12.05.2013 Views

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

[3] haran aldera (5); haran berde (3); haran guztia (3); haran hartan (3); haran hau (4); haran honetan (3); haran osoa (5); haran osoan (3); haran

sakratuko (3); haran txiki (3); araba harana (4); beheko harana (3); mendiak eta haranak (4); haranaren beste aldean (4)

haranean barrena (8); haranean behera (3); haranean bizi (3); haranean dagoen (4); haranean zabaldu (3); haranean zehar (7); hinom haranean (6);

izeneko haranean (3); refaim haranean (3); spoleto haranean (8); terebinto haranean (3); spoleto haraneko (8); beheko haranera (4); haranera iritsi

(3); haranera itzuli (4); haranera jaitsi (3); spoleto haranera (7); spoleto haranera itzuli (4);

haranalde iz harana. Ohitura berri bat hedatu zuen Isidorak haranalde osoan. Urre miaketak Errobi haranaldean.

haraneratu, haranera(tu), haraneratzen da ad haranera joan. Ez zuen, sasoiko mendiko txabolaz beste etxerik, eta

haraneratzen zenean, ardo botila eta gasna baten trukean, bataren edo bestearen egoitzetan kausitzen zuen unean uneko aterpea.

harategi (orobat haragitegi g.er.) iz abereen haragia saltzen den denda. Itzuli batzuk egin zituen arrandegi,

harategi, fruitu eta barazki postuen artetik. Harategi bat ireki zuen Spring Gardens ondoan. Janari-hondarrak, hezurrak, txakurrentzako

okela harategitik ekarria. Harakinak eta harategietako langileak. Azalik gabeko mamia naizela, harategietako kakoetan zintzilikatzen

dituzten arkume larrutuak bezala. Epizeria bat, arraintegi bat eta haragitegi bat. Barkoxen, Lechardoy harategian. Harategi-gakoekin

zintzilik jarritako txekor larrutu bati. Arabako Harategien Elkarteko (Aselcar) presidente Angel Alabak.

haratu, hara(tu), haratzen da du hara joan. Hau xuberotarra dugu, Eskiulako herrian sortua, Pariseko euskaldunen apez zen

haratu aintzin [Ameriketara]. Han ikusi euskaldun gehienek bere bizipidea han egina daukate, gehienek familia ere ba; beren sor lekuaz,

herriaz, hemen utzi haurridetaz ala lagunetaz mintzo badira atzo haratuak balira bezala, etxeko pentze, mahasti ala auzoko iratze lekuko

zedarriak nun diren gogoan izanik ere, hangotuak dira eta deplauki ainitzek erranen dauzute han egina dutela bizia, han dauzkatela familia

ala lagunak eta mirakuluz kanpo han bururatuko dela heien bizia. Maizenean hiruzpalau ginen eguerdi terditarik goiti haratzen: Andre

Ospital, Lafitte, Salaberry Via Piako bere Ikastegitik etortzen zena, eta ni, E.

haratustel iz haragi ustela. Hire gorputza haratustel mordo hartatik atera nuenean, hilda hintzela pentsatu nian. Gure pintura

usteldua, haratustelaren gisara desegiten da. Eguzkitan lurruntsu ageri den haratustelaren modukoa.

harbaila iz ipar Beltxuren hegoaldean den Mendigune miresgarria da Zaboze, dena harbaila eta oihan. Leize eta karbeak ainitz dira

eskualde hortan, harbailak ere aro eta eguraldiek higatuak, zilatuak eta zorroztuak.

harbeltz iz ikatz mota gogorra, beltz distiratsua. Hizkuntza horrek bereganatzen ninduen: dena bokalez estalia -hala nola

itsas bazterra uhinez-, erdi-erdian, harbeltzezko arrokak iduri, kontsonante gogor, latz batzuekin (k, x, t). Harbeltzak ditu udaberrizitoak

alferrik galtzen, haien altsumak lora-zabaldu baino lehen sarritan, eta gaztaroko goiz-ihintz freskotan ohi dira helde kutsakorrak

errazen gertatzen.

harbide iz harri bidea, harrizko bidea; bereziki, harri landuz eginiko bidea, bide lauzatua. ik galtzada.

Atezainak langa altxatu eta sartu gara aparkalekura, jardina ederra da eta harbide bat dago aldapan gora eraikin nagusiraino. Aulkian

eserita nago edo gora eta behera nabil oinez gure lagun izoztuarekin, Pauso Galduen Galerian barrena edo frantsesa ematen duen lorategi

honetako harbideetan. Harbidean bizikleta jauzika dotore eramaten duten txirrindulari indartsuek. Harbidea, galbidea, izan zitekeen

gaurko lerroburua, Paris-Roubaix klasiko handiko bi harbide zatietan barrena egiten zuelako bideak, eta itxuraz, hori zelako etapako

arriskua.

hardcore iz oso itxura gogorreko rock musika mota. Betiere punkaren, hardcorearen eta punk-rockaren eremuan.

Captain Nemo taldeak punk-rock eta hardcore erritmoz osatu du bere lehendabiziko diskoa. Latex taldeak punk eta hardcore kantuez

osatutako diskoa kaleratu du. Fun People hardcore taldeko abeslariari. Oso erradikala zarela, oso punk edo oso hardcore edo oso nahi

duzuna, beti gogor plantak egiten.

hardoitar izlag/iz Hardoikoa, Hardoiri dagokiona; Hardoiko herritarra. Beñat Gimenez Hardoitar medikua

presentatzen da Angelun martxo honetan kantonamenduko bozetara. Esku-huska, Gorka Eliceche eta Beñat Indaburu nagusi 30-24, Zelaiko

plazan, Antton Pebet eta Olivier Cosse hardoitarren kontra.

harea 1 iz kuartzo ale xeheen multzoa. ik hondar. Harea gorriaren eta harri beltzaren gainean. Harea zuriko hondartza

batean paseatzen. Bere duna zabalekin, bere harea finarekin, bere leize handi eta itsaso bikainarekin, Miarritze leku miragarria da. Mila eta

berrehun edo mila eta bostehun biktimek betetzen zuten egunero zirkoko harea. Itsasoko hareari. Basamortuko harearen gainean

gauzatzen ziren desirak ziren. Hareazko duna berdeak. Hareazko zurrunbiloen eta gau zabalaren artean. Gogoko ditut hareazko

erlojuak, mapak, XVIII. mendeko tipografia, etimologiak, kafearen zaporea eta Stevensonen prosa. Bi mila libra hareatatik, ordea, ez zuen

lortu bi printza urre baino ateratzerik.

2 (eraikuntzan) Harrobiko harea erabiltzen bada, hiru parte harea eta parte bat kare nahastuko dira; errekakoa edo itsasokoa bada,

bi parte harea eta parte bat kare. Harresia erretako adreiluekin egiteko aukera, karearen eta harearen ordez galipot urtua erabiliz.

Marmola bahetu eta zabalduko da eta gainean kare eta hareazko geruza bat emango da.

3 (hitz elkartuetan) Sei eguzki, sei harea zirkulu. Harea koloreko uniformearekin heldu zen. Harrobiko harea-motak hauek izaten

dira: beltza, zuria, gorria eta ikatzezkoa. Bide hau oso gogorra da tarteka, zati batzuk hare-lauzaz eta marmol-lauzaz daude zorutuak.

Hare eta belar zelaietan futbolean ari diren lagun taldeak. Erregea ez hitz ez hitzondo geratu zen tamainako edertasunaren aurrean: gaua

bezalako zazpi txirikorda luze eta beltzak; ikatza begietan; hare muinoak masailetan. Basamortuko haize eta harea ekaitzarekin.

Hondartza ertzeko harea-hauts lehorra harrotu zuen. Hauts partikula hauek harea-pikor bat baino ehun aldiz txikiagoak dira. Eta

basamortuko harea-ale arrunt batean ere ba omen dago zoriontasuna aurkitzerik. Gizartea bera antolatu, giza aldra harritzar multzo horiek

gizabanakoen iduriko diren hare garauak eginez. Itsas-hareatik falta zitzaion gatza behar zitzaion zainetara bota.

4 harea erloju Hermione katea ateratzen ari zen, eta Harryk harea-erloju txiki eta distiratsu bat ikusi zuen handik zintzilika. Hiru aldiz

eman zion buelta harea-erlojuari.

[3] harea ale (5); harea erloju (3); harea gainean (4); harea mugikorretan (3); harea pila (3); harrobiko harea (4); karea eta harea (4); ura eta harea

(3); harearen gainean (7)]

hareatsu izond harea asko duena; hareaz osatua. ik hondartsu. Ez dira egin behar lur hareatsuz edo harri-koskorrak

dituenarekin. Mendi itzaltsu edo hondartza hareatsuren baten xerka. Zorua lurtsua edo hareatsua balitz. Kale arrean harrotua zen haize

hareatsuari aurre eginez. Foken Uhartea laua eta hareatsua da. Portugaleteko barra hareatsua baino barrurago. Trogloditak,

Hilezkorrak ziren; uharre hareatsua, zaldizkoak bilatzen zuen Ibaia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!