ildo honetatik jarraiturik, pentsamendu-era ezberdinei Informazioaren Teoriak

eman dizkigun ordenamendu-motak ezarriko dizkiegu, gure burmuineko bi aldeekin izan

ditzaketen loturak eta bereizketak azaldu ahal izateko.

Beti bezala, labur eta sintetikoki, pentsamendu bakoitza klasifikatu beharra dago,

pentsamenduak berak informazio-datuekin lana egiteko erabiltzen dituen espazio-denbora

aldagaien arauera.

Funtsean, informazio-bilketa eta ordenamendu-datua noiz eta non hartua izan

denean datza.

Denboraren gain eratutako informazioa SERIETAN ordenatuta dagoela esango

dugu. Espazioarena berriz, PARALELOTAN.

Honek ez du esan nahi, informazio horiek eraginda sortutako bi pentsamendu

hauek erabat aldendurik funtzionatu behar dutenik, jakina; aitzitik, informazioaren

taxuketarekin batera pentsamendu desberdinak egon daitezke.

Baina, esan dezake norbaitek hori sinplismo hutsa dela, pentsamendu-mota bat

baino askoz gehiago bait dago61 . Eta halaxe da, baina hemen azpimarratu nahi dena,

pentsamendu-ezagupide guztiak bi aldagai hauen arauera taxu daitezkeela besterik ez da.

Esan bezala, funtsean, pentsamenduaren funtzio batzutan datuak bata bestearen

atzean doaz (irakurketan, kalkuluan etab.) beraz, SERIETAN. Bestetan (aurpegi bat

gogoratzerakoan edota arriskutsua den egoera batetan) datuak kanal guztietatik ari dira

atera eta sartzen: PARALELOAN.

61 Inolako taxonomiarako pretentsiorik izan gabe aipa daitezke: digitala, analogikoa, analitikoa,

sintetikoa edo beste plano batetan teoriko eta esperimentala, algoritmiko-heuristikoa, logikoholistikoa,

zentzu bidezko-intelektuala etab.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!