12.05.2013 Views

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

habia (orobat kabia g.er., kafia g.er. eta kafira g.er.) 1 iz hegaztiek, arrautzak erruteko, txitatzeko eta

umeak hazteko moldatzen duten babesgunea. Azeriek badituzte zuloak, eta aireko hegaztiek habiak. Egur metaren ondoan,

kafia bat. Habia eta bi mikakumeak begiztatu nituen nik ere. Habietan errun berriak ziren lau arrautza harrapatu zituen. Kumetzeko,

arrautzak besteen habiatan jartzen ditu. Habiatik irten berri den txorikumea. Hegalak zabaldu eta begirada zorroztu; bertzerik ez du

behar arranoak bere bakardadean abiatu eta kumeen habiara jakiz kargaturik itzultzeko. Txoriek habietarako lapurtzen zuten artilea. Eta

kukuak hantxe paratuko dizu bere arrautza, batzuetan bertakoak zapuztu gabe, baina maizenean arrautzak jan, habia zapuztu, bere

arraultza ipini eta ospa! Habiak zapuztaraztea edo habiatik arrautzarik harrapatzea. Igeri egin eta gero amuarrainetara edota txori

habiak bilatzera. Birigarroaren habian jaiotako kukua bezala.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) Mikak, adartxo batzuk hartu eta habia-barrena sendotu zuen. Txoriek habia-eraikuntzari

buruz baino ez dutelako hitz egiten. Bekaizgarri zitzaizkien sagutxoak, zeinak, lauzen arteko beren habia-zuloetatik alderrai, ogi

sagaratuaren apurrak karraskatuz gizentzen baitziren.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) Bitorianoren txalupa txirlaren maskorra begitandu zitzaidan lehenik, eta sorterria

bera txori-habia txiki gero. Lertxun garai batzuek [...] bele-habia ikaragarri handiak gordetzen zituzten beren adaburu dardaratietan.

Urtero hainbat zikoina habia kentzen edo tokiz aldatzen dituzte Gurelurrekoek, eraikinetan kalteak egiten dituztelako. Hegoaldeko bi

uhartetxoak kaio-habiaz beterik daude. Pinguino habiak aztertu behar ditut.

4 (bestelako animaliena) Odriozolatxo baserrian Kanelik umeak zituenean, berak garbitzen zien habia. Arratoi habia bat baizik ez

da. Suge habia aurkitu ondoren. Uste zutelako ezen sugegorriek habiatzat hartu zutela. "Liztorren habia", harako hark esango zukeen

bezala. Armiarma-habien bidea. Intsektuen habia metatua zirudien. ik beherago 6. Liztafin kafien desegite 100 pasaturik.

5 irud/hed Bi amoranteak beren habian. Maitasun gnostikoaren habia. Izotz-patin pare baten habia da izkinako otzara bat. Iraultzaren

habia zen Eibar, Bergarako jauntxo guztien ikara. Are dohatsuago sentitu nintzen istant hartan Pisako katedralean [...] Monteverdiren

musika solemne haren habian eta aterbean. Gabiako habiarantz gora berbak oihartzun modura zetozkidan. Ekonomiaren suge-habia.

"Maitasun-habia" edo gisako zerbait. Ez, toki hark ez zuen espioi-habia baten itxurarik batere. Sasiko habian sortuek halako mesfidantza

pizten didate. Piztiak Pagabasoko leizea hartu zuela habiatzat. Herria faxisten habia huen. Historia handiko hiria, sekulako lapurren

habia. Zeren urte luzeetan izan baitzen Trinidadeko uhartea itsas lapur ingeles eta holandesen habia. Txatxarramendi irlako metrailadore

habiak leherrarazi beharko zituen.

6 bizilekua. Hiru zaldi eta kibitka kaskartxo bat erosirik, behin eta betiko alde egin huen etxetik, heure habiatik. 1986ean, Irabarneko

habia ützirik, Mauleko plazalat jin zen. Indietarako asmotan zegoen etxejaun bati etxea eta lurrak erosi zizkioten arte, non habia berria

moldatu baitzuten. Urteen poderioz gorputzak estalpearen epela bilatzen din eta auskalo non izanen duen orain habia. Zinez gnomo

egitekotsuen habia bailitzan.

7 habia egin 1 Zergatik egiten dituzten enarek habiak etxeetako teilatu-hegaletan. Lotsagabeak dira beleak, batez ere habia egin

dutenean. Arranoa bezala altxatuko bazina ere, habia izarretan egingo bazenu ere. Katagorriok adiskide eginez gero, zeure gelan bertan

egingo dute habia eta umeak. Kalabaza haiek behintzat, saldu beharra zeukaten, izan ere saguak jaten eta haietan habiak egiten hasita

zeuden. Oihan batean non, tximistek joriko enborretan, erle basatiek egiten baitzuten habia. Oiloen zorritxoak dira, hegalpean habia

egiten baitute.

8 habia egin 2 irud Lagunurkoaren aldera jiratu eta honen bihotzean eginez kabia. Mafiak habia egina zuen sistemaren gune

boteretsu guztietan. Silikosia guztien biriketan habia eginda. Bere amets guziei, haren bihotzean habia egina zuten lilura guziei. Halako

artegatasun ilaun batek egin zuen habia neure barrenean. Beheranzko bide horretan [...] bizitzak bihurgune bat marrazten du, eta

helduleku horretan egiten habia. E Zaharron buruan kaosak habia egin ez dezan, hala esaten digu. Egiak badakiela gezurrean habia

egiten.

[3] birigarroen habia (4); egindako habia (3); habia egin (8); habia egina (5); habia eginda (4); habia egiteko (6); habia egiten (18); habia izan (3);

txorien habia (5); habia uretara jausi (3); habiak egin (3); habiak egiteko (4); habiak egiten (3); birigarroaren habian (5);

habiagile iz habia egiten duena. Mika omen zen munduko habiagilerik hoberena.

habiatoki iz habia egiteko lekua. Eskuzabaltasun estaliek eta itxurakeriek izango dute han habiatoki, testamentu egiteko

ahalmena debekatuta edo murriztuta badago.

habiatxo iz adkor habia. Bost metro gora, sabaipeko angeluan, aurreko urteetako lanez eginda, han zuen enara bikoteak bere

habiatxo mimoz eta moko-kolpe askoz, lokatz busti goxoz buztinetan osatua. Gero, enarak lan-eta-lan, abiada batean ari ziren, goizero

habiatxoa konpontzen. Han-hemen, lanpara ñimiñoak piztu ziren, argi-habiatxoak eginez gauaren erdian.

habikada iz habiaren edukia. Batzuetan ez zuen batere bidaltzen, eta beste batzuetan, aldiz, habikada oso bat.

habitaezin izond lekuez mintzatuz, bertan bizi ezin dena. Erreferentziarik gabeko leku habitaezin batean,

desolamendua jaun eta jabe zen erbestean.

habitagarri izond lekuez mintzatuz, bertan bizitzeko modukoa. Tailer mekanikoa nahikoa habitagarri dagoela

iruditzen zait orain.

habitat iz animalia edo landare mota baten berezko ingurunea. Habitatak suntsitzea animali eta landare espezie

askoren desagerpena eragiten ari da. Asiako Errusiaren ipar-ekialdeko muturreko biztanle primitiboen garai bateko habitat bakartutik

Alaskarantz. Igelaren habitatari kalte egitea «delitu ekologikoa» dela adierazi du. Habitataren kalitatea funtsezkoa da bisoi europarraren

etorkizunerako. Zibilizazioen habitat-en arteko benetako mugek. Gizakiaren lurreko habitat-eko gordeleku eta zokoak. Arkitekturako

laborategian habitat eredu berriak ikertu zituzten 2003an. Badugu lan itzela, baita miresgarria ere, habitat honen ekosofia deskribatzeko,

kultura honetan bizitzeko.

2 irud Kultur habitaten diagramara. Balizko perfekzioaren zain, inperfekzioa eta absurdua ditugu habitat naturalak. Gauza jakina da

eskizofrenia dela euskaldunon habitat naturala.

habitatu, habita(tu), habitatzen 1 du ad bizi izan. Baina gu sapiensak gara, Unibertsoa habitatzen dugun gizakiak. "Nik

honezkero ez diat etxerik" esatekotan egon zen, baina oraingoan damuak berea ez zen etxe hura habita zezan utzi zuen.

2 (era burutua izenondo gisa) Zer besterik behar du batek uharte habitatua izateko? Eta aurpegiak datozkio hitzekin batera,

paisaje bizidun, habitatu bat.

haborokin 1 izond gehiegizkoa. Adorazio gehiegizko eta haborokina bereganatzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!