12.05.2013 Views

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

haridun izlag hariko. Gero, isiltasun luze urrezko haridun hura, hirulau hitzetara biltzen genuen, etxera itzulitakoan. Sardinzarren

urrezko haridun soinekoak izokinen zilar atal handiekin.

harigabe 1 izond haririk ez duena. Zilbor-heste hari gabeak lotuta bizi gara gaur, Patri.

2 harigabeko izlag harigabea. Telefonoak jo zuen orduantxe eta laster aita logelan sartu zen hari gabeko aparatua eskuan

zekarrela, deia osabarentzat baitzen.

harigile iz haria egiten duen pertsona. Bekatu giro alai eroan / harilkatuaz mataza / infernurako bidean / harigileak bailiran.

harik eta**

haril iz haria bilduz egindako bola. ik harilko; mataza. Ritari harila erori zitzaion magaletik parkeko zelaian behera.

Artile harilean altzairuan besteko gorputza badago, biek berdin pisatu behar dute. Artile zurizko 3 haril (galtzoinak, txanoa) = 1,50. Haril

batekin jostaketan ari den katu bati begiratzen zaion bezala begiratzen zion.

harildu, haril(du), hariltzen du ad ardatzean edo haril bat eginez haria bildu. ik harilkatu. Orduan, bizimoldea

aterako bazuen, amak kotoia hariltzeari ekin zion. Alboan neukan emakumeak eten zidan gogoeta, mataza hariltzen lagunduko ote nion

galdeginez, ausardia handiegia ez bazen. Patiora irten nintzen, ez baitago euria bezalakorik buruko matazak hariltzeko. Etzanda jarraitzen

zuen lur hezearen gainean, ihi bat mastekatuz, eta bere arrazoibide korapilatsua harilduz. Aurre egin behar niola gertaerari, eta

emakumearen ondoan esertzen ausartu, egun hari zegokion mataza hariltzen laguntzeko.

harilka iz Man-ekiko harremana, iragana salba eta orain ibiltaria baltsa-araz zezakeen geroaldi amestuan mintzo zutitzen zen,

denboraren harilka mantsoan.

harilkatu, harilka, harilkatzen da/du ad harildu. Neure burua ikusten dut Ritaren ondoan, mataza harilkatzen. Ama

sutondoan aurkitu zuen, artile itsas purpuraz tindatua harilkatzen. Hilabeteak eta gertakariak elkarren ondotik harilkatzen ziren, ziztu

bizian. Politikaren sasitik apur bat urrundu beharrez, Zizeron idazle handia hasi omen zen Estatuaren eraikuntzaz zenbait gogoetaren

harilkatzen. Atzoko eta gaurko orroitzapenak harilkatuz alaiki. Ez zuen hitzik harilkatu. Loriaren metaleak ez mazedoniarraren itzal

handiak [...] ez dute lerrook harilkatzen dituen gizon gris apalaren antzik. Minutu gordinak pasatzen zituzten isilik elkarri begira, eta

solasa harilkatzen zenean, barkamenaz, salbamenduaz, konpasioneaz eta urrikiaz mintzo ziren. Goranzko eta beheranzko intonazio-aldi

borobilduetan harilkatutako hitzaldia. Argia bizitza da, koloreetako zerrendetan harilkatzen den bizitza. Kontakizun bat harilkatzeko

orduan, funtsezko elementua da zein datu ematen duzun eta zein isiltzen duzun. Matematikaren logika zehatzaz harilduko dira istorio

hauek. Melodia harilkatzen zerraikan Bettan [...] sukalderatu zenean. Errusiar idazle ospetsu askok, hala nola Krilov, Belinski, Dostoievski,

Saltaikov-Tshedrin eta Txernixevskik, berton harikaltzen zituzten konplotak, kafea hartu eta gozokiak dastatuz batera. Basapiztia ilehoriek

bata bestearen atzean harilkatzen zituzten garaipenak, beren esbastikaren azpian, eta mundu erdia haien beldur zen. Giza izaeraren

ezagutza falta nabarmen honekin, gaizki harilkatutako eta gaizkiago ehundutako kezka hauekin, gauzatzen dute jurisprudentzia.

harilkatze iz ardatzean edo haril bat eginez haria biltzea. Gertaeren harilkatze ezin azkarragoa eta gertaera horiek

espazio eszenikoan bikain kokatzea da komedia klasikoaren beste ezaugarria. Kaxkarina zen, tragotxoa sarri behar izaten dutenetakoa, eta

badirudi sermoi luzeetarako buruak ez ziola memoria eta ideia harilkatze sendorik eskaintzen. Kilometro eskaseko bide hartan gorde

genuen isiltasunak argi adierazi zigun bioi, elkarren begiramenduan genbiltzala arretaz eta mataza-harilkatzeak baino haruntzagoko

eremu badaezpadakoetara abiatuak ginela, jakin gabetan ziur nora.

harilko iz harila. Nire amama zenari laguntzen nion lan honetantxe txikia nintzenean -eta bi eskuak luzatu nizkion, mataza bertan

jarri eta harilkoa egin zezan. Ni Simon Azkue nintzen, erdia gizon eta erdia sagu, bi besoak luzatu eta matazatik harilkoa egiteko bakarrik

balio zuena. Ohe-atorrak, eta harilkoak, eta beroki sareturen bat.

hariteria iz hari multzoa. Argindarra eramateko hariteria.

haritsu izond hari edo zuntz asko duena. Beltza eztilorea da, hitsa eta kiratsua jareina, beturdina Palasen irudi, haritsua eta

zurezkoa gazela, txatxarra eta nanoa ene grazia, gatz-harri purua, handia eta kankailua miragarria eta maiestatez betea.

haritxo iz hari txikia edo mehea. Egurats izoztuan zuzen-zuzen goratzen ziren ke-haritxo meheen bidez. Ur haritxoa zerion.

Bizi haritxo batekin topatu zitean oraindik, gaua arte irautekorik ere ez. Ur hari bati egiten dio bide, muturrean erortzeko [...] zilarrezko

haritxo baten gisa. Eta halako ahots haritxo batez esaten zuen: [...].

haritz (orobat haitz g.er.) 1 iz pagoaren familiako zuhaitza, zur onekoa, hosto erorkor eta gingildunak

dituena, fruitutzat ezkurra ematen duena (Quercus pedunculata, Q. petrea) Ibarretxek berak landatu zuen Juntetxe

aurreko haritz gaztea. Ehun urtetik gorako haritza. Badakit ere mandoak ez duela umerik egiten baina haritzak ezkurrak emaiten dituela

eta haritz berriak sortuko direla beti, hain maite dugun herri huntan. Beste oharpentxo bat: batzuetan, sagar ondoa sartu delarik eta ez

haitza, arbola bera perdez agertu da eta sagarrak gorriz. Gernikako Haritz Zahar aspaldi ihartua zegoen kanpoko lorategian. Haritz

tantaien gerizpean. Haritz sendoenak ere ihartu egiten ditun zein bere aldian. Haritz erien dei hau behar duzu entzun. Hango trontzazerren

zain haritz eta gaztainak. Has gaitezen haritzak zerratzen. 30 metrora igo daiteke haritz sendokote bat: baina, azpira doazen zain

nagusiak ez dira gutxiago sartzen, beste 30 sar daitezke. Haritz eihartuaren ondotik heldu da haritz gaztea, lehen bezala orain ere

Euskaldunen ikurra. Neguko haritzik ez balego eta premiak horretara behartuta haritzarekin egitea pentsatzen bada, komeni da hobeto

lehortzeko meheagoak izatea. Kanadako haritz gorria baliatuko du lan horren obratzeko.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) Laster haritz oihan batean sartu naiz. Haritz sastraka batzuei esker. Haritz xara baten

itzalean patar bat iraganik, Villei herrixkan gara. Haritz adar muturreri begira zegoelarik, uso zenbaiti ohartu nahian. Zeusen zerbitzariak

haritz-adar bat sartuko zuen putzu batean, euria lortzeko. Putzuak berak ere haritz-enbor sendoak zeuzkan, errotetan eta itsasontzietan

soilik erabiltzen diren horietakoak. Haritz ezpalak bata bestearen kontra igurtziz eta gorituz su berria lortzen zuten. Leizeak, berriz, bazuen

han behean koska bat, belarrez eta haritz-hostoz josirik zegoena. Haritz ezkurra, pago ezkurra, gaztain alea... Saltegi beltz haien

barrenean pila-pila eginik ikusten ziren kutxa zizelatuak, Rouengo, Neverseko, Moustierseko faiantzak, irudi margotuak, beste batzuk

haritz zurezkoak. Egun-pasa ibiltzeko leku egokitua, haritz motak bereizten ikasteko ibilbidea eta naturak bere kabuz sortutakoa ikertzeko

basoa. Erromako tenploetako sua, Zeus nahiz Jupiterren aldareetan, haritz sugaiaz piztua zen beti.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!