12.05.2013 Views

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

hankatzar iz hanka handia. Harryk atzera bota behar izan zuen burua haren aurpegi erraldoiari begiratzeko: antzinakoa zen,

tximino-antzekoa eta bizar mehe luze-luzea zuen, bere azti-jantzi dotorearen barreneraino iristen zitzaiona; azpi-azpian, ganberaren zoru

leunaren gainean, bi hankatzar gris ikusten zitzaizkion. Hankatzar haiek handik kentzeko.

hankazabal ik hanka 28.

hankazain ik hanka 30.

hankazgoratu, hankazgora(tu), hankazgoratzen du ad azpikoz goratu. Lege zitala zen; izan ere, ohiturak

gordetzeko, natura hankazgoratzen zuen, ohituren jatorria naturan dagoelarik. Fisika klasikoaren oinarriak erabat hankazgoratzen

zituela. Hobe nuela, alegia, botila erdi hutsak ikusteko ohitura ezkorra beste baterako utzi, baldin eta ez banuen Pariseko egonaldi

erromantiko hura hankazgoratu nahi. Honelako interpretazio guztiek dena hankaz goratzen dute arrazoi makurrez. Naturaren berezko

ordena erabat lardaskatuz, nahasiz, suntsituz eta hankazgoratuz. Estatu Batuetako interes-tasak igotzen badira, edo tokiko ordainketabalantzak

behera egiten badu, hankazgoratuak gerta daitezke kapitalen fluxuak.

hankazpi (orobat hanka azpi) iz oinazpia. ik hankape. Ote mordoen gainera jauzi egin, eta halare lasai; hartaxeraino

kailutuak hankazpiak. umeek hankazpian zanpatutako lore txuriek. Vespan, hankazpian, soinua eramaten zuen Gelatxok. Egurenek

saxofoia hankazpian eramaten zuen. Bere kaparen barrenak hanka azpian katigatu, eta estropezu egin zuen. Trenez, berriz, zakuan

gaztainak bezala joango zara, lagun bat hankazpian eta bestea buru gainean dituzula. Oinarrizko eskubideak ez ezik, gure eskubide

politikoak ere hanka azpian hartzen dituzte.

hankoker ik hanka 22.

hankutsik ik hanka 17.

hanpadura 1 iz hanpatzea. Hanpadurak beheiti egin dik, behinik behin. Paparpean, kamisetaren hanpadurak iradokitzen zituen

malkarrak ere belzturik ote zituen. Eta, haren begitarte eder lasaian, haren lepoaren hanpaduran, halako izu-ikara lauso bat ageri zen

gauza higuingarriez elikaturiko gizon haren aurrean. Erraz askatu zuen bonbilla zaharra, eskuetan erabili zuen, hementxe, kristalaren

hanpadura hau, xahartu egin haiz.

2 irud Familia giroko kontuekin batera, hanpadurarik batere gabeko estiloan beti, faxismoaren gorakadaren eta Bigarren Mundu

Gerraren garaiko Italiaren kronika zintzoa idatzi zuen Ginzburgen bere nobelen bitartez.

hanpatsu izond hanpatasunez betea. ik hanpurutsu. "Ni nauzu" esan ala ez egon nintzen, baina hanpatsuegia iritzi nion.

Agur ekitaldi ofizial hanpatsua egin zuen Euskaltel-Euskadi taldeak eta talde hori laguntzen duten erakunde ofizial denek, atzo eguerdian,

Derion.

hanpatu, hanpa, hanpatzen 1 da/du ad puztu, bete; harrotu. ik hantu. Burua atzera bota eta arnasa hartu zuen

bularra hanpatuz. Cécile Andereñoa, harakinaren alaba, behin ere ezkonduko ez dena masailpeko gurintxoak hanpatuak dituelako. Bisaia

odolez hanpatzen ari zitzaiola ohartu zen, erran nahi baita, lotsagorritzen ari zela. Hezetasunak hanpatutako ateen danbateko eta

mailukadak. Ez ahal gira halere ogia bezala hanpatuko! Hegazkinetik jaistear ginela, andereak leihotik metropoliko bide nagusiak autoz

hanpatuak susmatzen zituela erran zidan. Klase borrokak alabaina ez zituen sakelak urrez hanpatzen, alderantziz beharbada. Nire gela

ke eta erretxina usain magiazko hartaz hanpatzen zenean.

2 irud Ahotsa hanpatzen du, norbait imitatzen ariko balitz bezala. Hitz horiek urguiluz hantu, hanpatu ninduten. Goiz nabar haietan

hatsa bahitua, antsiaz hanpatua eta izerditan iratzartzen nintzen. Ohe estaliaren pean kukutu orduko, egunean zehar hanpatu desira

lehertu zen. Euskal Herriaren eta Euskararen amodioz zartatzeraino hanpatu testuak eskaintzen. Senperetik higitu gabetarik, Amerikak

burua hanpatzen zidan.

3 (era burutua izenondo gisa) Praken goiko botoiak askatuak zituen, sabel hanpatu hura estutzen baitzioten. Karkara gordina

askatzen zuen noiztenka, etxekoei maleta hanpatu batetik ilkitzen zituen opariak banatzen zituela. Betazal berde hanpatuen tolesetan.

Itsaso Beltzean nekez eta poliki zebiltzan itsasontzien oihal hanpatuak bezala. Azken batean, argumentuaren sortzailea nintzen,

istorioaren egitura niri zegokidan, halaxe esaten nuen neure artean, neure buru hanpatu-harrotua Hollywood-en ikusten nuela. Ahots

hanpatuz, polboroiak jaten ari balitz bezala. "Zurea duzu eraztuna", esan zidan modu goibel eta hanpatuan. Estilo hanpatuko txosten

korapilatsu bat. Zazpi orri, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan ohi duten babo-hizkera hanpatuan. Hitz hanpatuzko parrastada batez.

Idazle izan nahi dutenek, kazetariek, politikoek haren lirikotasun hanpatua imitatzen dute. Melanie-melodie: errima hanpatua. Adibidez,

has "du", John has read the book "Jonek liburua irakurri du" perpausean, baina ez does (hanpatua), John does read books "Jonek liburuak

irakurri egiten ditu" perpausean.

4 (era burutua izen gisa) handitua. Hiri bereko biztanle batek talo handi baten tamainako hanpatua zeukan bizkarrean.

[3] esaldi hanpatuak (3)]

hanpatuki adlag hanpatasunez, era hanpatuan. Nire maitea, abesten du Teresak, poetaren ohean ikasi zuen ingelesezko hitz

silababakar lodia hanpatuki esanez.

hanpatuxko adlag adkor hanpatu samar. Ahalketu egin zen, aitortzaren xalotasunak berak egiten zuen esaldia hanpatuxko.

hanpatze iz puztea, betetzea; harrotzea. Hanpatze batek hartzen gaitu aditzearekin arrotzeri gure Eliza Euskal Herriko

ederrenetarik dela.

hanpurus izond harroa, handiustea. Janinak ez zuen Chadefaud hanpurusa begiko, nahiz eta gerla aitzineko urteetan [...]

harekin oheratzen zen erregularki. Esnetegiak hor daude, hanpurus, gauez ene izuarazteko, baina laborariak ez dituzte den mendrenik ere

gibelatzen.

hanpuruskeria iz harrokeria, handiustekeria. Zifra horiek kontutan hartuta, ulergarriak ziren Alfonso XII.a ume-purtzilaren

harrokeriak eta hanpuruskeriak; eta ulergarriak ere, nola ez, karlisten arteko kezkak eta beldurrak. Eta lehengo ohituretan zirautenak,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!