13.07.2015 Views

algunas páginas

algunas páginas

algunas páginas

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

idaiatzeko asmoa dugula, gure atseginerako eta denborapasatzeko. Ez gara oso urruti joango. Gure eguzki-sistemarenertzeraino baizik ez. Baina espazioa zeinen handia den eta gukzeinen zati txikia hartzen dugun argitu nahi dugu.Bada berri txarrik: ez gara afaltzeko garaiz itzuliko etxera.Argiaren abiaduran joanda ere (300.000 kilometro segundoko),zazpi ordu beharko genituzke Plutonera iristeko. Baina ezindugu argiaren abiaduran bidaiatu. Espazio-ontzien abiaduranjoan beharko dugu, eta, tamalez, nahiko motelak dira. Gizakiakeraikitako objekturik bizkorrenak Voyager 1 eta Voyager 2 espazioontziakdira: orduko 56.000 kilometroko abiaduran ari diragugandik urruntzen.Voyager 1 eta Voyager 2 1977ko abuztuan eta iraileanbidali zituzten, hain zuzen, 175 urtean behin soilik gertatzenden moduan lerrokatuak zeudelako Jupiter, Saturno, Uranoeta Neptuno. Lerrokadura horri esker, “grabitatearen laguntza”izeneko teknikaz baliatu ahal izan ziren bi espazio-ontziak:erraldoi gaseoso batetik bestera bidaliak izan ziren, zigor batenzartadaren bertsio kosmikoan. Hala eta guztiz ere, bederatzi urtebehar izan zituzten Uranora iristeko, eta dozena bat Plutonenorbita zeharkatzeko. Zorionez, 2006ko urtarrilera arte itxarotenbadugu, Jupiterren kokapen egokiaz eta zenbait abantailateknologikoz baliatzeko aukera izango dugu, NASAren NewHorizons espazio-ontzia Plutonerantz abiatuko baita orduan.Hala, hamarkada batean edo, han izango gara. Dena den, etxeraitzultzeko, denbora gehiago beharko dugu, tamalez. Modu bateanzein bestean, bidaia luzea izango da.Segur aski, berehala konturatuko zara espazio izenarenegokitasunaz. Eguzki-sistema bilioika kilometrotan dagoengauzarik biziena den arren, sistemako materia ikusgarri guztiak(Eguzkia, planetak eta horien ilargiak, asteroide-gerrikokomilaka miloi arrokak, kometak eta gainerako hondarrak) espazioerabilgarriaren bilioiren bat baino gutxiago hartzen du. Segituanjabetuko zara, halaber, ikusi izan dituzun eguzki-sistemakomapa guztietatik bat ere ez dagoela, ezta hurrik eman ere,eskalan. Ikasgeletan planetak erakusten dituzten diagramagehienetan, planetak errenkadan daude, bata bestearen atzetik,elkarrengandik nahiko hurbil —kanpoko erraldoiek, ilustrazioaskotan, itzal egiten diote elkarri—. Baina hori ezinbestekoada, guztiak orri bakarrean sartuko badira. Errealitatean,Neptuno ez dago Jupiter baino atzeraxeago, Jupiterretik osourruti baizik: Lurretik Jupiterrera dagoen distantzia halakobost dago Jupiterretik Neptunora. Eta, hain urruti dagoenez,Jupiterrek hartzen duen eguzki-argiaren % 3 soilik iristen zaioNeptunori.KOSMOSEAN GALDUA2. ONGI ETORRI EGUZKI-SISTEMARA37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!