12.05.2013 Views

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ularraren kontra, lotan. Bere hankako behatz lodia igurzten. Beste batzuek, ez esku ez hanka, hala ere, bizi nahi zuten. Eskuak eta

hankak loturik, eta ahoa fardelak biltzeko zintarekin estalirik. Ziztu bizian oihanaren ertzera joan eta hanka altxatu zuen sikomoro

pikuondo baten kontra. Hankak tolesten zitzaizkion, fusilatzeko pelotoia zain izango balu bezala. Zorionez, hanka galdu zuela eta ez

besoa. Ezbeharraren ondorioz, hanka galdu zuen eta harrezkero, guztira 21 ebakuntza egin zizkioten. Marmolezko eskaileran hanka jarri

orduko. Neure buruaz beste egingo nuke han hanka jarri baino lehen. Bazterrak bere jakarekin igurtziz, putzuetan hanka sartuz,

idazkietan letrak janaz. ik beherago 23. Izan ondo eta saiatu hanka putzuan ez sartzen. Erregeak, bere buru zuria zuriago erakutsi nahirik,

komeni ez zitzaion zangan sartu zuen hanka. Hankak luzatu, eta bezperan erositako DIB liburua atera nuen jakako patrikatik. Ez dela

seguru asko gorputzik jiratu, hankarik luzatu eta nagiak atera ezinez penatuko. Eta haren besoak eta hankak hartan biltzen ziren goxo. -

Zabal itzazu hankak niretzat. Nire aurrean, gona kendu eta aulkian eserita hankak depilatzeko prestatu zenean. Hankak txinaurritu

zaizkio jarria egon bitartean. Baina gau liskartsu batez hanka batean zauritu zuten eta herren utzi. Hanka gaiztotu zitzaidan. Hanka

hautsi didate! -oihu egin zuen. Ronek garrasi egin zuen minez, hanka hautsiaren gainera erori baitzitzaion Black. Hankan zuela mina,

hankan zuela mina. Hanka moztu zioten, eta ordutik 21 ebakuntza egin zizkioten. Soldadu-taldearen bila abiatu da hanka bat erdi

arrastaka zeramala. Aurrera egin zuen hankak arrastaka. Ama al zuen hanka arrastaka zebilen emakumea? Hanka bat bestearen azpian

trebeki tolesturik. Hankak gurutzaturik eseri zen. Hantxe eseri zen Willem, leihoaren parez pare eta hankak gurutze. Mutila, hankak

zintzilik eserita eta bi esku harri gainean bermatzen dituela. Tripaz gora jarri nintzen sofan, gorputz erdia zintzilik, hankak zabal eta luze,

pubisa harro eta ausart. Gazteetarik bat hankak zabal-zabalik eta eskuak garondoan dituela dago. Antonia mahaiaren alboan hankak

luze-luze eginda. Katua hanka artean sartu zitzaion. ik hankarte. Belarriak behera eta buztana hanka artean zituela. Ikatz guri-guria

zaukak horrek hanka artean, ikatz guri-guria, zera!

2 (izenondo eta izenlagunekin) 1,88 metroko garaiera, hanka luze eta gihartsuak. Tira, beti izan nituen hanka eta izter bikainak,

modu garbian esanda. Ilea nahasia eta hanka biluzietan zapatilla zahartuak zituzten neskak. Ronen hanka handiak agertu ziren zurubian.

Alicek, berriz, betaurrekoak eta hanka meheak, urkilen antzeko. Haren ile horail franko bitxiki moztuak, bizkar irmea, ipurdi pottoloa,

hanka leun eta finak. Hanka motzak eta beso lodiak zituen, gorputz adartsua eta mozkote samarra. Hanka arin eta biziko dantzari bat.

Ohe ertzean eserita, hanka herrenaren gainean makurtu zen. Geroztik ez zuen inoren aurrean zurezko hanka kendu. Ezker hanka

erabiltzen uzten badiote erraz sartzen ditu golak. Eskuinenko hanka ur putzu batean sartu dut. Ezker makila, eskuin hanka, eskuin makila,

ezker hanka.

3 (animaliena) Harryk izebaren txakurrik kutunenari hanka zapaldu zion oharkabean. Hiru hankako txakurra bezala joaten zen oinez

saltoka. Idietako batek erori eta hanka hautsi zuen. Zakurkumea lau hankak luzatu eta zoruari usain egiten hasi zen. Hanka distiratsudun

bi zaldi beltzek tiratutako kotxe beltz distiratsu bat. Otsoak aurreko eskuineko hanka jaso eta senidetasunez San Frantziskoren esku

gainean jarri zuen. Harryk ikusi zuen bera zeraman piztiak sei hanka luze-luze eta iletsu zituela. Zaldien tamainako armiarmak, zortzi

begikoak, zortzi hankakoak, beltzak, iletsuak, erraldoiak.

4 (bestelakoak) Zilarrezko hainbat tresna bitxi zeuden hanka mehe eta luzexkako mahaietan. Gure mahaiak hanka bat kolokan

zeukala eta. Kunsi, nahasturik, jaikia zen, eta aulkiari hanka batetik heldurik, oihuz hasi zen: [...]. Nire ohearen hanka bat. Dorrearen

hanka bakoitzean lehergailu bana jarri zuten, lau guztira. Errazti eta Irujok EBri «hirugarren hanka, botere judiziala» falta zaiola aipatu

zuten. Poesiak hiru hanka dauzka: irakurtzea, metaforak interpretatzea eta ulertzea. Finantzabidearen hirugarren hanka EITBren diru

laguntza da. Diruak hanka arinak ditin, ene!. Fonetikan, fonologian bezalaxe, ekoizpena eta oharmena lotzen direlako eta lotura horrek

hanka bat fonetikan, bestea fonologian dituelako. · Gure Kopeikin asko kostata igo zen bere egurrezko hankarekin harrera-gelaraino. ik

hankapalo. Nire koinatuak hanka artifizial on-on bat eman zidan... Erdiko hanka, ba, mugitzen zaio, ondo mugitzen zaionez!

5 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa) Hanka-besoen muturretaraino. Lasai, ez didazue hanka-besoetatik eutsi beharrik

izango. Oilo txiki beltz bat ikusi zuen, etxeko usoen antzekoa, hanka-izterrak lumaz estaliak zituena. Izterrean edo hanka-zainetan.

Uhurika urrutiratu nintzen handik, hanka zainetan makilazoa hartutako zakurra bezala. Andreiren hanka-giltzadurek krak egiten dute.

Adarrekin hanka sagarretan talka-talka egiten zidaan. Hanka-pare bat zetorren eskaileretan behera. Zamarien arrio eta hanka-estalkietan

ez zen apaingarririk. Berriro hanka-hotsak entzun zituzten korridorean. Hango hanka-hotsa! Hanka-pauso bizi-bizi batzuen hotsak entzun

ziren. Hanka-mugimendu oinarrizkoenetan trebatu ondoren lehen dantza ikasten ari ginenean. Urte haietako hanka-trabak eta azpijokoak

ezagutu ahala, harritzeko moduan piztu zela nigan haratagoko jakin-mina. Eskaileretan behera jarraitu zion Filchi, lurrean bikoiztuz

lokatzezko hanka-arrastoak. 103 lekutan aurkitu dituzte koipuaren arrastoak hanka-arrastoak, zuloak, gorotzak.... Xomorroen hankamarkak.

Loiolan kuartelak jarri zituztenean berari deitu ziotela, hanka-orde eta beso-orde zurezkoak egin zitzan guduan galdu

zituztenentzat.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenondo balioaz) Adela iletsua [...] eta Pot-pourri ar hanka-mehea. Zaldi zahar

hanka-motelak. Antzokian dantzaririk hanka-zaluenak nekez hobetuko lituzkeen jauziak eginez. Gelditu, eta jaisten lagundu zion, hortz

artetik honela zioela: "Alde, hanka-beltz!". · Aita elizaren erdian zegoen, eskopeta besapean, hanka-zabal, harkaitza bezain tinko. Neskak

gizonen gainean hanka zabalik eserita.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) Ikusezinak egiten ziren haien esku-hankak, ikusezinak haien aurpegiak. Buruhankarik

gabeko kaos batek. ik beherago 9. Norbaitek bi emakume-hanka margotuak zizkion alkandoraren aurrealdean. Bildots-hanka

etorri zen berenjena frijituez. Asko poztuko nintzateke niretzat txerri-hanka bat ekartzerik izango bazenu.

8 ipar aldaka, mehaka. Ez zait aski gaztaroko ez hanka eta ez buruko zerrenda luze hura. Neska larri hanka-handi batzuk. Marxela

Hillau, Harizpenekoa, pausatu da iragan astean Baionako eritegi batean 86 urtetan hanka hautsi ondoan.

9 ez hanka (eta) ez buru Ez hanka ez buru ez duten historietan. Erreformak, oro har, ez hanka ez buru ez duela diote langileek.

Ez hanka ez buru ez zuen kezka. Albisteok ez baitute gainerakoan ez hanka ez bururik izaten. Argudioak ez du ez hankarik ez bururik.

Han gertaturikoak ez zuela ez hankarik ez bururik. Egoera honek ez du ez hanka ez buru. Ez hanka ez buru ikusten genion guk haren

jardunari. Garzonek egin nahi duenak ez du ez hanka eta ez bururik. Munduan zerbait bada ez hanka eta ez buru, ezkontza loturen

betikotasuna da. Ez zait aski gaztaroko ez hanka eta ez buruko zerrenda luze hura. · Ez buru eta ez hanka ez duten ateraldiak, guztiak

ere.

10 hanka-arin (orobat hankarin) izond Joanes mezulari gazte hanka-arina. Zuen artean hanka-arinik baldin badago,

zaldizko onik, joan dadila mutilaren bila. Eta kontatzen dit nola, gazte lirain eta hanka-arina artean, airoso joaten zen herri batetik

bestera. Alboan bi zakur hankarin zeramatzala.

11 hanka egin alde egin. Hanka egingo dut egunsentia baino lehen. Jabeek hanka egin dute, hilabeteetako zorra utzita. Ez

zinetela ausartu eta hanka egin zenutela handik, ezer egin aurretik. Harryk bere logelara hanka egin nahi zuen. Berehala jiratu eta ziztu

bizian hanka egin zuen muinoan behera. Handik ziztuan hanka egitea bertze lanik ez zitzaidan gelditzen. -Erraz egin diek hanka? ·

(egin ezabaturik) Oles motel bat egin nion, eta gelatik alde egin nuen, hanka. ik beherago 13. Eta gero jaitsi eta hanka. Atzeko

patrikan sartu eta hanka!

12 hanka azpi ik hankazpi.

13 hanka hemendik interj alde hemendik. Hanka hemendik! -erran zuen altuena zirudienak. -Hanka hemendik! -oihu egin

zuen Ronek. Beraz, hanka hemendik bizkor! Hanka hemendik ala guztiak akabatuko zaituztet! Hanka hemendik!

14 hanka-gorri (orobat hankagorri) izond hankak gorriak dituena. ik hankagorri. Hiru egun igaro zitzaizkigun

aurreraka eta atzeraka, lur zingiratsua baitzen, eta lainotsua oso, ez inor ez ezer ikusteke, noizean behin zikoinak, kurriloak, flamenko

hanka-gorriak izan ezik. Errekaren bihurgune batera, zeinaren ertzean astiro baitzebilen martin mokogorri hankagorri bat -hegazti bat,

alegia, ez gizaki bat-. · Hanka gorriak lokatzaren gainean pausaturik izanik ere, badirudi begi-arimak gora jasorik, ikusi ezinezko jainko

batekin mintzatzen ari direla.

15 hanka hankari eman Txokolatea amaitu, kikara mahai gainean ipini, sofan atzeratu, hanka hankari eman, eskuak sabel

gainean bildu haurdun batek umea haztatu nahi duenean bezala, eta hizketan hasi zitzaidan. Pariseko kafe-etxe batean hanka hankari

emanda pipa erretzen ari den bitartean. Mahaiaren eskuineko ertzera zuzen-zuzen abiatu zen, kontu handiarekin emanez hanka hankari.

Ogaitoloko aitona, Artantxukoa... zakua burutik behera, hanka hankari ezin emanik xirriki-xarraka...

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!