02.06.2013 Views

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6.10. KONPOSTGINTZAREN EGINKIZUNA HIRI-HONDAKINEN KUDEAKETAN

Hirietan sortzen ditugun hondakinen kopurua etengabe igotzen ari da, hiriguneetan gero eta jende gehiago

bizi delako, bizi-maila igo delako, produktu berriak agertu direlako eta botatzeko ontzien erabilera izugarri

hedatu delako. Hondakin horietatik, % 50 eta % 60 bitartean hondakin organikoak dira, etxeetan, jatetxeetan,

dendetan, baserrietan eta araztegietan sortuak. Hain zuzen ere, gaur egungo gizarteak ingurumenaren

arloan duen erronka nagusietako bat hondakin organikoen kudeaketa egokia da.

Duela gutxira arte, hondakindegi kontrolatuak izan dira hondakinak kudeatzeko aukerarik merkeena eta errazena.

Hala ere, ingurumenean oso eragin kaltegarria dutenez, agintariak beste aukera batzuk aztertzen hasi

dira. Aukera horietako bat hondakin gutxiago sortzea da, gehiago birziklatzearekin batera.

Gure lurraldeko biztanleak gero eta gehiago arduratzen dira hondakinen arazoaz, eta foru-aldundiak nahiz

beste erakunde batzuek arazo horri aurre egiteko programak eta politika publikoak abiatu dituzte (Bizkaiko

Hiri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integrala 2005-2016, adibidez). Horri esker, gaur egun, Bizkaia hiri-hondakinen

kudeaketaren arloan aurrerapenik handiena egin duten Europako lurraldeetako bat da. 2009an, sortutako

hiri-hondakinen kopurua gutxitzea lortu zuen, bigarren urtez jarraian: Bizkaiko biztanle bakoitzak 2008an

baino 40 kg zabor gutxiago sortu zuen (% 6,3 gutxiago). Horrela, gure Lurralde Historikoak Europar Batasunak

2016rako ezarritako helburuak betetzea lortu du: 2000. urtean baino 20.000 biztanle gehiago dituen arren,

orain dela hamar urteko hondakin kopuru bera sortu du (627.035 tona urtean, hau da, 544 kg urteko eta biztanleko).

Bestetik, sortutako zaborraren % 70 materialki edo energetikoki balorizatzen da (% 35 materialki eta

% 35 energetikoki).

Garrantzi handikoa da hondakindegietan uzten diren

materialen kopurua ahal beste gutxitzea, ingurumenaren

onerako. Hala ere, hondakinak bota baino lehen

ahal beste aprobetxatzen ahalegindu behar gara,

horixe da garrantzitsuena. Beste era batera esanda,

helburua hondakindegietara hondakin gordinik ez

botatzea izan behar da. Gainera, hondakin organikoei

dagokienez, oso kontuan izan behar dugu deskonposizio-prozesuan

metano gasa sortzen dutela. Gas horrek

atmosferan berotegi-efektua eragiten duenez, era

egokian kudeatu behar da.

Hondakindegietara hondakin gordinik ez botatzea

lortu nahi badugu, konpostatzea oso aukera egokia

da. Horri esker, hondakin organikoak materiaren

ziklora itzultzen dira eta berriro erabil daitezke, ongarri

gisa.

Nolanahi ere, hiriguneetan sortzen diren hondakin organikoak kudeatzeko orduan konpostatzea aukera baliagarria

izan dadin, bi faktore hartu behar ditugu kontuan:

1. Ondo kontrolatu behar da konpostatuko diren hondakinen kalitatea. Beiraz, plastikoz, material bizigabez

edo biodegradagarriak ez diren bestelako hondakinez kutsatuta badaude, lortzen dugun

konposta baliaezina, kalitate txarrekoa edota errendimendu gutxikoa izan daiteke.

2. Ekoizpen-guneak konposta kontsumituko den lekuetatik hurbil egon behar dira. Izan ere, lortzen

den produktua oso baliagarria izango da lorezaintzarako, basoberritzerako eta lurzoruen kalitatea

hobetzeko, baina garraio-gastuak oso handiak izateak haren erabilera mugatuko luke.

Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiak 2010eko uztailaren 13an onartutako Bizkaiko Hiri Hondakinen inguruko

Prebentzio Plana 2010-2016k jasotzen dituen ekintzetako bat ikastetxeetan konpostgintza sustatzea dela

gogoratu nahi dugu.

34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!