13.07.2015 Views

algunas páginas

algunas páginas

algunas páginas

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Epe laburrean, ez dago deus ere. Gizakiak inoiz sortuduen hutsik perfektuena ez da izarrarteko espazioaren hutsuneabezain hutsa. Eta ezerez asko dago hurrengo zerbait-puskarairitsi aurretik. Kosmoseko gure auzo hurbilena, Proxima Centauri,hiru izarreko Alpha Centauri multzokoa, 4,3 argi-urtera dago.Salto txiki bat besterik ez da hori distantzia galaktikoak kontuanhartuta, baina Ilargia baino ehun milioi bider urrutiago dagoLurretik. Espazio-ontzian hara joateko, hogeita bost mila urtebeharko genituzke, gutxienez. Eta bidaia egitea lortuta ere,izar-multzo bakarti batean egongo ginateke, ezerez zabalazinguratuta. Hurrengo mugarri garrantzitsua Sirius da. Haraheltzeko, beste 4,6 argi-urtez bidaiatu beharko genuke. Etahorrela jarraituko genuke, izarretik izarrera saltatuz, kosmoseanzehar gure bidea egiten. Gure galaxiaren erdigunera iristekosoilik, izaki bizidun izaten daramagun denbora baino gehiagobeharko genuke.Espazioa, berriro esango dut, itzela da. Hor kanpoan,izarren arteko batez besteko distantzia 30 bilioi kilometro da. Iaargiaren abiaduran bidaiatuta ere, distantzia horiek handiegiakdira gizabanako bidaiariarentzat. Litekeena da, noski, izakiestralurtarrek milaka milioi kilometro egitea Whiltshirekolaboreetan zirkuluak eginez dibertitzeko, edo Arizonako errepidebakarti bateko kamioneta-gidaria ikaratzeko (estralurtarrenartean nerabeak ere izango baitira), baina ez dirudi horretarakoaukera handirik dagoenik.Dena den, hor barrena izaki adimendunak egotekoaukera nahiko handia da, estatistikoki. Inork ere ez daki zenbatizar dagoen Esne Bidean. Kalkuluen arabera, 100.000 milioitik400.000 milioira bitartean dira. Gainera, Esne Bidea 140.000 milioigalaxietako bat besterik ez da, eta galaxia horietako asko gureabaino handiagoak dira. 1960ko hamarkadan, Cornell-eko irakaslebatek, Frank Drake-k, halako zenbaki erraldoiekin aztoratuta,kosmosean bizitza aurreratua egoteko aukerak kalkulatzekoekuazio ospetsu bat atera zuen, probabilitate beherakorrenserieetan oinarrituta.Drakeren ekuazioan, lehenengo, unibertsoaren zatihautatuko izar-kopurua planeta-sistemak izateko aukera dutenizarren kopuruaz zatitu behar da; ondoren, teorian bizitza onardezaketen planeta-sistemen kopuruaz zatitu emaitza; gero,adimenduna izateko bidean dagoen bizitza daukaten planetenkopuruaz zatitu emaitza; eta abar. Zatiketa bakoitzean, ikaragarrimurrizten da kopurua, baina, sarrera kontserbadoreenen araberaere, Esne Bidean soilik milioika zibilizazio aurreratu daude.Bai gogoeta interesgarria eta zirraragarria. Milioikazibilizazio aurreratuetako bat soilik izan gaitezke. Zoritxarrez,IA DENAREN HISTORIA LABUR BAT40

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!