02.06.2013 Views

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

5.3. KONPOSTONTZIAREN KOKAPENA

Ikastetxearen planoa erabiliz, konpostontzia kokatzeko lekurik onena aukeratuko dugu denon artean. Horretarako,

lau ideia nagusi hauek izan behar ditugu kontuan:

• Konpostontzia aire zabalean egon behar da.

• Egokiena lurraren edo belarraren gainean jartzea da. Horrela, materia organikoa konpost bihurtzen

duten izaki bizidunak errazago sartuko dira konpost-metan.

• Konpostontzia haize gogorretik eta euritik babestuta egon behar da, eta eguzkiak zuzenean jotzen

ez duen leku batean.

• Ez dugu kokatuko ikaslerik gazteenak erraz irits daitezkeen leku batean.

Oro har, konpostatze-prozesua ezin hobeto gara dadin, lekuak baldintza orekatuak bete behar ditu eguzkiargiari,

tenperaturari, aireztapenari eta hezetasunari dagokienez. Lekurik egokiena batzuetan eguzkitan eta

batzuetan gerizpean dagoena izango da. Aukeratutako lekuak baldintza hori betetzen ez badu, horretara

egokitu beharko dugu, edo konpostontzia zuhaitz baten azpian edo horma baten ondoan jar dezakegu. Lekua

oso hezea bada, materia deskonposatu egingo da eta kiratsa sortuko du, hau da, konpost bihurtu beharrean

usteldu egingo da. Beti eguzkitan badago, ordea, hondakinek berez daukaten hezetasuna galduko

da, lurreko organismoak nekez hurbilduko dira konpost-metara eta prozesua oso geldoa izango da. Beraz,

konpostontziaren kokalekua aukeratzeko orduan baldintza horien guztien arteko oreka bilatu behar dugu.

Lorategiaren edo kokalekuaren estetika orokorra ere izan behar dugu kontuan.

5.4. ZER KONPOSTATUKO DUGU?

Ikuskapenaren emaitzak oinarritzat harturik, zein hondakin konpostatuko ditugun erabakitzeko solasaldia

egingo dugu denon artean. Irakasleak moderatuko du eztabaida, baina ikasleek hartu behar dituzte erabakiak.

Lehen fase batean ikastetxean sortutako hondakinetako batzuk soilik konpostatzea erabaki dezakegu, erraz

bereiz daitezkeen hondakinak hain zuzen ere. Adibidez, hasiera batean ikasleek jolastokian sortutakoak konpostatu

ahal ditugu, eta sukaldean sortutakoak gerorako utzi.

Nolanahi ere, kontuan izan behar dugu jaki prestatuen hondarrak ez direla konpost-metarako egokiak.

Zein hondakin konpostatuko ditugun erabaki ondoren, nola jasoko ditugun erabaki behar dugu. Aukera

bat hautatu ditugun lekuetan zakarrontzi berriak jartzea eta hondakin organikoetarako soilik erabiltzea da.

Zakarrontzi horiek ondo seinalatuta egon behar dira. Oso lagungarria da zakarrontzien alboan edo gainean

poster bat edo etiketa bat jartzea, zein hondakin

mota bota daitezkeen adieraziz.

Bestetik, kontuan izan behar

dugu denbora igaro ahala

hondakin organikoak

kiratsa hedatzen hasten

direla. Horregatik,

zakarrontzi handiak

jarri beharrean, hobe

da zakarrontzi txikiak

jartzea eta sarritan

hustea.

20

Ogia

Belarra

Barazki eta fruten

azalak

Kafe-hondarrak

Errautsa

Landare gaixoak

Kimikoki tratatutako

baratzeetako hondarrak

Barazki eta fruten

hondarrak

Algak

Te-hostoak

Ikatz-errautsa

Lastoa

Papera

Zura edo egurra

Hosto lehorrak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!