12.05.2013 Views

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ezain estonagarria non, geldi eta zurrun, harri eta haragi, gatz eta hezur eman baitzuen orkestrak Mozart jotzeko behar izan zuen

denboraldia, bihotza pozik, alai eta jaieratsu ordea.

[5] giza haragi (7); haragi bizia (10); haragi bizitan (11); haragi egin (8); haragi egosia (9); haragi erre (7); haragi errea (9); haragi errearen (11);

haragi etena (7); haragi fresko (5); haragi gordina (6); haragi gorri (6); haragi gorria (6); haragi gorriaren (5); haragi hori (7); haragi pixka (7); haragi

puska (28); haragi puskak (6); haragi ustela (8); haragi zati (12); haragi zatia (5); haragi zatiak (5); haragi zuri (5); haragi eta odol (8); hezur eta

haragi (6)

giza haragia (7); haragia jan (8); haragia jaten (11); seme alaben haragia (5); haragizko bekatua (5); hezur haragizko (26); hezur eta haragizko (9);

hezur haragizkoa (8)]

haragidura iz haragizko egitura, mamia. Descartesek nahiago du bere gorputz propioa ere machine composée d´os et de

chair gisa ikusi, bere haragidura gerta ez dakion arrazoiaren galbahetik pasatu gabeko iruzurra. Hor da, ene ustez, literaturaren

haragidura, beste oro horren ondorioa izateraino.

haragigabe izond haragirik ez duena. Hura bai amodio haragigabe eta "platonikoa", Donostiako señorito sasi-jakintsuek

esaten zuten bezala esateko.

haragigabetu, haragigabe(tu), haragigabetzen 1 da/du ad haragia kendu. Erabat haragigabeturiko hezurrak.

2 (era burutua izenondo gisa) Hezur haragigabetuen gainean.

haragijale izond/iz elikagaitzat haragia duena. ik karniboro. Nola landare haragijaleek intsektu buruarina atzitu eta

hondarreraino ezeztatzen duten. Ur-ipurtatsa ugaztun haragijalea da, tamaina txikikoa. Estegosauro baten eta dinosauro haragijaleen

aztarnak ere aurkitu ditugu, besteak beste. Horregatik hazi eta gizendu dira izugarri zubipeetako arrainak, lupinak eta korrokoiak batez ere,

haragijale baitira. Haragijale deitu nahi ditugun animalia horiek ez direlako guztiak haragijale. Stalingrado zulo beltza zen, zulo

eskerga, zulo kabugabea, zulo haragijalea. Gizakiak txakala bezalako haragijale batetik zakur orojalea atera du. Haragi-usainak

haragijaleen jangura pizten du eta animalia ehizara bultzatzen. Kongoko pigmeoek «haragijaleen gaixotasuna» dute.

haragikara izond haragi itxurakoa. Eta besterik esan gabe, musurik eman gabe alde egin du niregan beste lurrikara

haragikara bat eraginez.

haragikeria iz haragiaren atseginkerien gurari eragabea, haragizko bekatua. ik lohikeria. Ariman

haragikeriaren suaren ukiturik txikiena sentitzea. Izan ere, espirituko azpikeriari antzeman ziona ez zezakeen haragikeriak engainatu.

Zaila izaten dela neska gazte bat haragikerian jardun eta gero, hartuko duen senarra horretaz ez konturatzea. Ez hiltzeko, ez

haragikeriarik egiteko, ez biraorik esateko, eta etsaiak maitatzeko. Gailurraldean satiroak bizi dira, haragikeriara emanak diren gizon

anker basa batzuek. Egiaztatu dut, ni bezala haragikeriarako jaioa izanez gero, alferrikakoa dela hesiak jarri nahi izatea: desira sutsuek

berehala hausten dituzte.

haragiketa adlag ipar haragi bila. Eta jakinik zer gertatua den, amak igortzen naik haragi-keta.

haragiki iz ipar haragia, okela. Beharrik lekuko jendeek laguntza ederrak emaiten baidituzte: artzain laborariek urtero eman ardi

eta beste haragiki, barazki, esneki edo jauntzi.

haragikoi izond haragikeriak menderatua dagoena. Gizon haragikoia zela. Gizon haragikoi eta tripazale bezala.

Jarrerarik haragikoienak erakusten zituzten gorputz biluziak marraztuz. Pentsamendu haragikoi bakar bat ere ez baitzuen pizten. Eta

batbatean Iparraldera aienatzen dira, urruti, eguratsean galduak atseginaldi haragikoi batez astinduz aidea hileta soinuan joaki taldean.

Merezimendu osoz nireganatu dut libertino lizun haragikoiaren titulua.

haragikor izond haragikoia. Joana neukan gogoan bat-batean, Creac'heko itzal iheslaria eta ikazten ninduen Maienganako

sugeldo haragikorra. Beraren izaera haragikorra baieztatzearren.

haragipen iz haragitzea. Izan ere, Eugeniren ama -hainbeste laidoren jomuga- gizarte burgesaren haragipena da.

haragitegi ik harategi.

haragitsu izond haragi asko duena. ik mamitsu; gihartsu. Ezpain haragitsuak, labankaden moduko begiradak.

Zimeldu egin zitzaizkiola behinola haragitsuak zituen ezpainak. SDko agenteak mihi haragitsua atera eta zilindro ez oso erregularra

miazkatu zuen. Esku gorri haragitsuak, endaiak ziruditenak gehiago eskuak baino. Haren hankak luzeak ziren eta izterrak haragitsuak.

Margaret Astor haragitsuak tabernatik alde egiteko gogoa ezkutatzen zuen. Saguzar haragitsuen hegal laburrak. Erakusmahaiaren

gainean, oilasko lumadunek bularki haragitsua erakusten zuten. Ahoskorda deitzen diren horiek laringean dauzkagun ezpain itxurako

tolesdura haragitsuak dira. Ahosabai bigunak eta haren luzakin haragitsuak.

[5] ezpain haragitsu (4); ezpain haragitsuak (10)]

haragitu, haragi(tu), haragitzen 1 da ad haragi egin. ik haragiztatu. Gu denok salbatzeko, esaten du ergel horrek,

haragitu da bera. Islam garailearen panteoian, Jainko haragitu kanporatua Ali jainkotuaren forman mozorrotuta itzuli zen isilka. Ehun

urte pasata printzesa moduan berriz haragituko zela iragarri zion Taibeleri. Lumumba ez zegoela hilda, leopardo batean haragiturik

oihanean zebilela.

2 haragi bihurtu. Neure ezbai eta buruhauste haiek guztiak, denbora batean enegan haragitzen zirenak. Garai berezi batean

haragitu izpirituak zarete biak. Orduan axalez esandakoak, ordea, haragitu egin zaizkit orain. Eta oihu eta kexu haiek anonimoak ziren,

baina, ene baitarat heldu orduko, neure baitan haragitu, eta ene haragi hartan hartzen zituzten izen-deiturak. Artearekiko sentsibilitatea

dute bai Isidoro Fernandezek gorpuzturiko Maxek eta baita Kike Diaz de Radak haragituriko Martinek ere.

haragitze iz haragi egitea, haragi bihurtzea. ik haragiztatze. Edertasunaren haragitzea zen Yvan. Hargatik,

hontzarekin, ardi trapatuarekin, otso zuriaren haragitzearekin frogatzen nuenez, hala nahi izanez gero, determinismoa ez zen muga,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!