20.09.2015 Views

ODOLAREN MINTZOA

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3/ Ene amatxik mundu guzian ba ote zuen berdinik?

Dudatzen nago hartu dukeen nehoiz ere atseginik;

orai eskuak ximurtu zaizko zainak hor dauzka urdinik,

eta ez dago arritzekoa horrenbeste lan eginik.

NI NAIZ

Usurbil'en, 1975 urtean, "Ni naiz» gaia eman eta, kantatu

pertsuak:

1/ Gure izakera desberdina da nola gauetik eguna,

bainan bakoitzak ereman behar Jainkoak eman diguna.

Nihori nehoiz ezin dut gorde ene aurpegi iluna,

gorputza latza badaukat ere bihotza daukat biguna.

2/ Asko alditan, atsegingarri zuentzat izan beharrez,

alaiarena egiten dakit, maitasunaren indarrez;

bainan barrua goibeldua maiz mundu huntako gaitz txarrez,

alai agertzen naizela ere, bihotza daukat negarrez.

3/ Zuen zorionak pozten nau ni, ez naiz gizon bekaiztia;

bainan barnetik senditzen ditut ongia eta gaizkia.

Ez naiz izar bat, hori badakit, ezta ere iguzkia;

bainan horrela har nezazue, hori da naizen guztia.

345

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!