13.07.2015 Views

algunas páginas

algunas páginas

algunas páginas

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

oinarritzen zuen sineste hori, eta ustez han zegoen gasezkoerraldoia bilatzen eman zituen bere bizitzako azken urteak.Zoritxarrez, bat-batean hil zen 1916an, besteak beste bilaketahorrek akituta. Bilaketa etenda egon zen Lowellen oinordekoakharen ondasunak zirela-eta sesioan ibili ziren bitartean. Hala etaguztiz ere, 1929an, Lowell behatokiaren zuzendariek bilaketariberrekitea erabaki zuten, besteak beste, jendearen arreta Martekokanalen istorioetatik urruntzeko (ordurako lotsa-iturri bihurtuabaitzen kontu hori), eta Kansasko Clyde Tombaugh gazteakontratatu zuten.Tombaughek ez zuen astronomia-ikasketa ofizialik,baina arretatsua eta zuhurra zen, eta, urtebetez bilaketanaritu ondoren, Pluton —zeru distiratsu bateko argi-puntu ahulbat— aurkitu zuen. Mirarizko aurkikuntza izan zen, eta, hauda harrigarriena, Neptunotik haratago planeta bat zegoelaaurreikusteko Lowellek oinarritzat hartu zituen behaketak erabatokerrak ziren. Ikusi orduko konturatu zen Tombaugh planetaberria ez zela, inondik inora, Lowellek postulatutako gasezkobola handia. Baina garai hartan erraz harrotzen ziren bazterrak,eta edozein albiste handik eragiten zuen zorabioak bizkorbaztertu zituen Tombaughek (eta beste edonork) planetarenizaerari buruz zituen zalantzak. Hori izan zen Estatu Batuetanaurkitutako lehen planeta, eta inork ere ez zuen pentsatu nahipuntu izoztu urrun bat besterik ez zela. Pluton deitu ziotenplanetari, besteak beste, lehenengo bi letrek Lowellen inizialenmonograma osatzen dutelako. Lowelli talentu handiaren aitortzaegin zioten non-nahi —hilondoko aitortza, bistan denez—, etaTombaugh ahaztu egin zuten, planeta-astronomoek izan ezik—horiek miretsi egiten zuten—.Astronomo batzuek oraindik uste dute litekeena dela horegotea X planeta, benetako erraldoia, beharbada Jupiter halakohamar dena, baina guk ikusteko urrutiegi (oso eguzki-argi gutxiiritsiko litzaioke, eta ez luke ia batere islatuko.) Haien ustez, ezlitzateke Jupiter edo Saturno bezalako ohiko planeta bat izango,urrutiegi bailegoke horretarako —7,2 bilioi kilometrora—, baiziketa inoiz ere osatu ez den eguzki baten tankerakoa. Kosmosekoizar-sistema gehienak bitarrak dira (bi izarrekoak), eta gureEguzki bakartia gauza bitxi samarra da.Plutoni berari dagokionez, inork ez daki ziur zein handiaden, nola osatua dagoen, zer atmosfera duen edo benetan zerden. Astronomo askok uste dute ez dela, inola ere, planeta bat,baizik eta hondakin galaktikoz osatutako Kuiperren gerrikokoelementu bat (orain arte aurkitutako handiena), besterik ez.Kuiperren gerrikoaren postulatua F. C. Leonard astronomoakegin zuen 1930ean, baina Gerard Kuiper-en ohoretan emanKOSMOSEAN GALDUA2. ONGI ETORRI EGUZKI-SISTEMARA35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!