02.06.2013 Views

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6. IRAKASLEENTZAKO LAGUNTZA GIDA

Gida honen bidez, jarduerak ikasgelan eta ikastetxean garatu ahal izateko beharrezkoak diren oinarrizko

kontzeptu teoriko guztiak jasotzen lagundu nahi diegu irakasleei. Lana kon antzaz eta segurtasunez egiteko

informazio baliagarria aurkituko dute hemen.

6.1. LURZORUKO ORGANISMOEN GARRANTZIA

Lurzoruaren goi-geruza oso emankorra da eta izaki bizidunez beteta dago. 4.042 m 2 -ko geruza zati batean

(azalera hori futbol-zelai baten erdia da 1 ), hau aurki dezakegu gutxi gorabehera: 405 kg zizare, 1.080 kg onddo,

675 kg bakterio, 59,85 kg protozoo eta 400,5 kg artropodo, alga eta ugaztun txiki (Pimentel, 1995) 2 . Beraz,

lurzorua ez da materia bizigabea, komunitate biziduna baizik, eta halakotzat hartu behar dugu.

Lurzoruko materia organikoak beste osagai batzuk ere baditu, hala nola organismo hilak, landare-materia eta

deskonposizio fase desberdinetan dauden bestelako material organikoak. Azkenik, deskonposizio-prozesuaren

bukaeran humusa eratzen da, materia organiko iluna eta egonkor samarra. Hala materia organikoa nola

humusa elikagai-erreserba dira landareentzat, eta beste onura batzuk ere badituzte.

Paisaia natural bat ikusten dugunean, geure buruari galdetzen diogu belardiek eta berezko basoek nola funtzionatzen

duten laborantzarik eta ongarririk gabe. Azalpena erraza da: lurzoruko organismoek lantzen dituzte,

ez makinek. Lur horiek ere ongarritu egiten dira, baina ongarriak behin eta berriro erabiltzen dira, eta beti

daude hor. Berezko lurzoruen estalkia landare-hondarrak dira (hosto erorkorrak eta adarrak), edo urte osoan

zehar hazten diren landareak (hostoiraunkorrak).

Materia organikoaren hondarrez osatutako geruza horren azpian, lurzoruko organismo ugariek osatzen duten

talde konplexuak landareen hondarrak eta sustrai hilak deskonposatzen ditu. Gero, denboran zehar astiro

bildutako mantenugaiak askatzen dira. Lurraren beste atalekin alderatuta, lurzoruaren goi-geruza dibertsitaterik

handieneko partea da. Lurzoruan bizi diren organismoek mineralak askatzen dituzte, landareentzako

mantenugai bihurtuta. Orduan, landareek xurgatu egiten dituzte. Organismoek behin eta berriro birziklatzen

dituzte mantenugaiak, landare-belaunaldi bakoitza hil eta usteldu edo deskonposatzen denean.

1 110 x 75 metro gehienez. 100 x 64 metro gutxienez.

2 National Center for Appropiate Technology – NCAT. http://www.attra.ncat.org/espanol/

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!