13.07.2015 Views

algunas páginas

algunas páginas

algunas páginas

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

kosmosean galdua | 2. atalaONGI ETORRIEGUZKI-SISTEMARAAstronomoek, gaur egun, gauza txundigarriak eginditzakete. Inork Ilargian pospolo bat piztuko balu, haren argiaikusi ahal izango lukete. Urrutiko izarren taupada eta dar-dartxikietatik, haien tamaina eta izaera ondoriozta ditzakete, etaplanetak bizitzeko egokiak diren ere bai, ikusteko urrutiegidaudenean (adibidez, espazio-ontzi batean haietara iristekomilioi-erdi bat urte beharko genituzkeenean). Irrati-teleskopioeiesker, oso erradiazio-izpi ahulak hauteman ditzakete.Zenbateraino ahulak? Eguzki-sistematik kanpoko erradiaziohori 1951n biltzen hasi zirenetik orain arte bildu duten energiaguztia batuta, Carl Sagan-en arabera, “elur-maluta bakar bateklurra jotzean baino energia gutxiago” lortzen da.Laburbilduz, unibertsoan gertatzen diren gauza askorenberri izan dezakete astronomoek, hala nahi izanez gero. Horikontuan hartuta, oso bitxia da 1978 baino lehen inor ere ezohartu izana Plutonen ilargiaz. 1978ko udan, Flagstaff-ekoLowell behatokian (Arizona), James Christy izeneko astronomogazteak zerbait ikusi zuen Plutonen argazki batzuen ohikoazterketa egiten ari zela. Gauza lausoa eta zehaztugabeazen, baina Plutonetik bereizia zegoen, zalantzarik gabe.Robert Harrington lankideari galdetu zion, eta ilargi bat zelaondorioztatu zuen. Baina ez zen edozein ilargi. Planetarentamainarekiko proportzioan, eguzki-sistemako ilargirikhandiena zen.Aurkikuntza horren aurretik, Plutonen planeta-izaeraez zen oso sendoa, baina ilargia topatzea kolpe latza izan zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!