02.06.2013 Views

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4. IKASGELARAKO JARDUERAK

Ikasgelan hainbat saiotan egin beharreko jarduera praktikoak azalduko ditugu atal honetan. Jarduerak

hezkuntza-mailen arabera sailkatuta daude. Guztiak eginez gero, konposta zer den eta nola sortzen den ikasiko

dute ikasleek. Nolanahi ere, lehen esan dugun bezala, irakasleak nahi duen erara antola ditzake saioak

eta jarduerak.

4.1. HEZKUNTZA-MAILA GUZTIETARAKO JARDUERAK

4.1.1. Zer da konposta eta zertarako balio du?

Helburua: Konposta de nitzea eta haren erabilerak nabarmentzea.

Lorpena: Ikasleak gai izango dira konposta de nitzeko eta haren erabilera batzuk aipatzeko.

Garapena: Galdera zehatz batzuk egingo dizkiegu ikasleei, eta emandako erantzunen bidez konpostaren de-

niziora iritsiko gara. Beherago adibide gisa ageri diren galderak egin ditzakegu.

Galderak edozein izanda ere, landu nahi ditugun kontzeptuetara bideratu behar ditugu ikasleak. Hala, hasieran

galdera orokorrak egingo dizkiegu eta, lortu nahi dugun de niziora hurbiltzen garen neurrian, galdera

zehatzagoak egingo ditugu.

Adibidea:

• Hasteko, konposta zer den badakiten galdetu ahal diegu ikasleei. Gero, baietz erantzun dutenei beren de-

nizioa banan-banan emateko eskatuko diegu. De nizioak arbelean idatzi, ideia nagusiak azpimarratu, eta

baietz erantzun duten beste ikasle batzuek egindako ohar eta zuzenketekin osatuko ditugu. Agertutako

kontzeptuak eta hitzak oinarritzat harturik lan egingo dugu.

• Baliteke taldeko inork ez jakitea konposta zer den. Hala bada, lehenengo eta behin konpostatzea era naturalean

gertatzen den prozesua dela azalduko dugu. Gero, honako galdera hauek egingo ditugu:

8

- Zer gertatzen zaio sagar-azal bati lurrera bota eta bertan uzten badugu?

- Zergatik gertatzen da hori?

Organismo batzuk sagar-azalaz elikatzen direlako. Biodegradagarria da.

- Organismo horien eta beste hondakin biodegradagarri batzuen adibideak jarri.

- Zer gertatuko da denbora tarte baten buruan?

Sagar-azala desagertu eta eta ongarri bihurtuko da.

Horixe da konposta.

- Eta zertarako balio du ongarri horrek?

Zikloa nola ixten den nabarmendu:

sagarrondoa sagarra jaten dugu

azala lurrera botatzen dugu

beste organismo batzuek azala jaten dute

ongarria sagarrondoa hazten da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!