12.05.2013 Views

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

Egungo Euskararen Hiztegia —H—

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 hanburger etxe AEBetako eskoletan bertan daude pizza eta hanburger etxeak.

hanburgesa [28 agerraldi, 13 liburu eta artikulu 1ean; orobat hamburgesa agerraldi 1, liburu 1ean] iz [esp]

hanburgerra. Hanburgesa eta cola Unairentzat eta zerbeza niretzat. Elkarrekin jan dugu hanburgesa. McDonald's-en "M" iragarkia

hanburgesak eta otordu azkarrak eta merkeak iragarriz. Neu nintzen sandwicheko hanburgesa, bi metro letxuga gainetik eta beste

horrenbeste azpitik.

hanburgesategi iz hanburger etxea. Liburu- eta musika-dendak pasatu zituzten, hanburgesategiak eta zinemak, baina ez

makila magikoak saltzeko moduko lekurik.

hanburgeseria iz [esp] hanburger etxea. Haragi errezko ogitartekoak dastatzeko postu ugariak nahiz multinazionalen

hanburgeseriak.

handi (orobat haundi g.er.) 1 izond ohiko tamaina edo gorabehera gainditzen duena. Pixkanaka gero eta

handiagoa egiten ari zen izaki handi bat begiztatu zuen. Emakume handi zuriz jantzi bat begira zegokidan. Osaba gizonkote handi bat

zen, oso lepo motz eta bibote handikoa. Arrain handi bat harrapatu zuen. Artirinez egindako ogi handi eta borobil batzuk. Labana luze

handi bat, hogeita hamarren bat zentimetrokoa. Poltsa handi bat diruz betea. Larruztaturiko liburu handi bat. Atzean armairu ispiludun

handi bat. Etxe gorri handi bat, Brooklyngo Henry Streeteko 439an dagoena. Gela txiki bat, beheko su handi eta atsegin batekin. Royer-

Collard kaleko gela handi ilun hura alaitasunez betetzen zuena. Lau mastako brasildar ontzi handi bat. Hiltzeko zorian egon dela aste

honetan bertan, Parisen, marranta handi batek hartuta. Gizatalde handi bat ikusi dut gugana etortzen. Jendetza handi bati

predikatzerakoan. Jendeketa handia, lekukoak edo presoen etxekoetarik guri so zeuden. Bat-batean, barre handi bat entzun nuen: ama

zen. Estu besarkatu eta musu handi bat eman zion masailean. Kolpe handi bat hartu du buruan. Beste danbateko handi bat entzun zen.

Gosari handi bat eginik. Festa handia izaten zen egun horietan. Masa demografikoa oso handia den arren. Frantziskoren izenean idazki

multzo handi samarra iritsi zaigu. Su handi hura itzalita dago. Mirari handi hau zin eginez baieztatua izan zen. Hirugarren joera handia,

zentro-periferiaren arteko harremanak eskualdeko bihurtzeari dagokio. Atsekabe hauengatik altxor handi eta baliotsua ematen dizula. Gero

eta zerga handiagoak eskatzen. -Oraindino ez -erantzun zion Hagridek, goibel, trago handi bat eginez pitxer hartatik-. Galera handi

batetik gatoz; galera ttikietara goaz. Deskarga elektriko handi bat hartu izan balu bezala. Barra tokiz aldatuak eta luze-zabal handiagoek

halako funtzionaltasun aire bat ematen zioten. Hiri kopuru handi batek. Ezbehar handi batek jo duen gizonaren itxura bihotz-eroria

hartzen zuela. Zakur handiak, zaunka handia.

2 (ez-kontagarriekin: cf asko) Bero handia zegoenez, parkean bainu bat hartzeko gogoa etorri zitzaion. Bero handia den

hilabete, aste edo egunetan bakarrik. Bero handia nuela esan diot. "Ke handia sortzen da", esan zuen. Hezetasun handia sumatuko duzu.

Fenol usain handia zegoen inondik ere Marseillatik zetorren P.-L.-M.-ko bagoi hartan. Sukar handia du eta pikortak atera zaizkio. Atzo

buruko min handia izan nuen. Gaur hobetoxe nago, gose handia dut. Gogo handia nuen zu ezagutzeko. Modak indar handia du bazter

guztietan. Itxi, eta han joan zen bere artaldeekin, hots handia ateraz ibileran. Zalaparta handia ateratzen bazuten. -Zarata handia dago

hemen! Dirutza handia zen orduan. Atsekabe handi hartan behar zuen lasaibidea. Atsegin handia ematen zion kalez kale ibiltze horrek.

Teoria hauetan garrantzi handia ematen zaio, normala denez, behatzaileari. Pisuak inportantzia handia du. Misterio handiko gauza da

ibaia, pentsatzen jarrita. Bere obrak antzeztu egiten dira eta arrakasta handia lortzen dute. Ospe handia izan du Thomas poetak

rockeroen artean. Eskarmentu handiko gizona. Amorru handia ematen zidan. Arrazoi handia zuen, Jean Robin koplariak. Ez du bizia

galtzeko arriskurik; baina beldur handia dago ez dela berriro bere senera itzuliko. Nik maitasun handia hartu nion eta bai berak ere niri.

Kontua da gaiztagin horrek zaletasun handia ziola esku honi. Joera honek indar handia hartu zuen. Badakizu pazientzia handia dudala.

Jendea, berriz, pilatua bazterretan, pazientzia handia hartuta. Ezbeharrean eraman handiko, gozo eta bihotz-apal. Kontu handia izan

behar da irudien errealitate bikoitza aipatzen denean. Badu ezaugarri fisionomiko bat izadiarenarekin antz handia izan lezakeena. Ilusio

handia egiten dit Van Daandarrak etortzeak. Urtaroak baduela ondorio handia gure eguneroko bizitzan. 1930eko hamarraldian liberalismo

ekonomikoak izandako porrotak, bestalde, zerikusi handia izan zuen gizarte-babeseko mekanismoen hedapenarekin. Eragin handia izan

dute [musulmanek] hindutarren ohituretan. Poz handia ematen zuen berarekin pasieran joateak. Cadinek bi loreri bakarrik zien begirune

handia. Pena handia hartu nuen, izaki bizidun baten heriotzari buruzko albistea jaso izan banu bezala. On handia eginen dik. Plazer

handia hartzen zuen bere ilobari aita-amek sekula ere eginen ez zizkioten opari garestiak egitean. Hitz haiekin batera, arindu handi bat

sentitu nuen. Harrotasun handi bat jabetzen zen nitaz Pont-Neuf zubian paraturiko plaka batean Yvanen izena ikusten nuenean.

Zehaztasun handi samarrez finka daiteke zenbait zati eta atalbururen kronologia.

3 (konparatiboa: cf gehiago) Kai aldera joan ginen, han ez baitzen hainbesterainoko kiratsik, nahiz eta bero handiagoa bai. Eta

zenbat eta ekaitz eta gose handiagoa pairatu, orduan eta pozikago bera, eta osasuntsuago. Lausenguak utzi eta pisu handiagoko

arrazoiak agertzeko aldia nuen. Heriotzari baino beldur handiagoa diote besteen oniritzia galtzeari. Kemen handiagoa hartzen du

oztopoak areagotu ahala. Handik lekutzeko gero eta gogo handiagoa nuen. Zuen arazoak lehenago baino gardenkiago azaleratzen dituzue,

askatasun handiagoarekin. Delako delitu larria saihesten ahalegin handiagoa jartzea. Hi baino talentu handiagoko bat beharko duzue

niri hesteak ateratzeko! Bada munta handiagoko gairik.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagarri gisa) Titi-handi horrek neroni egiten ahal zidaan elkarrizketa, aspaldi hartua bainaiz

uste bera. Hago isilik, aho-handi! Kaian, emazte larri, papo-handi batzuk arrain-saltzale zeuden. Neska larri hanka-handi batzuk.

Inguruan ikusten zituen mutur handi guzien artetik.

5 (nola adizlagunekin) Etxea handi samarra zen. Indian, luze-zabalean oso handia baita, txori mota asko dago. Gizonezkoa oso

handia eta argala zen. Tribu eta jende samalda ikaragarri handi haien irudi osatu samarra. Ur gezazko putzu izugarri handi horri.

Muselina horizko zamau izugarri handi batek. Ganbera bat, franko handia, egitura angeluzuzenekoa eta leihorik gabea. · Ibaia handi

samar zetorrela jokatu zen dema haietako bat. ik beherago 19.

6 (irain hitzekin) -Charly, alu handi hori! Asto handi halakoa! Hor dago lehengusu kaiku handi hori. Gezurti handia haiz, gero...

Ondo egongo litzateke ile-zaku ergel handi horrek bakean utziko balu! Tonto handienen jostaketa izaten zela hori.

7 prestutasun, bikaintasun, maila garaikoa. Eta beste hiritarrek, txiki eta handi, gizon eta emakume, mespretxu eta iseka

egiten zieten burugaldu eta zorotzat hartuz. Printze handi izatera iritsiko zela. Errusiar eleberrigile handi hori bezalakorik ez da izan gauza

ezezagun estalien zirrara hori ariman sartzeko. Zientziagizon handi ospetsua dut Nagusia, eta ni, haren "famulus" naizen aldetik, badut nik

haren handitasunetik apur bat. Hala Lermontovek nola Gogolek maisutzat eta gidaritzat zeukaten Pushkin handia. Bere lehenengo eleberri

handia argitaratu zuenean (Thérèse Raquin, 1867an). Sua gauza handia da berez, jaun-andreak.

8 (mugatua, harridura esaldietan) Handia bota duzu gero! Handia zen, hala ere, oraindik hor egotea. -Handia erran dik,

gezurti halakoak! Handia duk gero Connie Bennet hori!

9 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) handitasuna. Etxekoandreak txalo jo zuen airean, bere harriduraren handia

markatzeko. Gure begiratuaren pisua eta lotsaren handia jasan beharko zituen gizajoak. Ia ume baten estiloan jardun zuen Portugaletetik

harainoko bidaia laburrean bizitutakoak deskribitzen, abiadaren handia exajeratuz. Erakuts ezazu, bada, Jauna, zeure ahalmenaren

handia. Har ezazu kontuan nire bezeroaren adinaren handia. Orduan agertuko dut neure ahalmenaren handia, Faraoia eta haren

gudalostea azpiratuz. Gorrotoaren handia, hitzetan baino hobeto sartzen dela ezitzetan. Garai bateko kimikarien apaltasunaren handia!

Ene saminaren handia, jaun André...! Balentriaren handia!

10 adiskide handi Patrice, Abelen adiskide handia zen. Txikitan hanka konpondu zidanetik, gure etxean adiskide handi bihurtua

zen. Adiskide handi hori, nire azalpena ez duk inondik ere sinesgaitza. Barkatuko ahal dit euskaldunen adiskide handi izan zen idazleak

itzulpen hau proposatzea. Meza emaile ginuen Jean Etcheverry, ondoan zauzkala Xalbador zenaren bi adiskide handi: Koxe Mari Aranalde

eta Antonio Zabala. Eta orain, auzoko emazte xahar baten xakurra, adiskide handi zaukana, du rotweiller horietarik batek xirtxikatu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!