12.05.2013 Views

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

5 airatu, zabaldu. -Egia al da egiten genituen gauzak haizatzen ibili haizela? Ez zitzaien gustatzen beren familiaren kontuak

haizatzea. Gobernuak egia esan die espainiarrei eta beste batzuk dira, aitzitik ere, gezurra haizatu dutenak. Eta haren heriotzaz ez da

haizatuko erru-marmarrrik. Gure zenbait hanka-sartze ondo asko haizatu zituen prentsak, gu lotsagarri utziz, haizatzeko modukoak izan

baitziren izan ere. Komisarioaren alderdi ilun zenbait haizatzen saiatu omen ziren. Hura posibilitate bat zen, komunikabideek berehala

haizatu zutena... Diktadoreak Gustavo Duran sobietarren agentea eta homosexuala dela haizatzeko agindua ematen du. Zergatik

haizatu da eskakizunarena, hain zuzen ere, orain, hura urrian sinatu bazen?

6 puztu. Bizikletaren gurpilak haizatzeari ekin zion. Mattinek irri egin zuen eta, ohi zuen bezala birikak haizatzen zituela eta bularra

kanporatzen, erran zuen: [...].

7 haize eman. "Ufa!" Aurpegia gorbataz haizatzeko itxurak egin zituen. Ez dugu nahikoa jendeari jarlekuez haizea ematea: orain

mahaiak ere haizatu behar ditugu!

8 harrotu. Lehendik ezagunak ziren desadostasunak haizatu dira berriro, eta ildo kritikoek aspaldiko kritika garratzenak egin dizkiote

Begoña Erraztiren zuzendaritzari. Tirabirak berriro haizatu dira.

[3] boteretik haizatu (4); kargutik haizatu (4)]

haizazu izond haizatsua. Holako snobismo ziztrin eta haizazua ezin dut eraman.

haize 1 iz atmosferaren higidura; higitzen den airea. Haize, tenperatura, presio, eta eguzki-laino-eurien denen arteko gune

berezi hori. Zabaldu zure fedegabekeria lau haizeetara. Beren patua mundua zeharkatzen omen duten 14 haizeen esku zegoela. Haizete

beldurgarriak Kantauri itsasertzean: 125 km orduko ibili zen haizea, behin eta berriz. Haizea hasi zuen. Haizea atera zuen, baina

airearen goiko geruzetan baino ez oraindik. -Haizea dakar -neska ahotsa. Dantza eta kanta, adiskide, / haizea dator Larrundik! Haizea

iparretik zetorrenetan ekartzen zuen itsasoak egur gehiena. Haizeak mendebaldetik jotzen zuen oraindik. Hegosartaldeko haizeak joko

du. -Zer haizek joko zion, bada? -zioen bere artean. Iragaiten dira haizeak eta kontra-haizeak, eta badirudi ezen ez dela deus ere

gertatzen. Gero, haizea altxatu zuen eta lehortzen zintzilik jarritako arropa puztuek bereganatu zuten nire arreta. Hondartza, eremu luze

haizeak astindua, eta itsaso berdea, zuriz zipriztindua. Zeren, haizeak baretuko ez balira, ezein indarrek ezingo lituzke gauzak galgatu ez

suntsibidetik libratu. Haizeak astinduriko liho-landarearen dardararekin hitz egin zuen: [...]. Haizeak harroturiko hauts-zirimolak. Komeni

zaik haize pixka bat hartzea. Haizerik gabeko aire hotzari. Atzera eta aurrera ibili nintzen, eskuak patriketan, batzuetan haizearen alde,

ia-ia airean eramana, eta besteetan haizearen kontra, kostata noski, burua makurtu eta gogor ekin behar bainion aurrerantz. Eguzkitik

jasoriko beroa, halere, murriztu edo areagotu, biak gerta daitezke zein haize dabilen. Une batez pentsatu zuen haizearen hotsak esnatu

zuela. Ospe hutsalaren haizeak puztuta, bere gudari-taldea Pugliara eramatea erabaki zuen. Harrizkoa uste genuen jauregia, lastoz egina

zen, eurien eta haizeen mende zegoena. Ildoen gainera etzan zen haizetik babesteko. Haizeak garai joanen errautsak harrotzen ditu, eta

nik usoak ikusten ditut zeruan. Han goian, beraz, haizez eta suz beterik dago dena; horregatik trumoiak eta oinaztuak nondinahi sortzen

dira. Handik aste batzuetara "Haizearekin joana" izeneko filma estreinatu zuten. · Maurrasen luman Erromantizismoaren gaitzespenik

gaitzena da hori: edozein haizetakoa, errogabekoa, superfiziala esan nahi du.

2 (izenondo eta izenlagunekin) Haren adarrek karraska egiten zuten, haize handia balebil bezala. Halako haize indartsua

dabilenean eskribauren bat hil dela esaten zuten antzina. Haize nahasiak zebiltzak hemen inguruan. Meseta aldetik datorren haize lehorra.

Itsasoko haize umelek dakarkiguten aire fresko euritsutik. Mendiko haizea arnastu nuen. Udaldiko haize beroa, hezetasunez gainezka

datorkiena. Haize eme, hozkirriak... Haize hozkirria bainuen, estutasun hartan, lagun bakar. Sargoriaren kontrako haize fresko apur bat

sentitu zuen. Kontrako haizeen eraginez. Haize polarra esanda ez dakit antzemango dion gure baserritarrak, ipar beltza deitzen baitio

berak. Siroko delako haizea. Garaian garaikoa ez den haize gordin arrotzari berriz haize berdea esan ohi zaio. Haize kontinentala, gurean

frantzi-iparra deitzen dioguna. Istriborko haize ederra genuela itsasoratu ginen. Ekialdetik jotzen zuen haize leunak. Haize arin batek erdi

harrotzen zizkion oihalak. Ipar edo iparrekialdetik jotzen duen haize latza,sukarra eta erreuma-handitsuak berekin ekarri ohi dituena.

Eguna eguzkitsua eta beroa zen, eta haize mehe bat sartzen zen auto barruan. Zenbat eta presio-gradientea pikoagoa izan, orduan eta

haize latzagoa. Haize zakar batek jotako ihi herbala balitz bezala. Haize zirimolatsu ikaragarria Castevellen, zuhaitzak orpotik bihurritu,

atera eta puskatu zituena.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) Ez dabil haize-punta arinenik ere. Ez baitzebilen haize-muturrik. Ontziak Eolia

uharterantz zihoazen atzera, haize-ekaitz ikaragarri batek bultzaturik. Héraclius doktorearen giltzaria, haize bafada bat bezalaxe sartu

zen. Gain hartan haize ufako batek hedoiak baztertzen ditu. Airean geldia zegoen usaina harrotu du haize-bala batek. Haize kolpe

ikaragarri baten eraginez. Bero zakarraren ondotik sortzen den haize firfira goxoari. Belatxingak, berriz, haize txanpa ttikienarekin

jolasean. Ordutik aurrera Almak, haize-egunetan, Mahlerren kanta jotzen zuen. Korridore zuzen eta zikinak, haize-leku, arbolarik gabeko

espaloi luzeekin. Langile batzuk hilobien inguruetako orbela biltzen ari ziren haize-xurgagailu batekin. Haize-ponpa eta urtegia ikustera

doaz jabegoaren mugaraino. Haize-geriza ganduz estalian zehar begiratu behar du Lucyk gidatzeko; Grahamstown-eko bidea hartzen du.

Aspalditik genuen haize tresnaren bat sartzeko gogoa, eta Asier azaldu zenean zorte ikaragarria izan genuen. Hari instrumentuak lehenik,

haize instrumentuak ondoren, eta butzeko, perkusioa eta arpa. Fanfarre bat antolatu ere bai, haize-tresna zalapartari eta kantariekin.

Haize sekziokoak (saxoa eta tronpeta) eta erritmo gitarrarena. Haize sistema bidezko zabor bilketa gehiago egingo dute Gasteizen.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) Itsas-haize edo brisara arratsalderokoa gogoan izanik. Izotz haizeak erraztatu

plazan hitz egiteko premia ankerra piztu zitzaidan. Hego emea ere deitzen diogu, eguzki-haize nafar horri. Euri haizea ere halatsu dator

beti bide jakin batetik. Baina hego xuabe geldoa, hego punttua menditik behera disimuluan datorrenekoa lur-haize, lehor-haize, barren-

haize hori genuke terrala, berez. Mendi-haize motelsko bat besterik ez dabil. Zefiro haizeak jotzen duen bakoitzean. · Eta irribarre

okertuan halako bozkario bat antzeman nion, barre-haize bat. Halako mirespen moduko bat, burla-haize batekin nahastuta. Gaixoa edo

eria baino hobeki ez ote datozkion mina eta minarekikoa gure baitan joka darabilgun morbo-haize honi. Orduan zer litzateke morboa?:

legea hauste hutsaren laineza eta txoro-haizea?

5 (esapideetan) Norat haize, han aise.

6 (erkaketetan) Ohartzen zen hargatik ele haiek haizea bezain arinak eta iheslariak zirela.

7 haizezko 1 izlag Eurek badakitela gogoaren izaera odolezkoa dela, edo baita haizezkoa ere. Eurizko eta haizezko egundoko ekaitz

gogorra. Haitz eta haizezko lurralde bat zen hura. Haize harrizko bihurtzeko, haizezko korapilo bihurtzeko. Begiak hertsiz, guztien artean

tiratzen zen haizezko hari ikusezina mirets nezakeen. Gure eguneroko solasaldiak gehienetan isolamenduaren aurkako manifestu

haizezkoak baino ez dira.

8 haizezko 2 (musikan) Perkusio, korda eta haizezko instrumentuen bitartez. Akordeoia eta haizezko tresnak baino ez ditugulako.

Alan Griffin irlandesa, haizezko soinu tresnen joilea. Erregeek ekarria zidaten haizezko melodika baten bila. Bigarren atalean haizezko

zortzikotea entzun genuen: Beethovenen [...] Octeto Mi bemol maiorrean, op.103.

9 haize alde adlag ik haizealde. Bela biak haize alde, badian sartzearren. Oihalak haize alde zabaldu eta sarraskia eta haragi

festa hasi aurretik alde egin. Orain dena haize alde doakiola ematen du. Hasian hasi eta haize-alde, egokiera probestea erabaki nuen.

10 haize-babes 1 iz haizetik babesturiko gunea. Enbarazuan dagoen mendi edo muinoa pasa eta gero, hantxe eguteran,

haize-babesa nola harrapatzen duen, han bai, hain arin datorren elurra, hantxe beheraka doa, haize-hutsunea topatzen duelako. Irlandar

baso guztiak bezala, ez zen oso zarratua eta muino baten magalean hazten zen, haize-babesean.

11 haize-babes 2 (txirrindularitzan) Aldeko haizea eduki zuten etapan eta haize-babesak sortu zituen horrek. Aurkako eta alde

bateko haizeak jo du eta tropelburuan joan behar genuen haize-babesak sortzen baziren atzean ez geratzeko. Haize-babes batek

lozorroan harrapatu zuen alemaniarra eta 7.35 galdu zuen. Haize-babes batean geratzea akats ñimiñoa delako Ullrichentzat.

12 haize-beltz iz Mendebaldeko haize zakar bortitzari haize beltza deitu izan zaion era berean, ekialdeko eguzki haize fin goxo eta

ongarriari haize xuria deitzen zaio Nafarroa Garaiko nekazal giroan. Haize zakarra, haize beltza balitz bezala zabaldu zen Frantziako bazter

guztietara mendeku nahia. Negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen, eta horretarako hiruzpalau

egunez behin-edo bidaltzen dituen haize beltz horietakoa zebilen. Behin galdutako ametsak ez direla berreskuratzen, haize beltzak, haize

izu-eragileak, haize zakarrak eramaten baititu ez jakin nora.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!