13.07.2015 Views

algunas páginas

algunas páginas

algunas páginas

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zioten izen hori, Herbehereetan sortu eta Estatu Batuetan lanegiten zuen astronomoak zabaldu baitzuen ideia hori. Kuiperrengerrikoa periodo laburreko kometen iturburua da. Periodolaburreko kometak nahiko erregular pasatzen dira. Horienadibide ospetsuena Halley kometa da. Periodo luzeko kometabakartiak (besteak beste, azkenaldian bisitatu gaituztenak,Hale-Bopp eta Hyakutake) askoz ere urrutiagotik datoz, Oorthodeitik, hain zuzen (laster aipatuko dugu xeheago).Argi dago Plutonek ez duela beste planeten antz handirik.Txikia eta iluna da, eta oso mugimendu aldakorrak ditu (inorkere ezin du asmatu hemendik ehun urtera non egongo denPluton zehatz-mehatz). Beste planeten orbitak, gutxi gorabehera,plano batean daude, baina Plutonen orbitak, nolabait esateko,17 graduko angelu bat osatzen du lerrokadura horrekiko (kapelabaten hegala norbaiten buruan dotore okertua dagoenean bezala).Eta Plutonen orbita oso irregularra da: Eguzkiaren inguruanematen dituen bira bakartien zati handi batean, Neptuno bainohurbilago daukagu. 1980ko eta 1990eko hamarkada ia osoetan,Neptuno izan zen eguzki-sistemako planetarik urrunena. 1999kootsailaren 11n itzuli zen kanpoko ibilbidera, eta han gelditukoda datozen 228 urteetan.Hala, Pluton, planeta bat izatekotan, planeta arraroa da,arraroa denez. Oso txikia da: Lur planetaren ehuneko batenlaurden bat, hain zuzen. Estatu Batuen gainean jarriz gero,Kanadaren eta Mexikoren arteko berrogeita zortzi estatuenerdiak ere ez lituzke estaliko. Ezaugarri hori bakarrik nahikoada Pluton ezin arraroagoa izateko: gure planeta-sisteman, lauplaneta harritsu daude barruko orbitetan, lau erraldoi gaseosodaude kanpoko orbitetan, eta, horiez gain, izotz-bola bakartinano bat ere badago. Gainera, arrazoiak badaude pentsatzekolaster aurkituko direla, espazioko eremu berean, beste izotzbolabatzuk (baita Pluton baino handiagoak ere). Orduan izangodira komeriak. Christyk Plutonen ilargia aurkitu zuenean,kosmosaren alde horri arreta handiagoz behatzen hasi zirenastronomoak, eta, 2002ko abendurako, Neptunoz haraindikoseiehun objektu (edo plutino) baino gehiago aurkitu zituzten.Horietako bat, Varuna, ia Plutonen ilargia bezain handia da.Eta astronomoek uste dute horrelako milaka milioi objektuegon daitezkeela. Baina horietako asko ilun-ilunak dira, etahorrek zaildu egiten du lana. Normalean, horien albedoa(islakortasuna) % 4 soilik da, hots, egur-ikatz pila batenabezalakoa, eta, jakina, “egur-ikatz pila” horiek sei mila milioikilometrora baino gehiagora daude.Eta nolako urruti da hori? Ia imajinaezina da. Espazioaikaragarri handia da. Itzela. Demagun espazio-ontzi bateanIA DENAREN HISTORIA LABUR BAT36

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!