12.05.2013 Views

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

handiki 2 adlag handikiro, handizki. Handiki biziko zirela biak inozoak engainatuz trikimailuzko dadoez. Iazko udan handiki

aurkeztu zen proiektuak urtebete eskas iraun du. Eta handiki bururatzeko asmoa du bere 14. edizioa, aitzineko urteetan bezala funtsean.

handikiro adlag handitasunez. ik handiro. Handikiro ibiltzen zen, pauso luzeak emanaz. Urteak zeramatzan bere lanetik

bizitzen [...] ez handikiro, baina bai hainbestean. Munduko ospeak hainbeste goraltxatu zuen gizona, non Enperadoreak berak oso

handikiro koroatu baitzuen. Santuen izendegian ezarri zuen Frantzisko, aginduz haren festa beraren heriotza egunean handikiro ospa

zedila. Hileta-prozesioa handikiro egiteko, olibondo eta bestelako zuhaitz adarrak hartu zituzten denek eta, kandela ugariren argitan,

gorespenak kantatzen zituzten ahots ozenez. Hemen ez da izarrik ikusten zeruan -esan dit handikiro-.

handikoi izond handizalea. Bizidunak, elkarren irudikoak ginen, handikoiak eta burlariak halaber.

handikoiki adlag era handikoian. Ezpainak handikoiki plegatuz.

handikote izond adkor handia. Dendako jabea gizon handikote bat zen, gizena, bizar beltz usukoa eta sudur-kakoa. Haurtzain

handikote hark. Bi atezain beltz eta handikotek gordetzen zuten. Edward Mille eskarmenturik gabeko hasiberri handikote eta baldarra

iruditu zitzaion. Neke handiz makurtu du gorputz handikotea. Bere zapata handikote botoiez beteei begiratu zien. Kaian ainguratzen ari

zen bapore handikote baten kiratsa zetorren haizebetik. Eraikin handikote argitsu mailakatu batzuk.

handinahi (241 agerraldi, 63 liburu eta 58 artikulutan; orobat handi(-)nahi g.er.) 1 iz handitasun irrika;

handikeria irrika. Gizakia aurrera bultzatzen duen indarrari deitzen zion berak handinahia. Handinahia da, loriaren Desira

neurrigabekoa. Gaztearen handinahia kitzikatzeko eta irudimena ernatzeko bakarrik esan zion hori guztia. Dedalok ez zuen jarri bere

langintza inolako ideologiaren, inolako handinahi pertsonalen zerbitzura. Ez zuen akuilatzen ez handinahiak, ez diru-goseak, ez besteak

imitatu nahiak, lan egiten zuen etsirik zegoelako hor eta ez beste inon zerbitzatu behar zuela, horretarako eman ziotela bizia.

Handinahirik gabeko jakintsu honek berehalakoan sentiarazten zuen jendea eroso. Indurain beraren izateko modu apalak, handinahirik

gabeko jarrerak, zintzotasunak, finean. Ez ote du, azpi-azpian, gutiuste ilunen bat gordetzen handinahi horrek?

· 2 izond handitasuna bilatzen duena; handikeriaren zale dena. ik handizale. Apalenak, berriz, gizajo hutsak ziren,

edo hipokrita handinahi errukarriak. Baina itxura apal haren azpian arima handinahi bat gordetzen zen. Programazio artistiko handinahi

eta erakargarri baten aldeko apustua. Etorbide handinahia eraiki dute, sona handiko arkitektoek diseinaturiko eraikinez betea. Greziar

fanarioten gurari handinahi hori. Seigarren mendeko abenturazale helenikoen ametsik handinahienak erraz gainditu zituena. Bati baino

gehiagori handinahia iruditu dakioke asmo hau, oso-osorik hartzen baitu liburu batean azaltzeko aukeran liburu espezializatu askotarako

gaia izango litzatekeena. Bati baino gehiagori handinahia iruditu dakioke asmo hau, oso-osorik hartzen baitu liburu batean azaltzeko

aukeran liburu espezializatu askotarako gaia izango litzatekeena. Hainbesterainoko nekea alferrik hartu izanaren amorruak bizi du Garibai,

etsipena hartzen hasita dago, handinahiegi jokatu izanak damutzen du.

3 (izan aditzarekin) Handinahia zen Frantzisko, eta diruari nobleziaren ospea gehitu nahi izan zion. Ezkontzekotan nagok, baina

emaztegaiaren gurasoak oso handinahiak dituk. Astean bederatzi groshen irabazten zituen maisu-laguntzaile bat, nola ausartzen zen hain

zorrotza eta handinahia izaten? Alferrikako biolentzia dago, pertsonaia ustez sakonen arteko solasak handinahiak dira eta amaiera

aurretik aise igartzeko modukoa da. "Harreman arriskutsuak" beraz militar etsi eta gogaitu baten obra handinahia da. Helburu

handinahia zen, baina denbora zegoen, eta gogoa eta ilusioa ez zen falta.

4 (izen gisa) Eta Handinahiak, aldiz, ez du deusik desiratzen loria bezainbat, eta ez du deusek izutzen ahalkeak bezainbat.

Petersburgera joan zen, handinahi guztiek ohi duten bezala.

4 handinahiko izlag handinahia, handizalea. Bagenekien zibilizazioek kolapsoak izan zituztela iraganean, eta Mendebalde

modernoko gizakiak eraikitako etxe-orratz handinahikoak pitzadura beldurgarriak zeuzkala orain. Alferkeria gozo batean bizi ziren, halako

bizimodu garesti, korapilatsu eta handinahikoan. Higuin baitzituen hark [Zeusek] gizakiak, handinahikoegiak eta ustetsuegiak izaki

haren gusturako.

handinahikeria iz handinahi gaitzesgarria. Horren bidez Kristoren jarraitzaileari ohore eta gorazarre iragankorrak

mespretxatzen irakasten baitzaio, handinahikeria eta harropuzkeria zapaltzen eta itxurakeriaren iruzurra baztertzen. Piztia ilehori honen

gerra-zaletasunak, saldukeriak eta handinahikeriak. Handinahikeriarik gabe txikitasunetik abiatu da Borda. Indietako ontziak txikiak

ziren, eta greziar eta erromatarrenak, handinahikeriak eginarazi zizkien ontzitzarrak alde bat utziz gero, ez ziren gureak bezain handiak.

Ez dut handinahikerietan sinesten, teoriaren gainetik, praxia nahiago izan dudalako beti. Handinahikeriaz jokatzea kaltegarria izan

liteke.

handios (orobat handioso g.er.) hantustetsua. Bai, gaixo soldadoak, izan ziten frantses edo aleman, frangotan behargabe

hilak aintzindari handios batzuren urgulua asetzeko! Handiosa, ahalguztiduna, antzinako Jainko baten jaiotza laguntzeko sortua balitz

bezalakoa. Gorroto zion imintzio sutsu eta handios haiengatik. Kristautasuna kristauentzat utopia bat dela, utopia handios bat. Igan nuen

eskailera hau, eta handik eliza behatu nuen, zinez hits eta handiosa. Handik bertatik abiatzen zen halako bide handios azpia harlauzez

egoki estali batean zehar. Adinean aurreraturik, ordea, ez zuen eragozpenik jarri kristau mediku zahar bat, bizar-handios eta gogoiluna,

senartzat hartzeko.

handioskeria iz hantustekeria. Kapitelik eta astragalorik ikustatu nuen, frontoi hiru-ertzik eta bobedarik, granitoaren eta

marmolaren handioskeria lausorik.

handiputz izond adkor harroputza. Fat Swanson handiputz hori. Ez dut birjina handiputzik nahi neure inguruan. Baina

zabartzen dena, harroxko edo handiputz bihurtzen dena, patuaren opariak umil onartu ezin dituena [...] akabo, horrenak egin dik. Akitua

zen mintzaldiez, barnez hutsak ziren ele handiputzen entzuteaz asea zen. Jaunak zeharka begiratu zidan eta barrez hasi zen, hots pixka

bat atereaz oraingoan, itxura handiputz eta erretxinaz.

handipuzkeria iz adkor harropuzkeria. Orain[...] konturatzen nauk handipuzkeria hura, itxialdi hura eta bakartze hura

zenbaterainoko umekeriak izan ziren. Beren lotsagabekeria eta handipuzkeria arriskuan jarri gabe. Bai, handipuzkeria hutsa duk... eta ,

hala ere, duintasun hori duk giza bizitzaren edukirik sakonena.

handipuztasun iz adkor handiputza denaren nolakotasuna. Bere begiez ikusi ez duenak nekez sinets badezake ere

zenbaterainokoa den Juan Inazio Iztuetaren handipuztasuna, zure adimen zoliak aise ulertuko du bertsook ezkutatzen duten arriskua, eta

zure aginpide ezin zuzenagoak bitarteko guztiak jarriko ahal ditu gipuzkoarren arima osasuntsu gordetze aldera!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!