12.05.2013 Views

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Iaz Barne Produktu Gordina %2,4 handitu zen EAEn. Inportazioak ere handitu ziren, baina zerbait gutxiago: %10,7. Produkzio hazkundea

%43 handitu denean industriagintzako enpresek %25 gutxitu dute isurtzen duten CO2a. Salmentak %4,6 handitu ziren. Realak bere

kapitala handitu nahi du. Gerra zela-eta, profesional bihurturiko gudarosteak mantendu eta hornitu beharrak izugarri handitu zituen

gastuak. Langabezia handitu egin da eta sortzen diren lanpostuak maila txikikoak dira. Nazioartekoturiko ekoizpenak munduko BPGean

duen pisua [...] handituz joango da.

5 (hitz elkartuetan) Aurpegiaren azala horituta, begiak zulo-handituta. Joan zen ur gazizko tanta bakar batez, ibaia ur-handitu zuen

tanta txiki-txiki eta izartsu batez.

6 (era burutua izenondo gisa) "Nor ote da orain?", pentsatu du, betondo handituak ur hotzez freskatzen dituela. Bere hatz

handituekin, lits aberatseko oihal zetazkoaren makila urreztatuari eusten zion. Bular handitu hauek lehertzeko zorian baititut. Jostailu bat

itsaso handitu hartan biraka, lema ezin zuzendurik.

[5] ahalmena handitu (5); aldea handitu (25); arriskua handitu (14); asko handitu (17); azkarki handitu (5); begiak handitu (5); ekoizpena handitu

(10); eragina handitu (5); eskaintza handitu (5); eskaria handitu (7); gehiago handitu (11); gehien handitu (6); ikaragarri handitu (6); izugarri handitu

(21); kontsumoa handitu (5); kopurua handitu (46); laguntzak handitu (6); nabarmen handitu (21); produkzioa handitu (8); tartea handitu (10): asko

handituko (7); ekoizpena handituko (5); kopurua handituko (5); nabarmen handituko (5); kopurua handituz (6)

kopurua handitzea (22); aireportua handitzeko (10); aldea handitzeko (5); ekoizpena handitzeko (11); handitzeko asmoa (11); handitzeko asmoz (8);

handitzeko aukera (14); handitzeko baimena (6); handitzeko proiektua (5); handitzeko proiektuak (8); handitzeko proiektuaren (7); irabaziak

handitzeko (7); kopurua handitzeko (16); segurtasuna handitzeko (5); urtegia handitzeko (14); zentralak handitzeko (7); ahalmena handitzen (15);

aldea handitzen (13); arriskua handitzen (30); etengabe handitzen (8); kopurua handitzen (14); nabarmen handitzen (7); handitzen edo tipitzen (10)]

handitu 2 1 iz handiturik agertzen den gorputz zatia. ik handitsu, hantura. Lupe haurdun dago eta jada hasia zaio

nabaritzen handitua. Ahozabalik geratu da: larrugorrian nago bere aurrean! barregura puxkat eman dit jarri duen inozo aurpegiak, baina

haren kirol-praken azpian antzematen den handituak ondo goazela adierazten dit.

2 (kolpe edo gaitz baten ondorioz) Hirugarren egunerako kopeta osoa handituz beteta genuen denok, ate hartatik igarotzean,

apalegia baitzen, goia joz eta joz. Gaixotasun [...] horrek handitu marroixka eskergak eta azal zati puztuak eragin ditzake. Baina etxolek

ezin babestu gaueko eltxoetatik, eta larruazala pikortez eta handituez estalita esnatzen ziren goizean. Legendunak garbi gelditzen dira,

hidropikoek handitua galtzen dute.

handitxo izond adkor aski handia. ik handixko. Neska-mutil talde handitxo bat zela. Handitxoa da eta zu ez zara bere

ama, zu ez zara bere ezer. -Hamahiru umeren aitari gizonezko batek mosua emotea handitxoa dok, izan be. -Kasualitate handitxoa! -

esan zuen mesfidati neskak. Amorru bizian, santuari heldu eta handitxoak esan dizkio, eman dizkio zartada ederrak altzari eta hormen

aurka, eta bota du azkenik leihotik behera. Gainera, 152 kiloko harri hori handitxoa gertatzen zaio. Bazen neskato bat zu bezalakoa,

handitxoagoa, eta gerran ezkutatuta egon behar izan zuen. Ausardia handitxokoa agian, esanean eta helburuan.

handitzaile izond handitzen duena. Frantziatik desterratuta Donostian bizi den tipo politiko poeta-konspiratzaile bat, Frantzia

Handiaren handitzaile handia. Hauen guztien handitzaile da miseriaren borrerorik ankerrena: etorkizunaren zalantza.

handitzar izond oso handia. Txori-izugarri handitzar bat. Itsasontzi handitzar trasatlantiko horiek. Esku babatsu gogorrak

zituen, handitzarrak, profil hezurtsu koskatsua, aurpegia eguzkiak erre-zaildua. -Epa, handitzarra, ondo al gaude?

handitze 1 iz handi edo handiago bihurtzea. Handitze horrekin, gaur egun 22.000 metro koadroko lantegia daukate.

Urtegiaren handitze txikiagoa bultzatzea. Uztaren handitze horrek nori egiten dion mesede. Handitze zoriontsu bat desiratzen diogu

sortu berriari. Goresmenak familia guziari eta osagarrizko handitze bat Benoit ttipiari. Hiperplasia onbera, berriz, guruin prostatikoaren

handitze fisiologikoari deitzen zaio.

2 (hitz elkartuetan) Bilboko Portuaren handitze lanak. Ondoko hilabeteetan egoera bere onera itzuliko dela uste du Camblongek,

nahiz eta mementoan handitze proiektuak «gelditu» dituzten. Enpresaren modernizazio eta handitze prozesuan. · Erromatarrei bakarrik

zegokien zerga-handitze bat izan zela. Beste kapital handitze bati ateak irekitzeko proposamena.

[handitze lanak (7); kapital handitze (5); osagarrizko handitze (23); handitze horren kontra (3); kapital handitzea (47); kapital handitzeak (9); kapital

handitzearen (17); pista handitzearen aurka (5)]

handiuste [197 agerraldi, 56 liburu eta 16 artikulutan] 1 iz nork bere burua handiesteko joera. ik hantuste.

Apaltasunez eta handiusterik gabe. Handiustearen eta itxurazalekeriaren aurka. Handiuste eta maisukeria maiteegi, nonbait,

euskaltzaleok. Handiustea litzateke asegaiztasun hori intelektual jendearen patu esklusiboa dela pentsatzea eta ez gizaki guztiona.

Hoztasun bihozgabez eta agian bere agintearen handiustean atsegin hartuz ere bai. Inoiz handiustean erortzeko beldurrez. Gorde

gaitezen, bada, anaia guztiok inolako harrokeria eta handiustetik. Gainerako mutikoek beren jatorriaren handiustea zuten babesleku. Eta

handiustez puzten hasi zen harrezkeroztik. Handik handiustez harroturik itzultzen ziren beti, besteek ez zekizkiten gauzak jakingo

balituzte bezala. -Ba, horixe -erantzun zion Hermionek handiustez-.

2 (izenondoekin) Borondate oldarkorra handiuste hutsaletik eta beren indarren balioespen okerretik sortzen da. Haren handiuste

faltsua. Eginkizun guztiak konpontzea eta galdekizun guztiak erantzun nahi izatea [...] hain handiuste bitxia izango litzateke, non [...].

Ziurtasun apodiktikoaren handiuste lotsagabea. Bere erabilera hiperfisikoari begira honen handiuste oinarrigabeen itxura faltsua

azalarazteko. Kontrajarritako handiuste transzendenteei dagokienez.

3 (hitz elkartuetan) Handiuste kutsu batez. Ez zuen bilatzen handiuste gosez inori atsegin ematerik.

· 4 izond bere burua handiesten duena. Villagrandeko duke handiusteak. Gizon handiuste eta bere buruaz seguru dagoen bat

izango da. Teresa bere amorante zangomotz eta handiustearekin eta haren senar ele-leun eta gaiztoarekin. Beste edozein giza abere

baino egolatrago eta handiusteagoak, eta baita insolidarioagoak ere. Hasiko ziren herri (edo hobeki herritar) handiuste batzuk beste

batzuei petxero deitzen, bereizkeriaz edo erdeinuz. Handiusteak, geurekoiak, burusoilak eta lodikoteak garela onartzen ikasi dugulako.

Poeta guztiak handiusteak gara, hori egia da, baina denborarekin, zahartzen garenean, azkenean gainditu egiten dugu hori.

3 hed Irri inozo-handiuste hura. Normalean, mozorro intolerante eta handiuste horien atzean lohikeriaz eta lizunkeriaz betetako putzu

hondogabea ezkutatzen da. Oso berea duen jarrera handiuste horrekin. Hain erudizio handiuste bitxia erakusten zuen, ezen eskuarki

aurkariak menpean hartzen baitzituen. Haren eskutitzak behinik behin, hain handiusteak ez balira... Zeren, nola denboraren seme-alabak

garen, eta hitzak, orobat, gure seme-alabak diren, hala, denboraren bilobak dira haiek [...] baita hitzik handiusteenak eta ustez

handienak ere.

4 (izen gisa) Gidariak, handiuste kankailua bera, mugimendu arriskutsuak egiten zituen propio. Sinesmen arruntak [...] ukatzen ez

dituen handiuste ausartenak falta ez direnez gero. Handiusteren bati erantzuteko ez bada behintzat! Azken txarra ekarri ohi du

handiusteak, bere indarrez fidatzen baita eta ez baitu zeruko laguntzarik izaten.

5 handiusteko izlag Zeremonia handiusteko hartan den-denak telegenikoa behar zuen izan. Dotorezia narras hori, aldrebeskeria

handiusteko hori zen Kaskagorriren bereizgarri nagusia. Elizak egin ohi zituèn autofede handiusteko haietan ez bezala. Ez une bateko

otoitza, hutsala eta handiustekoa, astiro egina baizik, debozioz betea, apala eta baketsua. Ni ez naiz batzuek uste duten bezain

handiustekoa, inork baino hobeto ezagutzen ditut nire ezin konta ahalako hutsegiteak eta akatsak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!