12.05.2013 Views

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

hagin 1 1 iz letaginen atzean dauden hortzetako bakoitza, goialdea laua dutenak eta janariak ehotzeko gai

direnak. Hortzak, letaginak, haginak. Hortzak eta hagin gehienak ustaldu zitzaizkion. Bere tenazak eta hagina eskuan zituela. Ez

didate sekula haginik atera. Saguzaharra, torizu hagin zaharra, eta ekatzu berria. Txantxarrak jotako haginak.

2 hortz edo hagina. Hagin bakarreko abadea jendeari abisuak ematen. Euren hagin urri ustelduak erakutsiz barreka. Txakurraren

arnasa beroa sentitu zuen, haren hagin luzeak ikusi... Ripperrek salto egin eta osaba Vernonen zangoan sartu zituen haginak. Haginak

garbitzen ari zenean. Haginetako pasta, bizar labanak. Ordezko hagin distiratsuak.

3 (hitz elkartuetan) Hortz eta hagin-letaginak denak kolpeka apurtu eta gero eman zioten heriotz trixtea. Heriotzan piztien haginsari

izatea. Errepidean, hantxe geratu zen, tiranoaren hagin-ordekoarekin eta kepisarekin batera, Chevrolet Bel Air autoa, 52 bala-zulok

apaindurik. · Orpoetan karramarro haginak nahasten zaizkien lorategi ttipi eskegiek.

4 hortz-hagin pl hortzak eta haginak Snapek agerian zituen bere hortz-hagin horixkak eta irregularrak. Matrailezurra, hortzhaginak.

Bulldog handi bat bezala, hortz-haginak agerian zituela. Zakurrak azpiratuaren lepoan sartuak dituen bere 32 hortz-haginak ez

ditu, ito arte, bere gogoz askatuko. Ni hortz-haginak mihiaz banan-banan miatzen ari, badaezpada ere, ea baten bat koloka ote zegoen.

Lehenengotan ez nion ia piperrik ulertu, ordezko hortz-haginak kenduta baitzeuzkan. Ezpainak gailentzen zitzaizkion nabarmen, eta

hortz-haginetako babesgailua zerabilen kanpora eta barrura.

5 ahoa bete hagin ahoa bete hortz. Ahoa bete hagin gelditu ziren denak. Ahoa bete hagin geratu zen Ruche jauna; Tartaglia

argitaratzekotan zen tratatu handiari buruz hitzik esan gabe bukatzen zen Quesiti.

6 hortzez eta haginez indar guztiekin. Parisen, euskaldunen eskubideak hortzez eta haginez defenditzen. Ezkerreko oposizioa

erabaki horren kontra agertu da hortzez eta haginez. Eskasia gauza iluna eta beharrak jotzen duelarik hortzez edo haginez, buru egin

behar. Bere Mexiko kapitala esperantzaren hiria egiteko nahikundean ari da hortzez eta haginez. Bide horretan tresna guziak baliatu behar

direla, estatuko legearen ezagupena bultzatu, baina, hori nekez jinen baita, anartean hortzez eta haginez lotu lanari.

[3] hagin artean (9);; hagin handiak (3); hagin zorrotzak (4); hagin zuri (3); hortz eta hagin (3); juizioko hagina (3); haginak garbitzen (4); hortz

haginak (17); hortzak eta haginak (3); hortz haginen artean (3) haginetako mina (8); hortzez eta haginez (11)]

hagin 2 iz hosto iraunkorreko zuhaitz azal-gorrixka, zura oso gogorra duena, hostoek eta haziek gai

pozoitsu bat daukatena (Taxus baccata). Hagina, heriotzaren zuhaitz beti berde iluna. Bide ertzeko pagoen, haritzen,

haginen, gaztainondoen kolore-berriztapena gozatzeko. Zezen-idiok adar artean hagin-arbaz ehotako koroak jantzita zeramatzaten.

Irlandan, berriz, haginari arnoaren hilkutxa deitzen zioten: hagin-zurez egiten zituzten upelentzako ohol eta tabilak. Hagin-makilaz uztai

eta arkuak egiten. Haginezko zurajea, iraupen haundikoa da.

haginarte iz hagin arteko tartea. Lortu zuen haginartea libratzea.

hagingabe izond haginik ez duena. Zaharkituak, konkortuak, hagin gabeak ziren.

haginka 1 adlag hozka. Baldwin hazkozkorrei haginka ari zitzaien. Ogitartekoa ireki eta lau xerra mortadela zenbatu ditu: gutxitxo

aukeran, baina aukeratzerik ez duenez haginka ekin dio.

2 haginka egin hozka egin. Ez dit, ba, haginka egin! Haginka egingo zion [zakurrak] eta, jakina, trikuaren arantzak ahoan

sartzen zitzaizkion. Mendik haginka egin zion ipurdi mazelan. Bakardadeak haginka egiten dizu eta ez dakizu zelan babestu. Pentsatzen

dut bere buruari haginka egingo ziola... Edek ezpain hotzei haginka egin zien. · Zakurrak zakurrari haginka. · Jolasean izanik ere,

haginka gogor egiten badu, ozenki esan: Ez!

haginkada 1 iz hozkada. Zakur isilak haginkada seguru. Zakurrak haginkada batez urratu zion aurpegia. Viatorrek eraso eta 14

haginkada egin zizkion. Zangoetan ere haginkada gogorrak egin zizkion. Tiberio, 80 kilo den Napolesko mastin batek, haginkada latza

eman zion bere nagusiari. Hortzak zabal-zabal egin zituen heriotzako haginkada emateko asmoz. Haginkadaren mina. Ez nuen jakiten

non babestu ilundu ondoren, zelan ihes egin hotzaren haginkadari. Autoko eskularru-kaxak haginkada batez irentsi zuen.

2 ziztada. Ez da ona erlearen haginkada.

haginkari izond haginka egiten duena. Harryri ez zion susmo onik eman Hagridek pentsatzeak liburu haginkari bat erabilgarri

gerta zekiokeela.

haginkatu, haginka(tu), haginkatzen du ad hozkatu. Nori eman diozu musua, noren ezpainak haginkatu dituzu? Orduan

ama Goioren logelara sartu zen, begiak gazi eta ezpainak haginkatuta. Mignonen gorputza haginkatzeko prestik. Hemen bizi-arnasa

haginkatu egin daiteke, haragizkoa baita airea.

haginlari iz dentista. Horregatik hartu zuten haginlari, dentista eta odontologoek euren zaindaritzat. Haginlari-kontsultategi

bateko koadroa. Antigoaleko haginlariek eduki ohi zituzten aulki horien antzekoa.

hagiografia 1 iz santuen historia; horri dagokion literatura generoa. Irudi militarrak ohikoak ziren Erdi Aroko

hagiografian.

2 hed Kafkaren irakurketa seriora behartu baikaitu pragatarrari buruzko literatur hagiografiak. El Alamoren defentsan hil zirenen

hagiografiak. Esentzia horren hedapenaren azi-orraziak izango dira gertakari guztiak historian zehar, Espainia pertsonaiaren neke eta

pozen hagiografia.

hagiografiko izond hagiografiari dagokiona. Literatura hagiografikoa egitea. Erdi Aroan ohikoak ziren eskema

hagiografikoei jarraitzen die. Ikuspegi psikologikoa duela hagiografikoa baino gehiago.

hagiografo iz hagiografiak ontzen dituen idazlea. Nola hagiografoen hala kritiko sutsuenen aldetik.

hagiologia iz hagiografia. "San Migel" goiaingeruari buruzko hagiologiak horixe esan nahi omen duela hebraiera zaharrean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!