02.06.2013 Views

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5.1. KONPOSTGINTZA IKASGAI

Proiektuari ekin aurretik, ikasleek konpostari eta hiri-hondakinen kudeaketan betetzen duen eginkizun

garrantzitsuari buruzko oinarrizko ezagupenak jaso behar dituzte. Aldez aurreko lan hori beharrezkoa da

konpostgintzaren aldeko sentsibilizazioa handitzeko eta, horrela, besteak sentsibilizatzeko lanean emaitza

hobeak lortzeko: ikasleek ideiak argi eduki behar dituzte, besteak errazago kontzientziatzeko.

5.2. SORTZEN DITUGUN HONDAKIN ORGANIKOAK

a. Ikastetxean sortzen diren hondakin organikoak identi katu

Jarduera: Hondakinen ikuskapena

Konpostatzen hasi aurretik, ondo aztertu behar ditugu ikastetxean sortzen diren hondakin organikoak: motak,

lekuak eta kopuruak. Horrek hurrengo urratsak plani katzen eta proiektua arrakastaz burutzen lagunduko

digu.

Hondakinen ikuskapena egiteko, ikastetxeko hainbat langileren laguntza beharko dute ikasleek. Irakasleekin

batera, hauek izango dira laguntzaile nagusiak: sukaldeko langileak (egonez gero) eta atezaina (edo zakarrontziak

husteaz arduratzen den pertsona).

1. taulan ikastetxean hondakinen ikuskapena egiteko urratsak azaltzen dira.

18

Aholkuak:

• Ez aztertu sukaldeko zarama-poltsak. Jaki prestatuen hondarrak dituztenez, azterlana desatsegina

eta zaila izango litzateke.

• Ikuskapena aire zabalean edo leku handi batean egin (atartean edo kirol-pistetan, adibidez).

• Egokiena ikuskapena beste ikasleak klasean dauden bitartean egitea da. Parte hartzen duten ikasleak

erosoago sentituko dira besteak beraiei begira ez badaude.

• Ikuskapena egiteko erabiliko den lekua garbitu, hasi aurretik eta bukatu ondoren.

• Ikuskapena egin bezain laster eskuak garbitu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!