20.09.2015 Views

ODOLAREN MINTZOA

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

Odolaren mintzoa - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nahi ez duenak ez beza sinets, bainan eni bigarren hori

eskastu izan zaut beti. Ez du pertsularia izan behar, ni baino

titxolariago izaiteko. Gogoarekin bakarrik ere zerbait egin

ditaikela, badut ahatik lekukotasuna. Ni hortaz izan bainaiz

geh¡enik dohatua.

Ez bainaiz ordea titxolaria, beti nekez ari izan naiz, eta

ongi berriz bakan. Nondik nahi duzu, rima ezin bilatuz ari

denak, gogoan izan ditzan, pertsuak ona izaiteko eskatzen

dituen bertze baldintzak?

Pertsu ona egin nahi duenak, ez du behar problemarik

izan horren osatzeaz, behin zer erran gogoratuz geroz. Errextasun

hori osoan duten pertsulariak, nehork uste baino gutiago

dira.

Bertze guziek barka dezaidatela, bainan alde huntan Xanpun

dugu, izaitekotz, hortaz dohatua. Gipuzkoa'n eta Bizkaia'n

badira ahatik andana bat, gure iduriz hasteko, pertsua

nahi bezala moldatzen dutenak edozoin rimetan.

Rimaren bilatzea baldin bada enetzat segurik lanik zailena,

hori da ere gauzarik premiatsuena pertsuaren egiteko.

Azken denbora hauetan, pertsuzale batzuek atera daukute

ez duela rimak inportantziarik haundiena pertsu batean;

barnean zer duen dela gehienik konda. Eta banago, hori entzunik

edo, zonbait entzule ez ote diren egoiten gaizki rimatu

pertsu bat entzun arte, esku zartaka hasteko!

Behar bada, pertsulari batzuek ere atseginekin entzun

dute ateraldi hori, askatasun horrek arint lezakelakotz gure

lanaren zailtasuna. Bainan ez ditela lokar. Pertsulariak

pertsuak egin behar ditu. Nolakoak egiten diren, hori bertzerik

da. Bainan arrozoinamendu txar bat ongi rimaturik,

pertsuago da, arrozoinamendu on bat gaizki rimaturik baino.

Irinik hoberenarekin egin orea ere ez da ogia, labean

axala egin artean.

58

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!