12.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

tarako aukeratutako haitzuloan sartuta (denbora horretan, beren gorputz--tenperatura 10 °C-raino jaisten da eta udazkenean zehar metatutako gantza erabiltzendute bizirik irauteko, hau da, benetako hibernazio-egoeran egoten dira),baina hegaztien artean, bitxikeria bat baino ez da estrategia hori.Beraz, migratzea oso gertakizun arrunta da hegaztien artean eta hegaztiak horretarabultzatzen dituen arrazoi indartsuren bat badagoela pentsa dezakegu. Zeinizan ote daiteke arrazoi hori? Zer dela eta migratzen dute hegaztiek?Itxuraz, erraza da galdera horri erantzutea. Hegaztiek elikagai-eskasiatik ihesegiteko migratzen dute. Sarritan, hegaztiek neguko eguraldi hotzetik eta udakoberotik ihes egiteko migratzen zutela pentsatu izan bada ere, gaur egun ez duinork uste benetako arrazoia hori denik, ongi baitakigu hegaztiek ez dutela tenperaturabero edo hotzei aurre egiteko aparteko arazorik. Adibideren bat jartzearren,Svalbard irletako lagopodoak aipa ditzakegu; neguan ohizkoak dira -30 °C-ko tenperaturak,baina hala ere lagopodoek ez dute migratzen, negu guztian zehar beharadina landare-kimu aurkitu eta jateko gai dira eta. Nolanahi ere, elikagai-eskasiaklimarekin lotuta egoten da ia beti eta arrazoi horrexegatik migrazio gehienakfenomeno ziklikoak dira.Asko dira, bestalde, elikagai-eskasiak migrazioetan duen eraginaren adibide gisaerabil daitezkeen kasuak. Izan ere, oso erlazio estua dago, hegaztien elikatzekomoduaren eta portaera migratorioaren artean. Espezie migratzaile gehien duen taldeetakobat, esate baterako, hegazti intsektiboroena dugu. Europako eskualde epeleta artikoetan, adibidez, ia guztiz desagertzen dira neguan intsektu hegalariak eta,horren ondorioz, airean harrapatutako intsektuz soilik elikatzen diren hegaztiek(enarek, sorbeltzek eta zatek, adibidez) eskualde epelagoetara migratzen dute.Beste hegazti <strong>batzuk</strong>, gerritxoriak adibidez, negua pitzadura eta zulotxoetan sartutaigarotzen duten intsektuak harrapatzeko gai dira eta ez dute migratu beharrik.Okilek, kaskabeltzek eta amilotxek aldiz, beren dieta aldatu egiten dute eta haziaketa fruituak jaten dituzte neguan zehar.Latitude altu eta ertainetako ahate eta zangaluze gehienak ere migratzaileakdira. Hegazti horiek uretan edo ur-ertzean aurkitutako ornogabe edo landarez elikatzendira eta neguan ura izoztuz gero, janik gabe geratuko lirateke. Hori delaeta, negua hotza izaten den lekuetako ahate eta zangaluzeek migratu egiten dute.Espezie horietako gehienek urtero migratzen dute (hainbatek neguan izozten ezdiren ur-masak dauden leku hurbiletara besterik ez, eta beste zenbaitek, tropikoezbeste aldera), baina gutxi batzuek oso negu gogorretan soilik migratzen dute,beraiek bizi diren laku, ibai edo itsasertza izoztu denean baino ez.12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!