02.06.2013 Views

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.1. HELBURUAK

Hauek dira unitate didaktikoaren helburu orokorrak: ikasleek konposta zer den eta nola sortzen den ulertzea,

ingurumenarentzat dituen onuren berri jakitea, eta gizakiak nola erabil dezakeen ikastea. Gainera, Lehen

Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak ikastetxean konposta egiteko

sistema bat ezartzeko gai izango dira.

Eta honako hauek dira hezkuntza-jardueren helburu zehatzak:

• Hainbat material beren propietateen arabera multzoka sailkatzeko gai izatea.

• Biodegradagarritasuna zer den ulertzea eta material biodegradagarriak eta ez-biodegradagarriak bereiztea.

• Izaki bizidunen eta haien bizileku diren ekosistemen arteko erlazioa ulertzea.

• Ingurumen hurbilean bizi diren animaliak aztertzea.

• Naturan gertatzen diren oinarrizko prozesuetako batzuk ezagutzea eta ulertzea.

• Onerako edo txarrerako gizakion jarduerek ingurumenean eragina dutela konturatzea.

• Ingurumena zaintzea norberaren eta guztion ardura dela onartzea.

• Natur baliabideak kontserbatzea behar-beharrezkoa dela konturatzea.

• Ikasgelan ikasitakoa oinarritzat hartuta iragarpenak egiten ikastea.

• Konpostgintzak hiri-hondakinen kudeaketan duen garrantzia ulertzea.

Azkenik, hona hemen eskola-proiektuaren helburuak:

• Ikastetxean zenbat hondakin sortzen dugun eta zein motatakoak diren jakitea.

• Ikastetxean hondakin organikoak jasotzeko sistema bat ezartzeko gai izatea.

• Ikasleak ikastetxean konpostatzeari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat antolatzeko gai izatea.

• Konpostontzi bat egiteko, zaintzeko eta konpost ondua lortzeko gai izatea.

• Lortutako konposta erabiltzen jakitea.

4

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!