20.09.2015 Views

ODOLAREN MINTZOA

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gutu dutenek badakite zoin zen eginbidetsua eta bere ikasleentzat

garratza. Bainan ni haren ganat trankil joaiten

nintzan, harek eman ikasgai zatiak osoki ikasten eta haren

erakaspenak gogotik entzuten.

Eskola haundian aldiz, errient erdalduna ginuen, euskararen

kontrakoa gainerat, bertze aunitzen gisa. Haurrak

elgarrekin euskaraz mintzo hauteman orduko, gaztigatzen

gintuen; bainan gainerakoan etzen bate re jaun ertora baino

garratzagoa.

Zergatik nintzan beraz, katiximarat gogotik joaiten eta

eskolarat bortxaz? Nihaurek ere gero konprenitu nuen.

Jaun ertoraren eta ene artean bazen gauza bat haren karguaren

eta ene eginbidearen arteko korropiloa laxatzen

zuena: hura zen gure hizkuntza maitea.

Eskola ere euskaraz egin balaukute, ikasi beharrak errex

ikasiko nituen nik ere.

Bidenabar erran dezadan gure jau n ertora euskalzale

ona zela; katiximarekin batean entseatzen zen guri euskararen

ere erakusterat. Harek euskara garbia zuen maite,

ez frantsesarekin nahasia. Euskalzaleen biltzarraren manuz

frantsesaren euskararat itzularazten ere ari izan zauku.

Orroit naiz behin nik irabazi nuela lehen saria Urepele'n.

Hola ezarri zuen Eskualdun'ean gero ene adixkide izan

behar zen Elizalde, Zerbitzari apez zenak, hura izaiten baitzen

gure lantxoen jujari:

Airez aire,

hi haiz lehen, Ferdinand Aire!

Ez bide zuen pentsatzen orduan, geroxago ene pertsuak

ere behar zituela jujatu!

26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!