12.07.2015 Views

BERRIA - datu-basea21

BERRIA - datu-basea21

BERRIA - datu-basea21

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Tim Burton eta Pablo Llorensen lanak emango34›› ditu Basauriko Anima jaialdiak ziklo banatan2011ko martxoaren 29a, asteartea berria 33Beste sei talde batu zaizkio BBK Liveri; tartean,35›› The Mars Volta, Zarama eta Vetusta Morlakaera azaltzen du lanak, hormetanproiektatutako irudi batzuenbidez, eta hitzek eta musikak lagunduta.Halaber, egun zaharberritzenari diren bobedako margoakziren bezalakoak eta lekuanbertan proiektatuta ikus daitezke,berregite digital bati esker.Behin museoaren historia ezagututa,XXI. mendeko euskal gizartearenerronkak zeintzuk direnagertzen duen beste proiekziobat ikus daiteke. Miarritzeko Malandainballeteko dantzariek partehartu dute ikus-entzunezkoan,‘‘ Museo bat izateaz gain,jakintza zabaltzeko etapentsamendua sortzekogune bat ere bada»SUSANA SOTOSan Telmo museoko zuzendariabaita Isabel Herguera, IzibeneOñederra eta Koldo Almandoz bideoartistekere, besteak beste.Maurice Ravel, Mikel Laboa, PascalGaigne eta besteren doinuek lagundutazerrendatzen dira erronkahoriek. Mahai interaktibo batenbidez, ikusitakoak sakontzekoaukera izango du bisitariak.Ikus-entzunezkoekin batera,Josep Maria Sertek 1932an jarritakomargolanak ikus daitezke elizakohormetan. Horiek ere eraberritzenari dira. Eraikinean egindakolanak direla medio —tartean, XX.mendeko bi solairu kendu dituzte—eraikina finkatzeko urtebetebeharko dela iragarri zuten.Museoko beste lekuetan, euskalgizartearen bilakaera erakustekobildumak jarriko dituzte, historiaurretikhasi, modernitateaigaro eta gaur egunera arte. Euskalarteak ere izango du bere lekuaibilbide horretan, baina diskurtsonagusiarekin loturarik ezduten lanak ere izango ditu museoak,arte ederren bilduma tartean.Aldi baterako erakusketakeraikin berrian jarriko dituzte.Mila metro koadroko espazio batizango da horretarako.Iragana,etorkizunari begiraKanpotik eta barrutik berritzearekinbatera, museoaren ereduaere «goitik behera» al<strong>datu</strong> dutelaazaldu zuen Sotok. Bere 11.000metro koadroekin, euskal gizarteaaztertzeko eta interpretatzekoEuskal Herriko gune handienabihurtu da San Telmo.Museo bat baino zerbait gehiagoizan nahi du, gainera, zuzendariakazaldu zuenez. «Museo batizateaz gain, jakintza zabaltzekoeta pentsamendua sortzeko gunebat ere bada San Telmo; geureoraina ulertzeko, eta iraganarekineta sustraiekin topo eginez, etorkizunaeraikitzeko tresna». Horretarako,museoaren bilduma iraunkorrazgain, aldi baterako erakusketaketa askotariko jarduerakhartuko ditu zentro berriak.Obrek iraun duten denboran,lanean jarraitu dutela nabarmenduzuen zuzendariak; ehunka bildumaeraberritu, ondare gehiagoberreskuratu, ikerketa lanak bideratueta museoaren «kontakizuna»zehaztu dutela esan zuen.Hain zuzen, gizarte museoareneredu horretara iristeko, «berrasmatzeprozesu bat» garatu dutelaadierazi zuen Odon Elorza alkateak,eta horren ostetik, «San Telmoberriro jaio» dela esan zuen.«Urte asko eman ditugu lanean,bost baino gehiago, museo honenkontakizuna zehazteko ezbaititugu bilera gutxi egin. Orduasko izan dira, museo honi arimaemateko, eduki fisikotik harago».Horregatik, zentroa urte bat edobi barru erabat finkatuta egotea,eta Euskal Herrian «kulturarenbilakabidean ezinbesteko pieza»izatea espero duela esan zuen alkateak.«Inaugurazioa gauza batda, baina gero edukia eman beharzaio, eta kulturaren ardatz bihurtubehar da».Museoa joan den hilean inauguratzeapentsatuta zutela esanzuen Elorzak, baina «atzerapenak»medio, beranduago zabaldudutela azkenean. Inaugurazioahauteskunde legeak baimentzenduen azken egunean egin izanagatikgaldetzea ez zuen ondo hartualkateak; «inaugurazioa delaetahainbeste morbo» sortzea ezduela ulertzen erantzun zuen, «albisteaSan Telmo martxan jartzeadenean».Alicia Otaegik kontsumoari buruz eginiko lanetariko bat. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESSKontsumoa etaharen mamuakHondakinen ingurukoerakusketa bategongo da uztailera arteUharteko ArteGaraikideko ZentroanIñigo Astiz UhartePlastiko poltsak, axuri saihetsak,eraiki bai baina trenik iristen ezdiren tren geltokiak... Kontsumoaeta haren mamuak. Horiekizango dira Uharteko Arte GaraikidekoZentroaren programazioarenardatzak. Gizarteak sortubaina ikusi nahi ez dituen horiekjarri dituzte bistara: hondakinak.Museo osoa eskaini diote gaiari,eraikinaren hiru solairuak eta sarrera.Ikuspegi kritikoa da nagusi,eta uztailera arte egongo da zabalik.Atzo izan zen aurkezpena.«Zarata nahi nuen erakusketan.Zaborrak bisitaria larritzea.Horregatik bete dut aretoa hainbestelanez. Gehiegikeriatik hurbil.Bisitariak zaborra ukitzeanahi nuen; piezetariko bat ikusterajoateko apartatu ere egin beharkoditu eskuaz sabaitik zintzilikdauden zabor poltsak». AliciaOtaegi artistarenak dira hitzak,haren lanek hartzen dute lehensolairu osoa. Bi zatitan. Hondakineta kontsumoari buruzko bere lanakdaude salaren alde batean,eta Jose Luis Larrionekin egindakolana bestean. Iruñerriko bostfamiliak aste betean sorturiko zaborraaztertzen dute bi artistek.Jende hori da, bere hondakinekin,argazkietan ageri dena. Mezuaargia da: «Kontsumoa etahondakina siamdar gisa hartu behargenituzke, etikoki parez-parebaitaude. Hala, kontsumitzean,sortuko dugun hondakina kontuhandiagoz zainduko genuke».Haurrei kartoizko piezak margotuzeta itsatsiz, horman hiri batsortzeko aukera eskaintzen die,bestalde, zentroaren sarreran dagoenlanean. Haziz joango da erakusketa,gainera, irauten duen bitartean,Nafarroako eskoletakohaurrek egindako ekarpenekin.Etxegintzaren boomean hasizuten beren azterketa Basuramaelkartekoek, eta haren hondoraaldian bukatu. Horregatik, «bideangelditutako gorpuz» betetadago haien erakusketa Pablo ReyBasuramako kidearen hitzetan.6.000 km du izena Uharten bigarrensolairuan erakusten den berenlanak. Kanpo ikerketa bat da,funtsean, nagusiki artkitektoekosatutako talde horrek egindakoa:gizakiak sortutako lurraldearendistortsioari buruzko artxibomoduko bat.Madrilen hasi zuten lana, zaborrametatzen zen guneetan, bainazabalduz joan zen hasierakoasmo hura. Lurraldea hartu zutengaitzat. Haren eraldaketa. Pisuakeraikitzeko mol<strong>datu</strong> etagero, diru faltagatik, bere horretanutzitako lur eremuak, autopistak,urbanizazioak, Lemoizkozentral nuklearra... Madrildik Espainiaraegin zuten salto gero, etabaita Euskal Herrira, HerrialdeKatalanetara eta Galiziara ere.6.000 kilometro aztertu dituzte,guztira.Nafarroako «xelebrekeriak»6000km.org webean ikus daitekeproiektua osorik. Eta horietarikobatzuk bildu dituzte Uharten.Leku bakoitzaren argazki panoramikoarekinbatera, haren nondiknorakoak azaltzen dituentestu bana aurkituko du bisitariak.Proiektuaren asmoa etahark sortutako arazoak kontatzendira bertan. Nafarroarieskainitakoa da erakusketakoazken atala gainera. «Zenbaitproiektu xelebre» aipatzen dituztehari eskainitako azalpenean:Gendulaingo urbanizazioa, LosArcoseko abiadura zirkuitua,AHTa... Eta adibide gehiagodaude argazkietan ere. Itoizkourtegia, kasu. Haren testuanepaitegien eta eraikuntza lanenabiaduraren arteko alderaketaegiten dute Basuramekoek:«Epaiak ematen direnerako,azpiegiturak eginda daude».Dokumentazio gunea da hirugarrensolairukoa. «Gogoeta etapatxadarako espazioa», erakusketarenantolatzaileen hitzetan.Kontsumoa, hirigintza eta arkitekturariburuzko liburuak daudebertan, eta baita gai horiei buruzkohainbat dokumental ere.Arkitektura ikasleek Uharteriburuz egindako proiektuak erakustenditu azken salak.Hitzaldiak eta zinema forumaere izango dira. Urbanismoari buruzarituko dira bihar, hondakineiburuz apirilaren 6an, eta kulturariburuz apirilaren 13an. Zaborrarekinlotutako dantzaikustaldia ere izango da apirilaren15ean. Hainbat jarduera pedagogikoere prestatu dituzte.Ekainean, bestalde, Xcentriczinema esperimentalari eskainitakozikloa hartuko du zentroak.Bigarren edizioa du aurtengoa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!