02.06.2013 Views

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

Konposta: zaborretik ortura! (6.972 KB ) - Bizkaia 21

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Pertsona batzuentzat konpostatzeak merezi gabeko ospe txarra du eta, horregatik, ez dute konpostatzeko

gogo handirik erakusten. Konpostatzeak sortzen dituen arazo gehienen jatorria oso argia da: konpostmetara

botatzen diren osagaiak ez dira egokiak, eta horrek kiratsa edo animalia gogaikarriak agerrarazten

ditu. Beraz, gida honetako aholkuak betetzen baditugu, kalitate oneko konposta lortzeaz gain, konpostatzearen

onura guztiak jaso eta alde txarrak edo arazoak ekidingo ditugu.

6.4. NOLA SORTZEN DA KONPOSTA?

Organismo guztiek mantenugaiak behar dituzte hazteko eta ugaltzeko. Konpostatze-prozesuan, oso garrantzitsua

da mantenugaien arteko erlazioa mantentzea, karbonoari eta nitrogenoari dagokienez bereziki. Izan

ere, mikroorganismoek energia-iturri gisa erabiltzen dute hondakinetako karbonoa, eta nitrogenoa ezinbestekoa

zaie beren gorputza eraikitzeko behar dituzten proteinak sortzeko.

Halaber, mikroorganismoek oxigenoa behar dute materia organikoa ondo deskonposatu ahal izateko. Konpost-metan

oxigeno nahikoa egon behar da mikrobioek beren lana egin dezaten eta egoera anaerobiorik

sor ez dadin. Izan ere, egoera anaerobioek prozesua oztopatzen dute, kiratsa sortzen da eta kalitate txarreko

konposta lortuko dugu. Beraz, prozesua behar bezala gara dadin, konpost-meta ondo aireztaturik egon behar

da eta porositate egokia izan behar du.

Mikroorganismoek ura ere behar dute. Teorian,

hartzidura aerobikoa gerta dadin, nahikoa da

hezetasuna % 30 eta % 70 bitartekoa izatea, baldin

eta konpost-meta ondo aireztaturik badago.

Praktikan, ez da komeni hezetasuna handiegia

izatea, airea hondakin-zatikien arteko espazioetatik

atera eta prozesua anaerobiko bihurtuko

litzatekeelako (hau da, oxigenorik gabe garatuko

litzateke). Hezetasuna txikiegia bada, ordea,

mikoorganismoen jarduna moteldu egiten da.

Konpostatze-prozesuan metatzen ditugun hondakin organikoak oso bizileku egokia dira mikroorganismo

eta makroornogabe askorentzat. “Biztanle” horietako batzuk materia organikoaz elikatuko dira, zatiki gero eta

txikiagotan deskonposatuz. Beste batzuk, berriz, materia organikoa “jaten” duten organismoez elikatuko dira.

Horrela eratzen da konpost-metako kate trofi koa. Onddoek eta bakterioek abiatzen dute materia organikoa

hartzitzeko prozesua. Handik gutxira, aktinomizetoak (bakterioen eta onddoen arteko organismoak) gehitzen

zaizkie zeregin horretan, eta gero miriapodoak, intsektuak eta harrak.

Konpostatze-prozesuan, organismoek zati gero eta txikiagotan birrintzen dute materia organikoa, eta azkenean

humusaren antzeko materia ilun bat sortzen da. Prozesu horretan CO 2 , beroa eta ura ere ekoizten dira.

Nagusiki, aireak ukitzen dituen aldeetan deskonposatzen dute mikroorganismoek konpost-metako materia

organikoa. Horregatik, mikroorganismoek lanerako daukaten hondakin-azalera zenbat eta handiagoa izan,

orduan eta azkarrago deskonposatuko dira materialak. Horri dagokionez, konpost-meta eguzkitan jarritako

izotz-bloke baten antzekoa da: handia bada, astiro urtzen da; birrintzen badugu, oso bizkor urtuko da.

Konposta sortzeko prozesuan pH-ak ere eginkizun garrantzitsua betetzen du, mikroorganismoengan eragina

duelako eta deskonposizio-prozesuan zehar aldatzen delako. Oro har, onddoek 5 eta 8 bitarteko pH-a onartzen

dute, eta bakterioek 6 eta 7,5 bitartekoa. Oso zaila da hondakinen pH-a aldatzea, eta pH osagarria duen

hondakinen bat gehitu behar da horretarako 3 . Horregatik, pH egokia edukitzeko bermerik onena konpost-meta

ondo aireztaturik egotea da.

3 Masa azidotzen bada, kare hila gehitu ahal zaio; alkalinizatzen bada, gatz azidoak edo sufre-hautsa.

26

Mikroorganismoak

K eta N iturriak

Oxigenoa

Ura

Karbono dioxidoa

Ura

Konposta

Beroa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!