13.07.2015 Views

algunas páginas

algunas páginas

algunas páginas

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

jakin nahi badu, unibertso horiek itxia, irekia eta laua izenadute, hurrenez hurren).Baina, lehenago edo geroago, galdera hau bururatu zaiguguztioi: Zer gertatuko litzateke unibertsoaren mugaraino bidaiatueta burua ateraz gero, nolabait esateko, errezelen artetik bezala?Non egongo litzateke burua, ez badago unibertsorik? Zer topatukogenuke mugaz bestaldean? Erantzuna, tamalez, etsigarria da:ezin da inoiz ere unibertsoaren ertzera iritsi. Eta ez da denboraluzeegia beharko genukeelako (nahiz eta hori horrela izan),baizik eta lerro zuzen bati jarraituz kanporantz joan eta joanarren —etengabe, temati— inoiz ere ez ginatekeelako kanpokomugara iritsiko. Atzera hasierara itzuliko ginateke (eta, ordurako,saiatzeko gogoa galdua izango genuke segur aski, eta amoreemango genuke). Unibertsoa kurbatua delako gertatzen da hori,Einstein-en erlatibitatearen teoriaren arabera (azalduko dugu hori,bere garaian). Eta kurbatze hori ez da behar bezala irudikatzenerreza. Oraingoz, nahikoa dugu jakitea ez goazela jitoan etengabehedatzen ari den burbuila handi baten barruan. Espazioa kurbatuegiten da, baina ez edonola, mugarik izan ez arren finitua izatekomoduan baizik. Ez da zuzen-zuzena espazioa hedatzen aridela esatea; izan ere, Steven Weinberg fisikari Nobel saridunakadierazi duenez, “eguzki-sistemak eta galaxiak ez dira hedatzenari, eta espazioa bera ez da hedatzen ari”. Aitzitik, galaxiakelkarrengandik urruntzen ari dira, bizkor asko. Ez da erronkamakala intuizioarentzat! J.B.S. Haldane biologoak adierazpenezagun hau egin zuen: “Unibertsoa, irudikatzen dugun bainobitxiagoa ez ezik, irudika dezakegun baino bitxiagoa da”.Unibertsoaren kurbatura azaltzeko, analogia hauerabiltzen da normalean: azalera lauez osatutako unibertsobateko norbait imajinatu behar da, inoiz ere esferarik ikusi ezduena, eta Lurrera ekarri. Ez du axola Lurraren azalean zenbatibiltzen den, inoiz ere ez du ertzik topatuko. Eta, apika, hasierakopuntura itzuliko da, baina nekez ulertuko du gertatutakoa. Hala,lurralde lauetako biztanle harrituaren egoera berean gaudegu, unibertsoari dagokionez, baina goragoko dimentsio bateknahasten gaitu.Eta unibertsoaren ertza aurkitzeko modurik ez dagoenera berean, ez dago lekurik zutitu eta “hemen hasi zen dena, hauda guztiaren erdigunea” esateko aukera ematen duenik. Guztiakgara guztiaren erdigune. Egia esan, ez dakigu hori erabatekosegurtasunez; ezin dugu matematikoki frogatu. Zientzialariekjotzen dute ezin garela benetan unibertsoaren erdigunea izan—pentsa zer ondorio izan litzakeen horrek—, baina fenomenohori berdina dela unibertsoaren edozein puntutan kokatutakoikusle guztientzat. Dena den, jakin, ez dakigu.IA DENAREN HISTORIA LABUR BAT30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!