02.06.2013 Views

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4.3. LEHEN HEZKUNTZAKO 3. ZIKLORAKO ETA DBH-KO 1. ZIKLORAKO JARDUERAK

4.3.1. Konpostgintzaren eginkizuna hiri-hondakinen kudeaketan

Helburua: Hiri-hondakinen kudeaketan konpostgintzak praktika iraunkor gisa daukan garrantziaz jabetzea.

Lorpena: Ikasleek ulertu egingo dute konpostgintza zergatik den beharrezkoa eta onuragarria hondakinen

kudeaketa iraunkorra lortzeko. Halaber, naturan berez gertatzen diren zikloak eta gizakiak sortutako zikloak

ezagutuko dituzte.

Garapena: Eranskineko VI. orrialdean dagoen baso hostoerorkorraren posterra erabiliz, ikasleek sistema natural

bateko materiaren zikloa (karbonoa) errepasatuko dute. Gero, gizakiak sortutako hondakin organiko bat

aukeratuko dute (adibidez, fruta-azalak edo ogi-hondarrak) eta, irakaslearen laguntzaz, haren bizi-zikloa birsortuko

dute, ekoizpen-prozesurako lehengaiak erauzten direnetik hondakindegian utzi edo konpostatzen

den arte.

Ikasleek bi zikloak alderatu beharko dituzte, antzekotasunak eta desberdintasunak ikusteko. Halaber, arreta

handiz aztertu beharko dute zer gertatzen den hondakinak hondakindegira joaten direnean eta zer gertatzen

den konpostatzen direnean. Azkenik, gizakiok naturakoen antzeko zikloak sortzeko zer egin behar dugun

erabakiko dute.

Jarduera: Zirkulu irekia: eztabaida

• Ikasleak bi talde handitan banatuko ditugu. Talde batek hondakin organikoak hondakindegietan kudeatzeak

zer abantaila dituen pentsatu eta idatzi beharko du (gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren

ikuspegitik).

• Beste taldeak hondakindegiek sortzen dituzten arazoak aztertuko ditu (ingurumenaren, gizartearen

eta ekonomiaren arloko alde txarrak).

• Ikasleek eranskineko XI. eta XII. orrialdeetako 10. fi txan jasotako informazioa erabil dezakete laguntza

gisa.

• Azkenik, bateratze-lana egin eta ateratako ondorioez eztabaidatuko dute.

Kontzeptu nagusiak: bizi-zikloa, lehengaia, erauzketa, ekoizpena, manufakturazioa, kontsumoa, hondakina,

konpostgintza, hondakindegia, garraioa, inpaktua, kutsadura, berrerabilpena, kudeaketa, metanoa, biogasa,

berotegi-efektuko gasak.

Gaia lantzeko behar ditugun baliabideak:

14

• 5. fi txa: “Baso hostoerorkorraren posterra”. Eranskineko VI. orrialdea.

• 10. 10. fi txa: “Hondakindegiei buruzko informazioa”. Eranskineko XI. eta XII. orrialdeak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!