02.06.2013 Views

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SARRERA

Antzina-antzinatik, gizakiak hondakinak sortu ditu eta desagerrarazteko modu egokia bilatu behar izan du.

Azken hamarkadetan, ordea, sortzen ditugun hondakinen kopurua etengabe igotzen ari da, hiriguneetan

gero eta jende gehiago bizi delako, bizi-maila igo delako, produktu berriak agertu direlako eta botatzeko

ontzien erabilera izugarri hedatu delako. Hondakin horietatik, % 50 eta % 60 bitartean hondakin organikoak

dira, etxeetan, jatetxeetan, dendetan, baserrietan eta araztegietan sortuak. Hain zuzen ere, gaur egungo gizarteak

ingurumenaren arloan duen erronka nagusietako bat hondakin organikoen kudeaketa egokia da.

Gizarte osoak sortzen ditu hondakinak eta, beraz, haien kudeaketa egokia gizarte osoaren ardura da. Hala ere,

hezkuntza-arloak funtsezko papera jokatzen du prozesu horretan, mezu argia helarazi behar baitie belaunaldi

berriei: ingurumena babestea norberaren eta gizarte osoaren ardura da.

Horretarako sortu zen Kli! Kla! Birzikla! Eskola-umeentzako Lehiaketa. 1997an abiatu zen eta aurten VII.

ediziora iritsi da. Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasunean oinarritutako Hezkuntzarako 2007-2014

Ekintza Egitasmoan txertatuta dago, 21 Foru Agendaren baitan (Bizkaia 21 Egitasmoa).

Aurreko urteetan, honako hauek izan dira Eskola-umeentzako Lehiaketaren helburuak: batetik, etxean zer

zarama sortzen dugun eta kopurua nola gutxitu ahal dugun aztertzea; bestetik, hondakin horiek birziklatzeko

eta berrerabiltzeko prozesuak lantzea.

Aurtengo lehiaketa Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko

ikasleei zuzenduta dago, eta landuko dugun gaia konpostgintza izango da: garrantzia, abantailak eta erabilerak.

Ikasgelarako jarduera praktiko batzuen bidez, ikasleek konposta zer den eta nola sortzen den ikasiko

dute. Gainera, ikastetxeko kide guztien parte-hartzea eskatuko duen proiektu bat gauzatzea proposatzen da.

Proiektu horren helburua ikastetxean sortzen diren hondakin organiko guztiak konpost bihurtzea da.

Espero dugu lehiaketaren edizio honetan proposatzen ditugun jarduerak baliagarriak izatea eskola-erkidegoak

gure hondakinek sortzen dituzten ingurumen-arazoen kontzientzia handiagoa hartzeko, konponbideei

buruz gehiago jakiteko eta, horren arabera jokatuz, garapen iraunkorraren aldeko eragile aktiboa izateko.

2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!