26.08.2013 Views

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa Jakintza-arloa ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

42 –––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––

Hala eta guztiz ere, eta hitzen arazoetatik at, Illera-ren ikuspegi kritiko honek

dakarren ekarpenen artean hemen gehien interesatzen dena, aprendizaien bereizketa da,

Hezkuntzaren Teoriaren barruan duen gaurkotasuna kontutan izanik, alegia. Ikusiko

denez, jakintza–ezagutza delako trasmisioaren prozeduren ikerketan hauxe izango bait da

arazoaren muina.

EZAGUTZA-JAKINTZA ETA BERAIETAZ JABETZEKO

BIDEA

Aprendizaia edo Ikaskuntzaren teoriez jabetu aurretik, geure barneko zirkuituek

zer-nolako funtzionamendua duten ezagutu beharra dago.

Teoriko-praktikoa den arlo honetan ikerketan zehar erabili beharko ditugun beste

hainbestetan bezala, ikuspegi oso desberdinek hartzen dute parte. Ahal den laburren, bai

garunaren antolakuntzari, hots, informazioak nola jasotzen diren, baita adimenaren

aldagaiei, hau da, lortutako datuen berreskurapen eta haien gainean sortutako ekarpen

berriei, eta baita guzti honen ondoan kokatzen den ikaskuntza berari buruz ere, esan eta

idatzi dena ekarriko da hona. Esan bezala, motz eta labur, baina, hori bai, ezagutza eta

jakintza desberdinen jabekuntzaz hitzegiterakoan, zuzenean, zertaz egiten dugun berba

jakin dezagun.

Garunaren egituraketa eta funtzionamendua

Lorenz etologoak47 , animalien bilakaerari buruzko adituen artean tradiziozkoa den

ideia bat errepikatuz, ondokoa diosku animalia garatuenek duten organo bikoizketari

buruz, alegia, erraz egiazta daitekeela premiazko organoen bikoiztasuna (bi begi, bi belarri,

bi birika, baita bi giltzurrun edota bi obario...).

Animaliengan dikotomia handiagoa bada ere –adibidez, animaliek ez omen dute

dextrismoarekin inolako arazorik–, gizakiarengan, berriz, organo bikoizketa bereziagoa eta

espezializatuagoa dela esan genezake.

47 Lorenz, K, La otra cara del espejo. Plaza-Janés. Barcelona, 1979.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!