20.09.2015 Views

ODOLAREN MINTZOA

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gehiago handik eta hemendik bildu kopia batzuetarik. Hauetarik

gehienak izeba Marianak eskuratzen zauzkitan. Holaxet

aunitz euskal kanta ikasi nituen, orai gehienak ahantziak

baditut ere.

Badut zonbait xaramela aterarik ene ardien inguruan.

Iduritzen zitzautan heieri ere laket zitzaiotela kantua.

Gero hasi nintzan pentsatzen kantu eder horiek norbaitek

eginak zirela. Jakin ere nuen horiek deitzen zirela

pertsulariak. Hori zitzautan gauza harrigarria, kasik ezin

sinetsia. Nik ez bainuen holako dohainik sendi ene baitan.

Xoraturik egoiten nintzan mixteriozko gizon horiek gogoan.

Nahiz ez nuen behin ere pertsularirik entzun, ez ezagutu,

eta behar bada hortako, ordukotz pertsularitza nadukan

berez den bezalakoa. Bada ordea bide, egiazko pertsularitzatik

eta pertsulari aunitzek egiten dugunerat.

Nik ene amentsetako pertsulari heietarik gutixko ezagutu

ditut. Egin ditudanak ere, mugaz bertzaldean. Bainan

ez noa nehoren izendatzerat. Heiek ba, betetzen dituzte

egiazko pertsularitzaren baldintza guziak. Eni sobera gauza

eskastu zauzkit beti hortako.

Euskal kantuetarik pertsularietarat eta pertsularitzarat

joan banaiz, nik orduan uste nuelakotz kantu guziak pertsulariek

eginak zirela izan da. Aspaldi ikasi nuen ordea,

gure kantu eder guziak ez direla baitezpada pertsulariek

eginak; bi gauza direla kantuen egitea eta plaza batean

edo ostatu batean pertsuen emaitea.

Halarik ere errexago da pertsulari batentzat kantu baten

egitea, kantuak egin dezazken batentzat bat batean pertsuak

emaitea baino.

Behin hauteman nuen ene aita zena ene osaba batekin

pertsularietaz mintzo. Zioten dohain berezi bat bazela horien

baitan, eta horier entzuten zirela guk erabiltzen ez

31

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!