13.07.2015 Views

algunas páginas

algunas páginas

algunas páginas

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Distantziak hain handiak izanik, ezin da eguzki-sistemabat eskalan marraztu, bitarteko praktikoez baliatuz. Ikasliburueipaper tolestu pila bat erantsita edo horma-irudiak egitekopaper luze-luzeak erabilita ere ez ginateke hori lortzetik hurbilizango. Eguzki-sistemaren eskalako irudikapen batean, Lurrailar baten tamainakoa egingo bagenu, Jupiter 300 metroraegongo litzateke, eta Pluton, berriz, bi kilometro eta erdira(eta, gutxi gorabehera bakterio baten tamaina izango lukeenez,ezin izango genuke ikusi). Eskala horretan, Proxima Centauri,gugandik hurbilen dagoen izarra, 16.000 kilometrora egongolitzateke. Eta dena txikituz gero Jupiterren tamaina esaldi honenamaierako puntua bezain txikia egin arte, Pluton ez litzatekemolekula bat baino handiagoa izango, baina 10 metrora egongolitzateke oraindik.Beraz, benetan itzela da eguzki-sistema. Plutonera iritsiorduko hainbeste urrutiratu gara Eguzkitik, azala belztu etabizia ematen digun Eguzki epeletik, non orratz-buru batentamainakoa agertzen baita. Ez da izar distiratsu bat bainoaskoz gehiago. Hutsune bakarti horretan, ulertzen hasikogara nola ihes egin dieten zientzialarien arretari objektu ezingarrantzitsuagoek —Plutonen ilargiak, kasu—. Eta Pluton ez dakasu bakarra izan. Voyager espedizioen aurretik, Neptunok biilargi zituela uste zen, eta espedizio horiek beste sei aurkituzizkioten. Ni mutiko nintzela, eguzki-sistemak hiru ilargizituela uste zen. Orain, berriz, laurogeita hamar ezagutzendira gutxienez, eta horien heren bat azken hamar urteetanaurkitu dira. Unibertsoa osotasunean hartzen dugunean,kontuan izan behar dugu gure eguzki-sistema ere ez dugulaondo ezagutzen.Beste gauza batez ere jabetuko zara abiada bizian Plutonigaro ahala, eta da Pluton atzean uzten ari garela. Ibilbideaaztertzen baduzu, ikusiko duzu eguzki-sistemaren ertzera joatekoasmoa genuela eta oraindik ez garela iritsi. Pluton da ikasgelakodiagraman ageri den azken objektua, baina eguzki-sistemaez da hor amaitzen. Hor amaitzetik urruti dago, gainera. Oorthodeia pasatu behar dugu lehenengo (jitoan dauden kometezosaturiko zeruko erreinu zabala), eta, tamalez, beste hamarmila urte inguru beharko ditugu hara iristeko. Eskolako mapekadierazten zigutenaren aurka, Pluton ez dago eguzki-sistemarenertzean, baizik eta erdigunetik ertzerako bidearen berrogeitahamar milarenera soilik.Ezinezkoa zaigu horrelako bidaia bat egitea, noski. Ilargirajoateko 386.000 kilometroko bidea egitea erronka handia daoraindik guretzat. Gizakia Martera eramateko misio batendeialdia egin zuen Bush presidente zaharrak mementokoIA DENAREN HISTORIA LABUR BAT38

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!