12.07.2015 Views

BERRIA - datu-basea21

BERRIA - datu-basea21

BERRIA - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2011ko martxoaren 29a, asteartea berria 13Euskal Herria ‹ HarianZierbenan istripuzgaldutako bat hiliktopatu dute, etabila segituko duteBermeo parean aurkitudute falta zirenetako bat,gorpu; gainerako bienarrastorik ez dago, etagaur jarraituko dute bilaGarikoitz Goikoetxea BilboItsas istripua izanda iragan ostegunetikfalta ziren gizonetako batengorpua aurkitu zuten atzo,Bermeon (Bizkaia). Matxitxakolurmuturretik hurbil atzemanzuen hilotza salbamendu taldeetakoontzi batek. Falta ziren hirugizonetako baten gorpua delabaieztatu du Eusko JaurlaritzakoHerrizaingo Sailak. J.L.L. 52 urtekogizon bilbotarrarena da hilotza.Beste bi desagertuen berririkez da. Lau eguneko erreskate lanenondoren, gaur bi gizonen bilajarraituko dute larrialdi taldeek,orain arteko baliabide berekin.Itsasora aterata izan zuten ezbeharradesagertutako hiru laguneketa beste bik —bizirik erreskatatuzituzten haiek—. Zierbenako(Bizkaia) portutik irtenziren, berdela arrantzatzekotan,ostegun arratsaldean. Bost lagunziren, Zirri ontzi txikian. Haizehandia zen. Onik ateratako gizonakadierazi du olatu batek irauliegin zuela ontzia, eta uretara jausizirela bostak. Gizonaren arabera,desagertuetako bat hondoratuegin zen, bestea buia bati heldutageratu zen eta hirugarrena laguntzaeske abiatu zen. Zirri ontziakez du kabinarik eta irratirik, etaezin izan zuten larrialdi deia egin.Itsasontzian zirenetako batenemazteak eman zuen deia, bikotekideaez zelako etxera itzuli agindutakoorduan. Harrezkero bilaaritu dira larrialdi taldeak. Ostiralgoizean bi aurkitu zituzten,baina beste hiruren berririk ezdute izan asteburu osoan. Atzo,bazkalondoan, haietako baten hilotzaaurkitu zuen Monte Gorbeasalbamendu ontziak, Matxitxakolurmuturretik hiru milia iparraldera.Bermeora eraman zuten hilotza,eta handik autopsia egitera.Beste hiruren bila segitu zutenatzo erreskate taldeek. Asteburuosoan ari dira haiek aurkitunahian. Hasierako eremua zabalduta,Matxitxakotik Santoñarainoko(Kantabria, Espainia) itsaseremuan aritu dira bila, hamarmilia inguru itsas barrura. Guztirasei ontzi eta bi helikoptero aridira lanean ostiral goizaldetik.Gaur erreskate lanekin jarraitzekoasmoa dutela azaldu dioteHerrizaingo Sailak eta Itsas Salbamenduak<strong>BERRIA</strong>ri. Horrelakokasuetan ohikoena da bi eguneanaritzea baliabide guztiekin bila,eta ondoren gero eta gutxiagorekinjarraitzea. Gaur bosgarreneguna izango dute erreskate lanek.Herrizaingo Sailak dio besteerabakirik hartzen ez den arteanjarraituko dutela bila; Itsas Salbamenduakziurtatu du ez dutelaasmorik lanak bertan behera uztekoeta baliabide guztiekin jarraitukodutela gaur ere oraindikfalta diren bi gizonen bila.Egunak eta orduak igaro ahala,nolanahi ere, gero eta urriagoa dadesagertuta dauden bi pertsonakonik ateratzeko aukera. Ura hotzdago oraindik Kantauri itsasoan—13 gradu inguruan—, eta dagoenekobost egun badira haien berririkez dutela. Gizonak dira faltadiren biak: Erandiokoa (Bizkaia)da bat, 66 urtekoa, eta Bilbokoabestea, 49 urtekoa.J.L.L. bilbotarrarena daaurkitutako gorpua;bi pertsonak jarraitzendute oraindik galdutaErreskate lanekin segiasmo dute hurrengoegunetan, orain artekobaliabide berak erabilizSenda-agiria jasota,dagoeneko etxean dirabizirik aurkitutakoumea eta gizonezkoaSenda-agiria hartu du umeakIstripuaren ondoren bizirik erreskatatutakobiak etxean dira dagoeneko.Ostegun gau osoa itsasoaneman zuten 11 urteko mutikoaketa 52ko gizonak, iraulitako ontziarenkroskoan. Goizean goiz topatuzituzten, hipotermia zantzuekin.Gurutzetako ospitalera(Barakaldo, Bizkaia) eraman zituzten.Ostiralaz geroztik etxeanda gizonezkoa, senda-agiria jasota.Umea, ostera, behaketapeanizan dute ospitaleratu zutenetik.Erietxeko iturriek berri emandute atzo arratsaldean utzi zuelaGurutzetako ospitalea; bazkalondoanjaso zuen senda-agiria.Oraindik ere desagertuta jarraitzenduten bi gizonezkoetako batensemea da mutikoa.Itsasoan aurkitutako gizonaren gorpua Bermeoko portura eraman zuten. ALFREDO ALDAI / EFEItsasoan maiz ibili ohi ziren ontzianzihoazen bost pertsonak.Ostegunean, Zierbena inguruanegin asmo zuten arrantza, itsasobarrura gehiegi egin gabe. Berdelakharrapatu nahi zituzten. Portuareninguruan bada arrain ugariizaten diren leku bat —egitenhasi eta bertan behera utzitako dikebat dago—, eta han maiz arituohi dira arrantzan. Zirri ontziak,nolanahi ere, itsaso barrura eginzuen, ezbeharra izanda. Haizeeneta korronteen esku geratu zen,iraulita. Ostegun iluntzean izanzuen istripua, eta ostiral goizaldeanCastro Urdiales parean (Kantabria,Espainia) aurkitu zuten.Zazpi metro eskaseko ontzia daZirri, arrantzale munduan txipiroietarakoaesaten dieten horietakoa.Aisiarako baliatzen zutenistripua izandakoek. Zuntz plastikozkoitsasontzia da, kabinariketa irratirik gabekoa. Bengalakosuak eta salba-jantzia zituzten segurtasunerakogailu bakar. Lekukobatzuek ikusi zituzten jaurtitakosuak; salba-jantzia, ordea,umeak soilik zeraman soinean ezbeharraizan zenean. Gainerakoekez zeramaten segurtasunerakojantzirik. Haietako batek soiliklortu zuen ontziaren kroskoarihelduta egitea gaua. Uretan galduziren beste hirurak.Istripuaren ondoren, eztabaidasortu da. Lehena, haize handiazen garaian atera behar ote zutenitsasora. «Itsasora irten edo ez erabakitzeko,ondo pentsatu beharda, urtero gertatzen baita horrelakorenbat», esan du Zierbenako alkateak,Marcelino Elorzak. Itsasoratuzirenean orduko 80 kilometrokohaizea zebilela dio alkateak.Bigarren eztabaida, irratirik gabenola zebilen ontzia. Legea eskuan,komunikazio sistemarik ezduten ontziek ezin dutela itsasoratuadierazi du Antonio Salgadok,munduko sorospen talde ezofizialenaditu taldeko eledunak.Kontu hartu die erakundeei.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!