02.06.2013 Views

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10. txa: Hondakindegiei buruzko informazioa

Hondakindegien aldeko taldearentzako informazioa

Hondakindegi kontrolatuak hiri-hondakinak desagerrarazteko sistemarik erabiliena dira. Gainera, balorizatu

edo birziklatu ezin izan diren material guztiak hara eramaten dira. Beraz, hondakindegiak beharrezkoak

dira hiri-hondakinen kudeaketarako.

Denbora luzez, hondakinak kontrolik gabe utzi dira hondakindegietan, eta hori oso kaltegarria da ingurumenarentzat.

Hala ere, legeei eta teknologiari esker, egoera hori aldatu egin da, eta hondakindegi

kontrolatuak hondakinak desagerrarazteko metodo seguru eta merkea dira.

HAUEK DIRA HONDAKINDEGIEN ABANTAILA NAGUSIAK:

1. Leku egokia aurkitutakoan, erraz instalatzen dira.

2. Instalazio eta funtzionamendu kostuak errausketaren edo beste kudeaketa-metodo batzuenak

baino txikiagoak dira.

3. Haien funtzionamenduak ingurumenean dituen ondorio kaltegarriak nahiko erraz apaldu edo

kontrolatu ahal dira:

a. Lixibiatuak (zaborra hondakindegietan deskonposatzean sortzen diren likido kaltegarriak).

Hondakindegiko drainatze-sareak lixibiatuak bildu eta hondakindegian bertan dagoen

araztegi batera eramaten ditu. Lixibiatuak araztu egiten dira sare orokorrera isuri

baino lehen. Arazketa-prozesua burutzeko, tokian tokiko ur-araztegira eramaten dira sare

orokorraren bidez. Gainera, hondakindegiak material isolatzaile baten gainean kokatzen

dira. Horri esker, sortzen diren likidoak ez dira inguruko lurrera pasatzen.

b. Biogasa (hondakin organikoak oxigenorik gabe deskonposatzean sortzen den gasa). Biogasa

(metanoa nagusiki) hodi-sistema baten bidez biltzen da. Hondakindegia irekitzen

denetik bi urtera has daiteke biogasa biltzen, eta hondakindegia itxi ondoren hainbat

hamarkadaz bil daiteke. Gas horren edukiaren % 50 metanoa denez, energia-iturri gisa

erabil daiteke, elektrizitatea ekoizteko. Horrela, ez da airera igortzen.

c. Etorkizunerako baliabideak. Hondakindegietan lurperatzen diren material askok hamarka

urte behar dituzte degradatzeko. Horregatik, hainbat hamarkada igarotakoan

hasieran bezalaxe egongo dira eta, behar izanez gero, lurpetik atera eta berriro erabili

ahalko dira.

d. Okupatutako espazioa. Zarama trinkotzeko sistemei esker, hondakinak garraiatzearen

eta botatzearen kostuak eta energia-kontsuma gutxitu ahal dira. Hondakinen

bolumena zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta kamioi gutxiago beharko dira garraiorako

eta hondakindegia denbora luzeagoan erabili ahalko da. Gaur egungo teknologiarekin,

hondakindegietara bidaltzen diren hondakinen bolumena % 60 murriztu ahal da.

e. Ondorengo erabilera. Neurri zuzentzaile egokiak hartuz gero, hondakindegiek okupatu

duten eremuko ingurumena lehengoratu eta erabilera publikoa eman ahal zaie.

XI

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!