20.09.2015 Views

ODOLAREN MINTZOA

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1/ Ez dakit eman behar nukenetz suerte txarraren kondura

edo nihaurek tentatzen dutan delako suerte txar hura;

ene denboran jauzika nabil ixtriputik ixtripura,

zonbait oinaze jasaitekoa etorri nintzan mundura.

2/ Lehendik ere zonbat ez behar etorri den ene gana,

zerbait seinale aurki ditaike ene gorputzean barna;

nahiz guziek utzi dautaten orroitzapen kirets bana,

bertze guzien gainekoa da aurten gertatu zautana.

3/ Abar tzar batek begian jorik oldar ezin sinetsian,

zonbat denboraz lurrean egon ote nintzan hil etsian,

bizitik eta heriotzerat dagoen arte hertsian?

Nago begi hauk behin betikotz nolaz etziren hetsi han.

4/ Ene denboran ez dut pasatu halako memento txarrik,

nolaz etzuen nehork hauteman nik han egin deiadarrik?

Galbideko dei samin guziek etzuten egin indarrik,

oihanak ito zituen eta han egon nintzan bakarrik.

5/ Bainan Jainkoa, beti bezala, ene bixtatik gordea,

noiz Hari oihu eginen nion zaukitan aldetik beha;

ez nuen hanbat merexi bainan urrikaldu zen ordea,

orduan ere Bera izan zen gu denak baino hobea.

6/ Hark erran zautan: «Zertan zaude hor mundutarren hai­

[duruan?

Gaur Nitaz bertze laguntzailerik ez baitukezu munduan!»

Alta J ainkorik etzen iragan artean ene buruan,

ene fedea zoin ahula den ikasia dut orduan.

328

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!