02.06.2013 Views

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6.5. ORGANISMO DESKONPOSATZAILEAK

Lehen esan dugun bezala, konposta elkarrekiko loturak dituzten

hainbat organismoren lan bateratuari esker eratzen da. Organismo

horiek guztiek konpost-metako kate tro koa osatzen

dute. Haietatik, % 90 bakterioak dira, eta % 10 onddoak, protozooak

eta tamaina askotako ornogabeak.

Milazangoek, barraskiloek, bareek eta beste ornogabe batzuek

konpost-metako hosto lehorrak eta, oro har, landareen

hondarrak jaten dituzte. Hori egitean materialak zati txikiagotan

hausten dituztenez, bakterio, onddo eta aktinomizetoentzako

azalera biodegradagarria handitzen da. Mikroorganismo

horiek guztiak, berriz, akaroen eta kolenboloen

janaria dira.

Bestetik, zizareak eta nematodoak landare-hondarrez elikatzen

dira, eta iraizten dituzten konposatu organikoek konposta aberasten

dute. Gainera, zizareek konpost-meta aireztatzen dute,

bertan egiten dituzten tunelen bidez. Horrekin batera, mantenugaiak

eta oxigenoa konpost-metaren barnean mugitzea

ahalbidetzen dute.

Halaber, organismo horien guztien iraizkinak eta gorputz hilak beste organismo batzuen elikagaia dira. Horrela,

erabateko orekan dagoen kate tro koa sortzen da. Beheko taulan, konpost-metako ornogaberik ugarienak

eta bakoitzari buruzko azalpen laburra ageri dira.

Nematodoak

Akaroak

Kolenboloak

Lur-zizareak

1. TAULA: KONPOSTATZE-PROZESUAN PARTE HARTZEN DUTEN ORNOGABEAK

Izena Deskribapena Elikadura

Barraskiloak eta bareak

Ehunzangoak

Milazangoak

28

Konpost-metan oso ugariak diren zizare

mikroskopikoak.

Nematodoen ondotik, konpost-metako

ornogaberik ugarienak. 8 hanka artikulatu

dituzte.

Sei hankako artropodoak. Beldurtzen direnean,

jauzi biziak egiten dituzte.

Kolore marroi gorrixkako anelidoak. Batzuk

30 cm luze dira.

Molusku oskoldunak eta oskolik gabeak,

hurrenez hurren. Gorputza uzkurtuz eta

luzatuz mugitzen dira.

Harrapari lasterrak. Baraila indartsuak dituzte,

eta hor daukaten pozoiak biktimak

paralizatzen ditu.

Ehunzangoak baino astiroago mugitzen

dira eta gorputz zilindrikoagoa dute. Bi

hanka-pare dituzte gorputzeko segmentu

bakoitzean.

“Caenorhabditis elegans” nematodoa. Har hau milimetro

bat luze da, bakterioz elikatzen da eta lurzoruan

bizi da.

Espeziearen arabera, landare-hondarrak, bakterioak,

onddoak edo beste nematodo batzuk jaten dituzte.

Espeziearen arabera, hosto lehorrak, zura eta beste

hondakin organiko batzuk jaten dituzte.

Nematodoz eta intsektuen larbaz ere elika daitezke.

Polena, onddoak eta deskonposatzen ari diren landareak

murtxikatzen dituzte. Nematodoz eta beste artropodo

batzuen iraizkinez ere elikatzen dira.

Lurzoruaz eta landare-materia hilez elikatzen dira, gorputzean

zehar igaroaraziz. Digestioa egindakoan, oso

kalitate oneko humusa iraizten dute.

Nagusiki landare-materia bizidunez elikatzen dira, baina

hondakin organiko freskoak ere jaten dituzte.

Zizare txikiak, intsektu nahiz artropodoen larbak eta armiarma

txikiak jaten dituzte.

Nagusiki landare-materiaz elikatzen dira, baina, behar

izanez gero, intsektu hilen karkasak ere jaten dituzte.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!