12.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nolanahi ere, bigarren azalpen honek ere ez gaitu erabat aseta utzi behar.Migratzea ez da gauza erraza. Hegan egitea leku batetik bestera joateko moduerraz eta merkea da, baina hala ere, hegaztiek neke handiz lortutako energia askoerabili behar izaten dute migratzeko eta, gainera, mota askotako arriskuei aurreegin behar izaten diete. Hori dela eta, zenbaitetan migratzearen kostuak abantailakgainditzen ditu eta horrelakoetan, ez du merezi migratzeak; beste batzuetan,migratzeak abantaila garbiak ditu (enara, sorbeltz eta zaten kasuan abantailak bistakoakdira, migratuko ez balute neguan ez bailukete bizitzeko adina intsektuharrapatzerik izango eta hil egingo bailirateke) eta migratzea komeni da; bestehainbatetan, ordea, migratzearen abantailak eta kostuak orekatuta egoten dira etahorrelakoetan, espezie batzuek migratu egiten dute, beste batzuek ez eta askokerdiko bidetik jotzen dute, hau da, espezieko ale batzuek migratu egiten dute etabeste batzuek ez. Azken horiek migratzaile partzial deritzen espezieak dira.1.3. Migrazioak ikertzeko metodoak1.3.1. Behaketa zuzenakMigrazioak ikertzeko modurik sinpleena prismatikoak edo teleskopioa hartu etahegazti-paseari begira jartzea da. Horrela, migratzen ari diren hegaztiak identifikatueta zenba daitezke eta, nahi izanez gero, beren portaera ere azter daiteke.Behaketa horiek sistematikoki eginez gero, migrazio-sasoiko egun guztietan etahainbat urtez segidan, adibidez, informazio garrantzitsua lor daiteke, hala nola,espezie bakoitzak migratzen duen urte-sasoia, espezie bakoitzeko zenbat alepasatzen den eta zein maiztasunez, zein eguraldirekin eta zein norabide eramatenduten, espezie desberdinetako populazioetan denboran zehar gertatutako aldaketak,etab. Teknika sinple hau 1930eko hamarkadan hasi zen maila handian erabiltzeneta asko erabiltzen da oraindik ere, batez ere, pase handiko lekuetan jarritakobehatoki finkoetan.Azken urteotan, airetik egindako behaketak geitu zaizkie, gainera, lurretik egindakobehaketa zuzenei. Horretarako, hegazkin ultrarinak erabiltzen dira.Hegazkin hauek nahikoa astiro egiten dute hegan eta horri esker, hegazti--multzoetatik oso gertu hegan egin dezakete ikerlariek. Era horretan, lurretik teknikakonplexu eta garestiak erabiliz soilik lor daitekeen datu asko lortzen da.Suedian, adibidez, kurriloen hegan egiteko teknika aztertzeko erabili da metodohori eta, Israelen, hegazkin ultrarinen erabilpenean oinarritutako hainbat proiektu14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!